Euskal Literaturaren Susperraldia XIX. mendean

Beste atzerriko hizkuntzak2,86 KB

Hegoaldeko Idazleak

Hego Euskal Herriak astindu ederra hartu zuen. Gatazka, gerra, borroka eta altxamenduen sasoia izan zen. Lehertu zen karlisten eta isabelinoen arteko lehenengo gerra zibila (karlistaldia 1833-1839). Bergarako Besarkadak (1839) amaiera eman zion gerrari, baina ez zen izan gustukoa eta foruen aurkako neurriak hartu ziren. Industria iraultzak eragindako marko ekonomikoak estatu mailako merkatua ekarri zuen, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian. Foruak erabat kendu aurretik, Hegoaldeko lau probintziek azken gatazka izan zuten (1872-1876). Hizkuntza eta kultura suspertzeko ahaleginak egin ziren.

Prosa

Prosa Erlijiosoa

Frantziako Iraultza izan zen iratzargailurik bortitzena. Kanpotik pentsaera ugari jaso ziren.

Bizkaieraz

  • Joan Antonio Mogel: Konfesino ona (1803)
  • Pedro Antonio Añibarro: Eskuliburua (1802)
  • Pedro Astarloa: Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (1816)
  • Bartolome Madariaga: Euskal errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz-ozpinduba (1816)
  • Joan Jose Mogel: Baserritar nekeezalentzako eskolia (1816)

Gaiak: Dotrinaren azalpenak, sermoiak, dantzen kontrako lanak...

Gipuzkeraz

  • Joan Batista Agirre: Konfesioko eta komunioko sakramentuen gañean erakusaldiak (1805)
  • Joan Ignazio Gerriko: Kristau doktriña guztiaren esplikazioaren saiakera (1805, 1855an argitaratu)
  • Frantzisko Ignazio Lardizabal: Testamentu zarreko eta berriko kondaira (1855)
  • Felipe Agustin Otaegi eta Jose Felix Amundarain

Prosa Ez Erlijiosoa

  • Joan Antonio Mogel: Peru Abarka: baserritar elkarrizketa
  • Bizenta Mogel: Ipui onak (1804). Euskal letretako lehenengo emakumea. 22 urterekin (alegiak)
  • Alegiak oso landuak; Joan Mateo Zabala (gipuzkeraz), Joan Batista Arxu (bizkaieraz) eta Leonce Goietxe
  • Joan Ignazio Iztueta: Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira (1824). Hil eta gero laster Gipuzkoako probintzien kondaira

Hegoaldeko Bertsolaritzaren Bilakaera

  • Frantzisko Petrirena "Xenpelar": ospetsuena
  • Jose Maria Iparagirre: estutasun ekonomiko eta politiko asko. Gehien gogoratzen den kantua Gernikako arbola
  • Indalezio Bizkarrondo "Bilintx": bertso erromantikoak. Pasadizo alai eta irigarriak
  • Eusebio Maria Azkue: Parnasorako bidea argitaratu hil eta gero
  • Felipe Arrese Beitia: Lore Jokoak irabazi zituen lehenengoa

Donostia Aldeko Antzerkigintza

  • Martzelino Soroa: lehen urteetako sortzaile garrantzitsuena. Kkomedia Laburrak idatzi
  • Toribio Altzaga: inportantzia handia euskal teatroan. Santo Tomaseko feriya (1892) eta Txanton Piperri (1899) idatzi

Deskargatu

PDF Word HTML