Nikolas Ormaetxea 'Orixe': Bizitza, Obra eta Eragina

Beste atzerriko hizkuntzak2,33 KB

Nikolas Ormaetxea 'Orixe': Bizitza eta Ibilbidea

Nikolas Ormaetxea 'Orixe' Orexan jaio zen, Gipuzkoan, baina Uitzi, Nafarroan, hazi zen. Hamazazpi urtera arte nekazaritzaren munduan bizi ondoren, goitik behera aldatu zuen bizimodua, beste hainbeste denbora jesuita ikasketak egiten igaro baitzuen zenbait kolegiotan.

Ikasketa guztiak amaitu arren, ordena barruan izan zituen arazo batzuengatik, ez zen apaiztu. 1923tik 1931ra Bilbon aritu zen lanean Euzkadi egunkarian eta sortu berria zen Euskaltzaindian. Bost urte beranduago jaioterrira erretiratu zen, Euskaldunak poemak egitera.

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta Iruñean eduki zuten preso hilabete batzuk. Gero Iparraldera eta Biarno aldera ihes egin zuen, eta han Bigarren Mundu Gerrako arazoak sufritu behar izan zituen. Hego Euskal Herrira itzuli aurretik, Ameriketan zehar ibili zen 1950. urte inguruan, eta aldizkari batean parte hartu zuen. 1954an Gipuzkoako hainbat lekutan bizi izan zen, 1961ean Donostiako Añorga auzoan hil zen arte.

Orixeren Harrera eta Estiloa

Pertsona eta idazle eztabaidatua izan da Orixe euskaldunen artean. Olerkarien belaunaldiaren barruan ez zen nonbait goratuena, liskarrak eduki baitzituen orduko kritiko ofiziala zen Aitzolekin.

Hala ere, 1950etik 1960rako hamarkadan askok euskarak eman duen idazle onenentzat jo zuten; hurrengo hamarkadan, ordea, baztertu eta ahaztua egon zen. Lizardi eta, batez ere, Lauaxeta bezala, gizon jantzia zen Orixe letra kontuetan, nahiz eta gustu eta joera aski kontrajarriak izan sarritan.

Hizkera aldetik ere maisutzat hartu izan dute, baina ez da beti erraza haren ereduari jarraitzea, bere obra zabala hainbat eratan eta hainbat euskalkitan egin baitzuen.

Orixeren Obra Nagusiak

Bizitza guztian ia etengabe idatzi zuen Orixek, era askotara, askotariko gaiei buruz, euskaraz gehienbat. Bere lan nagusiak honako hauek dira:

  • Prosa: Lan asko utzi zituen, adibidez: Santa Cruz apaiza edo Jainkoaren bila.
  • Poesia: Bere garaiko sortzailerik oparoenetakoa dugu. Barne-muinetan liburu mistikoa argitaratu zuen.

Liburuetan eta aldizkari askotan sakabanaturik zegoen Orixeren poesiagintza 1972ko Euskaldunak eta olerki guziak izeneko bildumak jaso zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML