Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak

Filosofia eta etika1,51 KB

Ilustrazioa XVII. eta XVIII. mendeetan koka daiteke. Ordezkaririk handienen artean, Kantez gain, honako hauek ditugu besteak beste: Montesquieu (hiru botereen arteko independentzia aldarrikatu zuen), Voltaire (tolerantzia erlijiosoa aldarrikatu zuen) eta Rousseau (demokarazia zuzenaren defendatzailea).

Zaila da esatea zer den filosofia edo pentsamendu ilustratua. Hala eta guztiz ere, jarrera ilustratuaz mintza gaitezke. Baina, zer nolako ezaugarriak dauka jarrera ilustratu horrek? Garrantzitsuenak honako hauek izango lirateke:

Erdi Aroko Autoritate-Printzipioa

Ilustrazioan, unibertsaltasuna goraipatu zen, kultur, arraza eta nazio desberdintasunak gutxietsiz.

Superstizio eta Fanatismoaren Aurka

Ilustrazioa superstizio eta fanatismoaren aurkako mugimendu gisa uler daiteke. Gehien bat onartzen dena deismo edo erlijio naturala izango da: erlijioaren interpretazio arrazionala.

Askatasuna eta Tolerantzia

Ilustratuek askatasuna eta tolerantzia aldarrikatuko dute. Honen isla Giza Eskubideen Deklarazioa izangolitzateke, nahiz eta oraindik gizonezkoenak izan bakarrik.

Zientzia eta Garapena

Zientziak izugarrizko garapena izan zuen batez ere Newtonen ekarpenekin. Aurrerapen edo progresoaren ideian oinarrituta historia gizakien etengabeko aurrerapenarantz daraman bidea bezala ikusten dute.

Heziketa eta Kultura

Ilustratuek heziketari edota kulturari eman zioten garrantzia. Horren isla Entziklopedia izango da: giza jakintza osoaren bilketaren saiakera.

Deskargatu

PDF Word HTML