Joaquín Costa: Berrezarkuntza Sistemaren Kritika eta Birsortzea
Testu publikoa dugu, eduki politikoa duen saiakera baten zatia delako. XX. mendeko hasieran Joaquín Costak egindako testua dugu. Joaquín Costa aragoiarra zuzenbidean doktore, notario eta abokatu izan zen, baita idazle, politikari, historialari ere. XIX. mendeko mugimendu intelektualen burua izan zen.
Joaquín Costa eta Berrezarkuntza
"Oligarkia eta Kazikismoa" idazkiaren bidez, Cánovasek antolatutako Berrezarkuntza sistema birsortzea izan zen bere helburua. Testu honetan, hauteskunde praktikei buruzko kritika zorrotza egiten du. Errestaurazioaren sistema politikoa gutxiesteko eta salatzeko asmoarekin, baina barneko erreforma baten bidez.
Oligarkia eta Kazikismoa: Sistema Politikoaren Kritika
Testuan argi eta garbi deskribatzen du sistema politikoaren antolaketa eta iruzurra. Bi maila daude: txandakatze sistema jarraitzen duten monarkiaren buruzagiak, hau da, oligarkiak, edo lurralde bati atxikitutako kazikeak. Bi hauen artean estatuaren antolamendua txandakatzen da, probintzia bakoitzaren gobernadoreen bidez. Gobernadoreek bi funtzio dituzte: oligarken eta kazikeen arteko komunikazioa burutu eta bi talde horien nahiak betetzeko elementua izan, herritarren gainetik.
Estatua, oligarka eta kazikeen zerbitzupean dago, bere egitura inposatzeko zein zergak kobratzeko. Armada eta komunikabideak, hala nola telegrafoa, erabili ziren horretarako. Horregatik, demokratikoa litzatekeen monarkia parlamentarioa ustelkeriaz eta iruzurrez beterikoa da, hauteskundeak faltsifikatzen dituztelako. Barne ministroa horretan aritzen da, eta Cánovasek testu honetan gogorki kritikatzen du ekintza hau.
Costaren Birsortze Proposamena eta Eragina
Joaquínen jarrera haserretua da, Espainiarekiko mina sentitzen du eta estatua birsortu nahi du. Espainiar inperioko azken koloniak galtzearekin batera sortzen da min hori.
Baina testu-egilearen ustez, birsortze horretan bi giza taldek izan behar dute protagonista: lehenak, Errestaurazio sistematik kanpoko gutxiengo aditua, eta bestea, alderdi politikoen barruan ez dauden herritarrak. Horrekin batera, herritarrek estatuaren presidentea aukeratuko dute. Klase politikoa erabat mozteko eta, beraz, garai hartan boterean zegoen klase politikoaren jubilazioa eskatzen zuen.
Costak alderdi politiko berria bultzatu zuen, Unión Nacional deiturikoa, baina utzi eta ezkerrerantz joan zen beste alderdi batera. Bere programa berria oso modernoa zen eta hainbat erreforma eta aurrerapen egin zituen zenbait sektoretan: landa munduan, irakaskuntzan, eta abar.
Hala ere, erreformak egin arren ez zuen arrakastarik izan Errestaurazio sistema birsortzeko, eta azkenik, II. Errepublika heldu zen 1931n.