Euskal Literatura eta Bertsolaritza: Gakoak eta Historia

Beste atzerriko hizkuntzak6,94 KB

Euskal Olerkariak eta Obrak

1. Norena da hain ezaguna den “Aurtxo txikia seaskan dago” kanta? Zer gehiago idatzi zuen egile horrek?

Klaudio Sagartzazu “Satarka” (1895-1971). Gazterik argitaratu zuen Txinpartak izeneko liburua. Poema batzuk itzuliak dira, baina Gabriel Olaizolak musikatu zuenetik, “Aurtxoa seaskan” deituriko poema da obra honetako aletxorik ospetsuena. Beste poema bilduma bat ere plazaratu zigun: Intza begietan.

3. Nortzuk dira Olerkarien Belaunaldikoak? Idazleak eta lan bana.

  • Jose Ariztimuño “Aitzol”: Olerti Egunak.
  • Jose Maria Agirre “Lizardi”: Itz-lauz.
  • Estepan Urkiaga “Lauaxeta”: Arrats Beran.
  • Nikolas Ormaetxea “Orixe”: Santa Kruz Apaiza.

4. Olerkarien Belaunaldikoek talde homogeneoa sortzen dute?

Ez dugu pentsatu behar olerkariek talde guztiz homogeneoa osatzen zutenik: berrikuntzarako nahi eta kemen horretan bat etorri arren, pentsakeraz zein idazkeraz alde nabariak zituzten batzuetan.

6. “Biotz-begietan” eta Lizardiren poesiaren ildo nagusiak.

Bizi zela, Biotz-begietan poema liburua soilik inprimatu zuen. Izadia sarritan azaltzen da Lizardiren bertsoetan. Urtaroen arabera aldatuz doan natura du idazgai, bere kolore, argi-itzal eta soinuekin.

8. Lauaxetaren datu biografikoak eta poesia liburuen izenak.

Artean ume zela, Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Ikasketak Durangon eta Loiolan egin zituen jesuitetan. Heziketa humanistiko osatua hartu zuen. 1928an, Jesusen Konpainia utzi eta Bilbora jo zuen, Orixerekin batera Euzkadi egunkariko euskal orrian lan egitera. Hasi eta gutxira sailaren arduradun egin zuten. Asko nabarmendu zen Errepublika aldian kazetari eta hizlari legez. Gerra etorri zenean, komisario politiko izendatu zuten eta karguari zegozkion zereginetan aritu zen Bizkaiko frontean. 1937an Gernikan atxilotu eta fusilatu zuten. Asko idatzi zuen Lauaxetak. Batetik bat, Bide Barrijak eta Arrats Beran. Horrez gain, kartzelan bertso hunkigarri batzuk idatzi zituen.

9. Orixeren biografian daturik garrantzitsuenak.

Gipuzkoarra zen jaiotzez, baina Nafarroan hazia. Hamazazpi urte bete arte nekazaritza giroan bizi ondoren, jesuita ikasketak egiten zituen arren, ez zen apaiztu. Euskaltzaindian eta Euzkadi egunkarian egin zuen lan. Euskaldunak poema gauzatu zuen. Baina gerra hastean, atxilotu eta ihes egin zuen. Donostian hil zen.

10. Orixeren lanak: askotariko gaiak eta lanik ezagunena.

Bizitza guztian ia etengabe idatzi zuen Orixek. Era askotara, askotariko gaiei buruz, euskaraz gehienbat. Prosaz lan anitz utzi zigun. Itzulpenetan ere maisu izan genuen. Baina poesian ere bere garaiko sortzailerik oparoenetakoa dugu; gerrateko istiluak zirela bide, 1950ean kaleratu zen arren, 1936ra orduko burutua zuen Euskaldunak poema epiko erraldoia; gerraostekoak ditugu, besteren artean, Getsemani eta Igan beti nire lelo lan erlijiosoak.

10. Aitzolek euskal poesiari egindako ekarpena.

Aitzolek, beste zenbait euskaltzaleren laguntzarekin, eratu zituen ekintzen artetik Olerti Egunak nabarmenduko genituzke. Izan ere, jai lehiaketa hauen bitartez, ordura arte jorratu gabeko sailak eta moduak ireki zitzaizkion euskarazko poesiari.

Euskal Bertsolaritza: Historia eta Protagonistak

1. XIX. mendeko bertsolari nagusiak eta estimazioa.

Xenpelar, Iparragirre, Bilintx, Etxaun, Oxalde. Herri xeheak bertsotarako zaletasun handia erakutsi arren, jende ikasiaren harrera ez zen beti hain abegitsua izan.

2. Purista edo garbizaleen iritzia eta eragina bertsolaritzan.

Bertsolarien euskara mordoilegia zen puristen belarrietarako, eta itsuegi zeuden bertsoen alderdi onak ikusteko. Joera garbizale honek ez zion mesederik ekarri, bertsolari guztiak ezjakintzat hartu eta haien kontuak baliogabetu baitzituzten.

3. Txirritaren garaiko bertsolarien egoera eta haren garrantzia.

Bertsolarien prestigioak apur bat beherantz egin zuen XX. mendeko lehen hamarkadetan. Dena den, herri eta auzoetako jai eta ospakizunik garrantzitsuenetan ez zen bertsotarako tarterik faltako. Gaztelu, Saiburu eta Kaskazuri. Euskal Herriko ia bazter guztietan kantatu zuen Txirritak. Ofizioa bertsolaritza zuen eta ez zion hil arte ukorik egin. Ia denetan zen ona: bat-bateko bertsoetan eta idatziz jarritakoetan, gai jostalari nahiz serioetan, bakarrik zein lagun artean.

5. Nor da gure “Urretxindorra”? Nola ikusten du euskara?

Kepa Enbeita “Urretxindorra” bertsolaria. Puristen euskara “garbia” erabiltzen du.

6. Bertsolari txapelketen sorkuntza eta lehen txapeldunak.

Lekuona irakaslearen hitzaldien ondorioz sortu ziren. Iñaki Eizmendi “Basarri”k irabazi zuen lehen txapelketa.

7. Bertsoen zabalkundea liburuetan: Lekuona eta Makazaga.

Juan Jose Makazaga, bertsolaria izan ez arren, bertsolaritzaren alde asko egin zuen. Inprimatzailea izateaz gain, “bertso berri”z osatutako sortak kaleratzeari ekin zion.

Lekuona apaiz oiartzuarrak bertsolarien doinu, neurri eta tekniken xehetasunak ederki erakutsi zizkigun, zenbait bertso motaren ezaugarriak azaldu eta bertsolaritzaren historiari buruzko hainbat eta hainbat albiste eskaini.

Gerraosteko Euskal Literatura eta Erakundeak

1. Gerrak euskarazko literaturgintzari ekarritako ondorioak.

Ondorio gogorrak ekarri zizkion euskarazko literaturgintzari. Agintari berrien manuz, XX. mendearen lehen lau hamarkadetan bultzaturiko hainbat lan eta egitasmo etenda geratu ziren puska baterako.

3. Zer da Euzko Gogoa? Eta Eskualduna Iparraldean?

Zaitegik euskalgintzari egin zion ekarpenik aipagarriena izan zen Euzko Gogoa. Honek mila lekutan barreiatutako idazleak erakarri zituen bere proiektura.

Eskualduna aldizkariak, Liberazio egunera arte jarraitzea lortu zuen. Egia da kazeta honetako kudeatzaileak, oro har, oso kontserbadoreak eta alemanzale samarrak zirela.

4. Pierres Lafitteren lan garrantzitsuenak.

Pierres Lafitteren lan garrantzitsuenak Le Basque et la Littérature d'Expression Basque eta Grammaire Basque dira.

7. Euskaltzaindiaren egoera gerraostean eta berrantolaketa.

Gerrako lurrikarak erasan nabarmena eragin zion Euskaltzaindiari; ofizialki desegin ez bazuten ere, 1950-1955 inguru arte ez zuen berrantolatzerik izan.

8. Egan aldizkaria: sorkuntza, helburua eta gidaritza.

Egan aldizkaria, berriz, 1948an jaio zen Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen buletinaren eranskin literario moduan: nahiz eta lehen urteetan elebiduna eta aski mehea izan, Arrúe, Irigarai eta Mitxelenaren gidaritzapean.

Deskargatu

PDF Word HTML