Biziaren Jatorria eta Gizakiaren Eboluzioa

Biologia3,25 KB

Gaur egungo teoriak: Biziaren lehen etapak

  • Atmosfera primitiboa: Metanoa, amoniakoa, ur-lurruna, hidrogenoa eta nitrogenoa zeuden; itsasoan ur beroa zegoen.
  • Lehen molekula organikoa: Lurra hoztu eta molekula batzuk itsasora jaitsi ziren. Bertan metatu eta zopa primitiboa sortu zen; tenperatura handiek eta erradiazioak koazerbatu zituzten.
  • Koazerbatu aurrezelularrak: Bilduki baten bidez ingurunetik babestu eta molekula organiko batzuk hartu zituzten; elikatu eta zatitu egin ziren.
  • Prozesu anaerobikoa: Izaki batzuk (klorofilatik abiatuta) fotosintesi mekanikoak egiten hasi ziren (zianobakterioak). Atmosferako oxigeno kantitatea handitu zen eta ozonoa sortu zen ($O_3$), izaki bizidunak babestuz.

Eboluzioa eta Taxonomia

Eboluzioaren teoriak

  • Teoria fixistak: Aristoteles, Linneo eta Cuvier.
  • Teoria eboluzionistak: Lamarck, Wallace eta Darwin.

Gizakiaren eboluzioa eta kokapen taxonomikoa

Asko falta da eboluzio hau argitzeko. Gure espeziea primateen ordenan dago; bi familia eboluzionatuta daude: pongidoak (orangutanak, gorilak eta txinpanzeak) eta hominidoak (gaur egungo giza espezie guztiak).

Pongidoak zuhaitzetan bizi dira eta aurreko adarrak luzeagoak dituzte, baina organo berberak ditugu.

Giza ezaugarriak eta desberdintasunak

Hankabikoak garela, hatz lodiak, hortzaginak eta garezurrak dira desberdintasun nagusiak. Bereizi den lehen karakterea eta garrantzitsuena bipedismoa da.

Giza Arbasoen Eboluzioaren Kronologia

Proconsul

Kenia. 90-100 $cm^3$-ko garezurra. Duela 18.000.000 urte. Lehenengo arbasoa; 4 artikulazio motz zituen.

Ramapithecus

India, Afrika, Europa, Asia... 400 $cm^3$-ko garezurra. 14 milioi urte. Arbaso komuna dela diote, eta ez hominido zuzena; gorila eta orangutanen antzekoa zen.

Australopithecus afarensis

Etiopia. 450-600 $cm^3$. 3 edo 4 milioitik 800.000 urte arte. Lehen hominido gisa onartua; bi hanketan ibiltzen zen, eta garuna txinpanzearena bezalakoa zuen.

Australopithecus africanus

Tanzania, Etiopia... 450-600 $cm^3$. 2 milioi 500 mila urtetik 800.000 urte arte. Baraila garatuagoa eta hortz indartzuak zituen. Ez dago ziur zein den bien arbaso zuzena.

Homo habilis

Tanzania, Kenia. 750 $cm^3$. 2 milioi 400 mila urtetik 1 milioi 400 mila urtera. Homo generoak garunak bereiztu zituen; besteak baino 1,5 aldiz handiagoa zen eta tresnak erabili zituen.

Homo erectus

Java, Pekin, Alemania... 800-1.300 $cm^3$. 1 milioi 600 mila urtetik 200.000 urtera. Garun handiagoa eta giza itxura handiagoa zuen. Suaren aurkikuntza duela 700.000 urte gertatu zen, lurralde hotzetan bizitzeko gai izanik.

Homo sapiens (neanderthalensis)

Europan. 1.300-1.600 $cm^3$. 150.000 urtetik 35.000 urtera. Egungo egoera ebolutibo berbera; hildakoak lurperatzen zituzten eta hitz egiten zekiten.

Homo sapiens (sapiens)

Lur osoan. 1.000-2.000 $cm^3$. 40.000 urtetik gaur egunera. Adimentsuagoak dira, garunaren azaleko mintza oso garatua dute, baraila eta hortzak txikiagoak dira, eta biloa galtzen joan ziren"

Deskargatu

PDF Word HTML