Manuel Larramendi: Euskararen Defendatzaile eta Idazlea

Beste atzerriko hizkuntzak2,32 KB

Manuel Larramendi

Manuel Larramendi Anoainen sortu zen. Salamancan ikasi zuen, jesuita izan zen eta irakasle gisa ere aritu zen bertan. Jenio biziko gizona, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko lan oparoa utzi zuen.

Bere lan gehienak gaztelaniaz idatzi zituen, baina bi modutara lortu zuen euskararen alde egitea:

  • Euskara gutxiesten dutenak lotsagarri utziz eta euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotera animatuz.
  • Euskara erabili eta lantzeko ardura dutenak lan egitera bultzatuz.

a) Gaztelaniako ekarria

De la antigüedad y universalidad del basquenze en España

Euskararen aldeko defentsa edo apologia suharra da. Honako abantaila hauek nabarmentzen ditu:

  • Espainiako hizkuntza zaharrena da (egia).
  • Gaztelaniako hitz askoren jatorria euskaran dago (gezurra).
  • Ez du akatsik; inguruko hizkuntzak baino hobea da (gezurra).
  • Hizkuntza filosofikoa, erregularra, salbuespen gutxikoa, eztia eta atsegina da (subjetiboa).

Discurso histórico sobre la famosa Cantabria

Erromatarrek menperatu ezin izan zituzten kantabroen ondorengoak euskaldunak direla defendatzen du.

Sobre los fueros de Guipúzcoa (1983)

Politika-gaiei heltzen die zuzenean, foruen defentsa sutsua eginez. Artean indarrean zeuden foruak arriskuan ikusiko balitu bezala, haien aldeko argudioak erabiltzen ditu.

Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal provincia de Guipúzcoa (1756)

Gipuzkoa eta gipuzkoarrak goresteko idatzia. Ohiturak, jantziak, geografia, erlijioa, dantzak eta nekazaritza biltzen dituen deskribapen zabala eta maitasunez egina da.

b) Euskarazko ekarria

Apologia egitea zuen asmo nagusia, garai hartako euskararen aurkako oldarrari erantzuteko.

El imposible vencido. Arte de la lengua bascongada

Euskal gramatika ezinezko zela ziotenei emandako erantzun tinkoa. Gaztelaniatik abiatuta egindako euskara ikasteko metodoa da.

Diccionario trilingüe: castellano, basquence y latín

Larramendiren obrarik eztabaidagarriena eta ezagunena da. Bere akatsak gorabehera, eragin handia izan du euskal literaturan. Berak asmatutakoak eta herrian jasotakoak ez bereizteak nahasbidera eraman dezake; hala ere, XIX. mendeko garbizaleek neologismoak sortzeko bide horri heldu zioten.

Deskargatu

PDF Word HTML