XVIII. eta XIX. mendeko artearen bilakaera
Neoklasizismoa: Arkitektura
Eredu klasikoak berriztea. Greziako eta Erromako tenpluen eredua jarraitzen dute.
- Ezaugarri nagusiak: Neurriak, proportzioak, oreka eta horizontaltasuna.
- Elizak: Lehenengo tenpluak (Grezia-Erroma).
- Eraikuntza berriak: Parlamentuak, museoak, ospitaleak... beti eredu klasikoetan oinarrituta.
- Oinplanoak: Erregularrak eta zentralizatuak.
- Argitasun handiko eraikinak.
- Materialak: Marmola eta harlandua.
- Dekorazioa: Neoklasizismoaren eraikinek eskulturak izaten dituzte, bai barruan bai kanpoan.
Eragina eta adibideak
Europa osoan izan zuen eragina:
- Frantzian: La Madeleine eliza.
- Ingalaterran: Museo Britanikoa.
- Alemanian: Brandenburgoko atea.
- Espainian: Prado Museoa.
- Euskal Herrian: Bilboko Plaza Berria, Donostiako Konstituzio plaza eta Gasteizko Plaza Berria.
Eskultura
- Eredu klasikoen eragin handia.
- Ezaugarriak: Mugimendu eta bolumen gutxi, pinturarekiko urruntzea.
- Modu leunean akabatuta.
- Materialak: Marmola eta brontzea.
- Gaiak: Mitologikoak nagusi, nahiz eta erretratu batzuk agertu.
- Eskultore garrantzitsuenak: Eros eta Psike eta Paulina Bonaparte.
Goya
- Kostumbrista: San Isidro larrea, Oilo itsua.
- Erretratua: Carlos IV.aren familia eta Maja jantzia edo biluzik.
- Historikoa: Maiatzaren 2a edo Mamelukoak eta Maiatzaren 3ko fusilamenduak.
- Pintura beltzak: Saturno bere semea jaten eta Gizandia.
Erromantizismoa (Pintura)
- Sentimenduak eta natura adieraztea helburu nagusietakoa.
- Ikuslearen emozioak piztea zuten helburu.
- Koloreak marrazkiak baino garrantzi handiagoa du; koloreen bitartez sentimenduak adierazi nahi dituzte.
- Irudi dinamiko eta dramatikoak.
- Paisaiak balio handia du.
Egile nabarmenak
- Frantzia (Delacroix): Obra ugarien egilea, gai politikoak landu zituen, kolore distiratsuak eta kontraste handikoak. Pintore erromantikoen prototipoa: Askatasuna herria gidatzen.
- Ingalaterra (Turner): Paisaiak dira obraren ardatza. Etengabe esperimentatzen ari zen; bere momentuan gutxi baloratua, gaur egun maisua.
Historizismoa eta Eklektizismoa
- Iraganeko arkitektura motak imitatzea zen helburua. Arkitektoek egokiena aukeratu behar zuten, eraikuntzaren funtzioa eta adierazgarritasuna kontuan hartuta.
- Arkitektura desberdinak bizirik egon ziren aldi berean; horregatik deitzen diogu eklektikoa.
- Garrantzitsuenak: Neoklasikoa, neomudejarra, neogotikoa.
Adibideak
- Ingalaterra: Parlamentua (Barry eta Pugin), Brighton-eko pabiloia (Nash).
- Frantzia: Parisko Opera (Garnier).
- Bizkaian: Bizkaiko Aldundiko jauregia eta Arriaga antzokia.