Enpresen Finantzaketa, Finantza-bitartekariak eta Merkataritza
Enpresen finantzaketa motak
Enpresen finantzaketa bi bide nagusiren bidez egin daiteke:
- Finantzaketa propioa (autofinantzaketa): Jabeen ekarpenak eta erreserbak.
- Besteren baliabideen bidezko finantzaketa: Merkataritza kreditua, maileguak, kredituak, jesapenak eta funts espontaneoak.
Finantza-bitartekariak
- Finantza-bitartekari bankarioak: Banku pribatuak eta aurrezki kutxak dira.
- Finantza-bitartekari ez-bankarioak: Aseguru-etxeak eta leasing enpresak.
Finantza-zerbitzu espezializatuak
- Leasing enpresa: Enpresa batek kapital-ondasun jakin bat baliatzen du alokairu moduan, horren truke aldizkako kuota bat ordainduz.
- Factoring enpresa: Kobratzeko dauden eskubideak (fakturak, kanbio-letrak) saltzen zaizkio faktore deritzon enpresa bati.
Dibisen truke-sistemak
- Flotazio garbia: Sistema ohikoena da; moneta-agintariek ez dute esku hartzen.
- Flotazio zikina: Merkatuak jarduten du, baina moneta-agintariek noizbehinka esku hartzen dute.
- Truke-sistema doigarria: Eskaintza-eskariaren mende dago, baina merkatuan esku hartzen da.
- Truke-sistema finkoa: Dibisaren kotizazioa finkatzeko erreferentzia-dibisa bat (adibidez, dolarra) erabiltzen da.
Protekzionismoa eta Merkataritza Askea
Protekzionismoa: Herrialde bateko industria babesteko helburuz atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoa da.
Neurri protekzionistak
- Interes orokorrerako estrategikotzat jotzen diren industriak babestea.
- Industrializazioa eta enplegua sustatzea.
- Gora egiten ari diren industriak garatzea.
- Dirua biltzea.
- Inportazioak zergapetzea.
- Atzerriko produktuen kantitatea mugatzeko kuotak edo kontingenteak ezartzea.
- Barneko industriak babesteko merkataritza eta industria politikak ezartzea.
- Muga-zergak ez diren oztopoak.
Merkataritza askearen aldeko arrazoiak
- Ekoizpen-baliabideen efizientzia handiagoa.
- Lehia sustatzea eta areagotzea.
- Ondasun eta zerbitzuen kalitate eta aniztasun handiagoa.
- Eskala-ekonomia lortzea.