Merkataritza integrazio motak eta onurak: askatasun-eremutik politika batasunera
Merkataritza Integrazioaren Mailak
Lehentasunezko merkataritza herri batzuen arteko akordioak dira, esportazio eta inportazio kostuak murrizteko helburuarekin.
Merkataritza Askerako Gune edo Akordioa
Akordioa sinatzen duten herrialdeen arteko barne-mugazerga edo arantzelak ezabatzea dakar. Hala ere, bakoitzak bere kanpo-merkataritza politika mantentzen du akordioa sinatu ez duten herrialdeekin dituzten harremanetan. Adibideak:
- EFTA (European Free Trade Association): Europako Truke Librearen Elkartea.
- NAFTA (North American Free Trade Agreement).
Aduana Batasuna
Merkantzien zirkulazio libreaz gain, aduanetan muga-zerga edo arantzel bakarra ezartzen da, gainerako herrialdeen aurrean denek batera kudeatzen dutena (aduana guztietan arau eta eskubide berberak...