Motore asinkronoen izar-triangelu abiatzea eta babes elektrikoak: azalpen osoa
Zuzeneko abioa
F1F fusiblea: intentsitateak, denboraldi batean, finkatutako balioa gainditzen duenean, korrontea eten egiten duen gailua da fusiblea. Fusiblearen zeregina zirkuitua gainintentsitateetatik eta zirkuitulaburretatik babestea da.
K1M kontaktorea: intentsitate handiak kontrolatu behar dituzten maniobra elektrikoak egiteko zenbait etengailuz osatutako tresna da. Aginte zirkuituan kontaktorearen barneko harila elikatzean, kontaktu guztiak itxi egiten ditu (edo ireki, itxita egotean).
F2F errele termikoa: motorea gainintentsitateetatik babesteko erabiltzen da. Motorearen harilkatu bakoitzean doan korrontea bimetal batetik zehar pasarazten da. Zenbat eta korronte handiagoa, orduan eta gehiago okertuko da bimetala (tenperaturaren eragina:...