Lehen Mundu Gerra: Arrazoiak, Fase Nagusiak eta Ondorio Historikoak
Lehen Mundu Gerra
1914an gertatu zen, Austria-Hungariako printze Frantzisko Ferdinand hil zutenean. Erreakzio-kate bat izan zen, eta potentzia handi gehienak eta haien kolonia zabalduak ere inplikatu ziren, horregatik izan zen mundu-gerra.
Gerraren kausak
Gerraren kausa nagusiak hauek dira:
- Balkanetako tentsioak: turkiarren eta serbiarren arteko tentsioek Austria-Hungariako inperioaren mantenua arriskuan jartzen zuten.
- Ribalitate inperialistak: potentzia handiek lurralde desberdinen kontrola mantentzeko ribalitateak zituzten. Denek nabarmendu nahi zuten, beraz tentsioa handia zen.
- Armamentu-lasterketa: sekretuan itunak egiten hasi ziren eta armamentuak batzen, gerra gertatuz gero prest egoteko. Horrela bi blokeak sortu ziren: batetik Alemania eta Austria-Hungaria, bestetik Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua.
- Gerra konfliktuak konpontzeko modu legitimo gisa: denek uste zuten beren nazioa besteak baino nagusiagoa zela, eta hori frogatzeko modua gerra zela.
Gerraren berrikuntzak
Gerra hura aurreko gatazkak baino desberdina izan zen, herrialde kopuru handia inplikatu zelako eta erabilitako berrikuntzak direla medio. Nabarmenenak hauek dira:
- Milaka soldaduz osatutako armada handiak.
- Arma berriak eta borrokatzeko modu berriak, aurrerapen teknologikoei esker.
- Gerrari aurre egiteko baliabide guztien mobilizazioa.
Gerraren faseak
Gerra lau fasetan banatzen da:
- Mugimendu-gerra.
- Posizio-gerra.
- 1917ko krisia.
- Potentzia zentralen porrota.
Lehen Mundu Gerraren ondorioak
- Biztanleria-galera handiak: biztanleria premia handietan geratu zen eta asko ahuldu zen. Gaixotasun eta epidemia ugari izan ziren.
- Lurralde-aldaketak: Europako mapa aldatu zen, inperio batzuk desagertu ziren eta estatu berriak sortu ziren. Austria eta Hungaria banatu ziren, eta Jugoslavia sortu zen.
- Ondorio ideologikoak: forma politiko erradikal berriak sortu ziren.
- Ondorio sozioekonomikoak: kalkulaezinak ziren galera ekonomikoak izan ziren. Gizonen galera handia dela eta, emakumeek lan-munduan sartu behar izan zuten eta haien lanpostuak bete.