Federico echevarria iruzkina

Historia2,05 KB

9. IRUZKINA.ECHEVARRIA PROTEKZIONISMO/LIBREKANBISMOA.1.Testuaren identifikazio edo sailkapena:A- Testu mota:Forma aldetik testu hau hitzaldi baten transkripabenaren zati bat da, edo ziurrenik, mitin edo hitzaldi horretan irakurtzeko idatzitako testuaren zati bat.Testu historiko bat da.Edukiaren aldetik, testuaren edukia ekonomikoa da, baina helburua gobernuan eragitea denez testu politiko-ekonomikoa dela ondorioztatzen dugu.Jatorriari dagokionez, lehen mailako testua da, gertakizunen garaian bertan idatzitakoa eta irakurritakoa.B- Autorea: Federico Echevarria da, euskal oligarkia industrial eta finantzariaren kidea.C- Hartzailea.Hartzailea bikoitza da. Alde batetik, hitzaldiaren destinatzaileak hitzaldian zeuden industrigizonak zirela pentsatzen badugu, dokumentu pribatu bat dela esan dezakegu. Bere benetako helburua, gobernuaren erabakia bertan behera uztea zela ikusten denez, eta gerora bere edukia ezagutarazteko inprimatu egin zela jakinda, dokumentu publiko bat dela ondorioztatu beharko genuke.D- Helburua:helburu nagusia Espainiako gobernuak Alemaniarekin egin nahi zuen itun librekanbista bertan behera uztea zen, eta politika protekzionistarekin jarraitzea.E- Testuaren data:Hitzaldia 1893ko abenduan eman zen Bilbon, Errestaurazioaren garaian, Maria Kristinaren erregeordealdian.2.Testuaren analisia edo barne-azterketa:1.Kontzeptuak:A.-Librekanbismo: estatu ezberdinen arteko merkatal harremanak guztiz askeak izan behar direla defendatzen duen teoria ekonomikoa.B.-Protekzionismoa: estatu batek bere lurraldeko industria babesteko kanpoko produktuei muga-zergak jarri behar dizkiela dioen teoria ekonomikoa.C.-Muga-zerga: inportatutako produktuei muga zeharkatzean ezarritako zerga, garestituz.2.Ideia nagusiak:Testua bi paragrafotan dago egituratuta:Bigarrengoan, Espainiako gobernuari Alemaniarekin prestatzen ari den merkatal akordioa baztertzea eskatzera animatzen ditu entzuleak.

Deskargatu

PDF Word HTML