Jakintzaren Historia: Mitoetatik Literaturara

Hizkuntza eta literatura2,58 KB

Gure Jakintzaren Historia

Gure Jakintzaren Historia kontakizunak asmatu zituzten, eta horien bidez kontatzen zizkieten lagun edo bizikideei egindako aurkikuntzak, fantasiak, usteak eta aieruak. Ahozko kontakizun horiek narrazio idatziak izango ziren gero; beraz, esan daiteke, gure historiako lehenengo jakintza-mota literatura izan zela.

Antzinako grekoen artetik Homero eta Hesiodo izan ziren ahozko kontakizun gehienak bildu eta idatziz jarri zituztenak, bai poema epikoetan, bai narrazioetan. Mito zeritzen kontakizun horiei.

Jakintza Mitikoa

JAKINTZA MITIKOA: mitoak izan ziren gure kulturan sortu ziren errealitatearen lehenengo azalpenak. Narrazio miragarriak ziren, denbora historikotik kanpo gertatzen zirenak; pertsonaia jainkozkoak edo heroikoak izaten ziren narrazio horietan protagonista, eta bi ezaugarri zituzten:

  1. Mito guztiek, elkarrekin, guztiz azaltzen dituzte bai unibertsoaren, zibilizazioaren eta gizarte-antolaketaren jatorriak.
  2. Pentsamolde bat ere badira mitoak: natura-indarrak pertsonak eta jainkoak dira. Jainkoen borondate apetatsuaren menpe daude bai natura-fenomenoak, bai giza jarrerak.

Mitoak, beraz, errealitatea azaltzeko xedea duten kontakizunak dira. K.a. VI. mendean Mileton errealitatera hurbiltzeko modu berri bat sortu zen, ahaleginak egin zituena antromorfismoa eta hari lotutako arbitrariotasuna alde batera uzteko.

Literatura-Jakintza

LITERATURA-JAKINTZA: Literatura hitza latinezko littera hitzetik dator, letra esan nahi duena; beraz, etimologikoki hitz idatziari egiten dio erreferentzia literatura hitzak.

Literatura hitzaren hainbat definizio eman dira bai historian barna, bai gaur egun. Maria Moliner hizkuntzalariak emandakoak dirudi guztietan zabalena: hitza, ahozkoa nahiz idatzia, adierazpide duen artea da literatura.

Aristotelesen Ikuspegia

Aristoteles oinarri hartuta Poetika lanean, literatura-lanaren ezaugarri hauek jasoko ditugu:

  1. Errealitatearen imitazio bat da (mimesia).
  2. Ez du gertatzen dena kontatzen, gerta daitekeena baizik (egiantza).
  3. Egilea eta hartzailea garbitu behar ditu, emozio ezkor eta mingarriez libratu (katarsi).

Literatura, beraz, hizkuntza idatziaren bidez alegiazko egoerak, edo errealitatearen arloren bat, sortzen edo birsortzen dituen artea da; gainera, bai hainbat emozio, bai gozamen estetikoa eragiten ditu irakurleengan.

Deskargatu

PDF Word HTML