Euskal Antzerkigintza: Gerraoste, Iparra eta Hegoaldea
Gerraosteko Antzerkigintza garrantzia gutxi eman zaio. Idatzitako guztia ez da argitaratu; argitaratutakoa ez da beti taularatu; eta batzuetan, antzeztu arren, ez da inprimatu. Antzerkigintzaren helburua ez da maiz oso literarioa izan, euskaltzaletasunari eusteko tresna bat. Zinema, irratia, telebista, egunkariak ia erdara hutsean zirenean, euskaraz jendaurrean azaltzeko adierazpiderik bakanenetakoa izan. Iparraldeko Antzerkigintza Baionako Gure Herria aldizkarian argitaratu ziren gehienak. Herri txikietan aurkezteko antzezlanak izaten ziren eskuarki, egitura eta gai erraz samarrekin. Egile nabarmenenak Piarres Lartzabal eta Telesforo Monzón izan ziren.
Piarres Lartzabalek, drama eta komedia. Telesforo Monzón Ameriketako lurretatik Lapurdira etorri komediak, dramak taxutu; Lau kantari eta xori bat, Menditarrak. Daniel Landart, autore gisa zein zuzendari lanetan jardun zuen; Noiz, Hil biziak. Iparraldeak herri teatro tradizionalari ere bizirik eutsi. Orain protagonistak Zuberoakoak, Iparraldeko, Hego Euskal Herrikoa. Hegoaldeko Antzerki Taldeak lehenengo antzezlanen argitalpenak Eganen. Garaiko talderik garrantzitsuena Euskal Iztundea Toribio Altzagak eratu, jarraipena, iraupena eta duintasuna ekarri zizkion euskal teatroari. Bide modernoagoen bila saiatu zirenak Jarrai taldea Iñaki Beobideren zuzendaritzapean. Arestiren inguruan Bilbon egituratu zen Kriselu taldeak Bertolt Brecht eta Ricard Salvaten obrak antzeztu zituen. Frankismoaren bukaera giro politiko ez zuen antzerkia egonkortzen lagundu, errepresioa, jende sakabanatu, talde desegin. Egoera politikoa aldatzen hasi, esperantza berriak piztu teatrozaleen artean. Aurrerapusoa zen,, Jaurlaritzak Donostian eratu zuen “Antzerti” izaneko teatro eskola. Hegoaldeko Teatrogile Garrantzitsuena Antzerti teatro aldizkaria argitaratu zigun Antonio Maria Labaien tolosarrak. Egile, itzultzaile, kritiko eta historiagile izan zen. Labaienen antzerki lanen zerrenda; Petrikillo, Jokua ez da errenta. Nahiz eta argitaratu, antzeztu gabe. Berrikuntzarako desioak gazteagoengandik iritsi ziren. Gabriel Aresti “bestelako” obrak taxutzen saiatu. Xalbador Garmendiaren Historia triste bat izan zen; 1969an argitaratua dugu, baina urte batzuk lehenago gauzatua eta antzeztua; obra horrek erlijio aldetik euskal gizartean gertatzen ari ziren aldakuntza sakonak islatzen ditu. Azken hamarkadetan badirudi betiko teatrogileak gutxitu egin.