Liberalismoa eta Fernando VII.aren Erregealdia

Historia2,43 KB

Liberalismoaren joera nagusiak

Liberalismo progresista (erradikala)

  • Botereen banaketa: Erregearen boterea mugatu nahi zuten parlamentuaren mesedetan.
  • Subiranotasuna: Subiranotasun nazionala parlamentuan ordezkatua.
  • Eskubideak: Herritarrentzat askatasun eta eskubide zabalak aldarrikatzen zituzten.
  • Sufragioa: Hasieran sufragio zentsitarioa, gero batzuek sufragio unibertsalaren defentsa (ikuspegi demokratikoa).

Liberalismo moderatua (kontserbadorea)

  • Botere banaketa eza: Erregeari botere handia onartzen zioten parlamentuaren kaltetan ("subiranotasun partekatua").
  • Eskubide mugatuak: Herritarren askatasunak eta eskubideak murriztu nahi zituzten.
  • Sufragioa: Oso mugatuta zegoen sufragio zentsitarioaren defentsa (ikuspegi oligarkikoa).

Fernando VII.aren erregealdia (1814-1833)

Espainiara itzuli bezain laster, Fernando VII.ak absolutismoa eta Erregimen Zaharraren oinarri nagusiak berrezarri zituen; haren kezka nagusia botere absolutua mantentzea izan zen.

Liberalismoa ez zen mugimendu handia, baina gero eta boteretsuagoa bihurtu zen. Erregea liberalismoa indargabetu eta era gupidagabean zapaltzen ahalegindu zen, baina ez zuen mugimenduaren hazkundea gelditzea lortu. Fernandoren ondorengotzaren auziak sortutako gatazka liberalek aprobetxatzen jakin zuten.

Ondorengotza auzia eta Lehen Gerra Karlista

Maria Kristina Napolikoarekin, Fernando VII.ak ez zuen semerik izan (bi alaba zituen) eta Felipe V.aren garaian Lege Salikoa ezarri zen. Oinordekoa Karlos infantea (Fernando erregearen anaia) izango zela zirudien.

Hura bezala antiliberala izan arren, erregeak ez zuen anaia tronuan nahi eta Isabel alaba erregina izateko Lege Salikoa abolitzen zuen Sankzio Pragmatikoa promulgatu zuen 1830ean.

Herritar batzuek ez zuten hori onartu eta Karlos infantearen alde borrokatzea erabaki zuten (karlistak deiturikoak). Liberalek Isabelen alde borrokatuz boterea harrapatzeko aukera zutela ulertu zuten. Fernando erregea hil eta gero, zazpi urtez iraungo zuen gerra zibil bat piztu zen: Lehen Gerra Karlista. Gatazka armatu hartan bi borroka nahastu ziren: liberalismoaren eta antiliberalismoaren arteko norgehiagoka eta ondorengotza-gerra bat.

Deskargatu

PDF Word HTML