Espainiako Bigarren Errepublika: Konstituzioa eta Etapak
Bigarren Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta Erreformak
1930. urtean, konstituzionalistek, monarkikoek, errepublikanoek eta alderdi sozialistak Donostiako Ituna sinatu zuten. Horren ondorioz, bi korronte nagusi sortu ziren:
- Politikoa: altxamendu bat burutzeko asmoa zuena.
- Iraultzailea: monarkiaren ospea galaraztea helburu zuena.
Garai hartako ezegonkortasun politikoan (Berenguer eta Aznarren agintaldietan), gobernuak hauteskunde lasaiak nahi zituen Gorte Konstituziogileak eratzeko bidean; horregatik, udalerri-hauteskundeak deitu ziren. Horrela, 1931ko apirilean udal-hauteskundeak egin ziren: Espainia mailan monarkikoek zinegotzi gehiago lortu bazituzten ere, probintzietako hiriburu gehienetan errepublikanoek eskuratu zuten garaipena.