Materiaren Egitura: Atomo Eredu, Espektro eta Propietate Periodikoak
1. Gaia: Materiaren egitura
1. Oinarrizko partikulak eta magnitude atomikoak
- A = masa atomikoa → protoi + neutroi kopurua
- Z = zenbaki atomikoa → protoien kopurua
- Isotopoa: elementu bereko nukleoek masa atomiko desberdina izan dezakete.
2. Espektro atomikoa
2.1. Espektroskopia
Newtonek eguzki-espektro jarraitu baten deskonposaketa ikusi zuen.
2.2. Espektro atomikoa
- Igorpen espektroa: elementu bat gas egoeran, presio txikian eta energia jasotzen duenean igortzen duen argia prisma batetik pasatzean, lortzen den espektroa ez-jarraia da.
- Xurgapen espektroa: argi zuria substantzia gaseoso batetik igarotzen denean, atomoek erradiazioaren zati bat xurgatzen dute eta espektro jarraituan lerro ilunak agertzen dira.
Elementu kimiko batek beti espektro propioa...