Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskarazko hiztegia: sinonimoak eta esanahiak

Gizarte zientziak-n eguneratua2,02 KB

Euskarazko Hiztegia: Sinonimoak eta Esanahiak

A

  • Abaildu / Makurtu: Bozkario-poza
  • Abegitsu / Gaztigua: Deblauki - Bat-batean
  • Adeitasun / Begirunea: Doi-justu
  • Adur / Zoria: Egoskor - Temosoa
  • Ahokatu / Irekiduran sartu: Egotzi - Kanporatu
  • Airos / Sotila: Elkor - Idorra
  • Aise / Erraz: Emankor - Joria
  • Aitzin / Baino lehen: Emeki - Leunki
  • Amaraun / Armiarmaren sarea: Erantsi - Gehitu
  • Apaldu - Umildu: Eritasun - Gaitza
  • Apika - Agian: Errabia - Amorrua
  • Arakatu - Miatu: Erreskatatu - Salbatu
  • Aratz - Garbia: Errezatu - Otoitz egin
  • Artean - Oraindik: Errezel - Gortina
  • Artesi - Bitartea: Errezelo - Susmoa
  • Asaskaldi - Dena kanporatzea: Erruki - Pena
  • Atabal danbora: Estropezu egin - Behaztopatu
  • Atrebeintza - Ausardia: Estudio - Ikerketa
  • Atxiki - Itsatsi: Etxaferu - Bolandera
  • Auzi
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko hiztegia: sinonimoak eta esanahiak" »

NEP, Sobietar Batasunaren sorrera eta Bost Urteko Planak

Historia-n eguneratua3,18 KB

NEP eta SESBren sorrera

Politika Ekonomiko Berriaren (NEP) ideia nagusia krisiari aurre egiteko merkatu ekonomikora neurri batean itzultzea izan zen.

Ekonomia liberalizatzeko hartutako neurriak

  • Landa-eremuan, industria txikietan eta saltokietan jabetza pribatua onartu zen.

  • Diru-ekonomia berrezarri eta errublo berria sortu zen.

  • Bankuak, industria astuna eta kanpoko merkataritza estatuaren kontrolpean jarraitu zuten.

Emaitza ekonomikoak

  • Nekazaritzaren hedapenak gosetea murriztu zuen eta errazionamendua ezabatu egin zen.

  • Nekazaritzako eta industriako ekoizpenak gora egin zuen.

Ondorio sozialak

  • Nekazari talde aberats bat sortu zen: kulakak.

  • Merkatariak nahiz enpresariak aberastu egin ziren.

Sobietar Batasunaren sorrera

1922an: Sobietar Errepublika Sozialisten...

Jarraitu irakurtzen "NEP, Sobietar Batasunaren sorrera eta Bost Urteko Planak" »

Zientziaren Filosofia: Jakintza Zientifikoaren Bilakaera

Filosofia eta etika-n eguneratua3,64 KB

Zientziaren eta Teknologiaren Filosofia

Ikerketa zientifiko eta aurrerapen teknikoez gogoeta egiten du, bi jakintza hauen arteko loturak aztertuz (zientziaren metodologia).

Hizkuntzaren Filosofia

Hizkuntzaren zentzuaz, esanahiaz eta erabileraz arduratzen da.

Filosofia Praktikoa

Filosofia hurbilagoa.

Filosofia Moral edo Etikoa

Pertsonen ekintza askeez gogoeta egiten du, justizia eta zoriontasunera zuzenduta dauden neurrian. Gure jokabideak libreak diren edo ez, eta noraino garen libre aztertzen du.

Filosofia Politiko eta Soziala

Gizakiaren gizarte-alderdiaz eta justiziara zuzendutako komunitate politiko batean antolatzeko gaitasunaz arduratzen da.

Zuzenbidearen Filosofia

Estatuaren eta legeen zilegitasunaz galdetzen du (legeak herriarentzat eginda dauden...

Jarraitu irakurtzen "Zientziaren Filosofia: Jakintza Zientifikoaren Bilakaera" »

Probabilitateari buruzko ariketak eta ebazpenak: loteria, PREMIA eta bi dado

Matematika-n eguneratua3,88 KB

1. Loteria-zozketako azken zifra

Loteria-zozketa batean, sari nagusiaren azken zifra zein den jakin nahi dugu.

  1. Zein da lagin-espazioa?
  2. Idatzi gertaera hauek: A = "5 baino txikiagoa"; B = "bikoitia".
  3. Aurkitu A ∪ B, A ∩ B, A', B' eta A' ∩ B' gertaerak.

Ebazpena

a) Lagin-espazioa hau da: E = {0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9}

b) Gertaerak hauek dira:

  • A = "5 baino txikiagoa" = {0, 1, 2, 3, 4}
  • B = "bikoitia" = {0, 2, 4, 6, 8}

c) Eskatutako gertaerak:

  • A ∪ B = {0, 1, 2, 3, 4, 6, 8}
  • A ∩ B = {0, 2, 4}
  • A' = {5, 6, 7, 8, 9}
  • B' = {1, 3, 5, 7, 9}
  • A' ∩ B' = {5, 7, 9}

2. PREMIA hitzeko letrak

PREMIA hitzaren letra bakoitza fitxa batean idatzi dugu, eta fitxak poltsa batean sartu ditugu. Zorian fitxa bat atera dugu.

  1. Idatzi saiakuntza horren oinarrizko gertaerak. Probabilitate
...
Jarraitu irakurtzen "Probabilitateari buruzko ariketak eta ebazpenak: loteria, PREMIA eta bi dado" »

XVIII. mendeko euskal literatura Hegoaldean eta Agustin Kardaberaz jesuita

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,54 KB

XVIII. Mendea: Hegoaldeko Idazleak

XVIII. mendea Ilustrazioaren garaia izan zen, giza arrazoimena oinarri zuen mugimendua. Bertan, 1789ko Frantziako Iraultzaren ideiak zabaldu ziren.

XVIII. mendean, euskal liburugintzan Hegoaldeak asko aurreratu zuen. XIX. mendean Iparraldearekin parekatu zen, eta XX. mendean Hegoaldea nagusitu zen berriro. XVIII. mendeko lehen hamarkadetan, ordea, Hegoaldeko euskarazko literatura geldo aritu zen. Kristau ikasbiderako doktrinak eta antzekoak bakarrik kaleratu ziren. Idazle aipagarrienak hauek izan ziren:

  • Gipuzkoan: Otxoa, Arin eta Irazusta.
  • Bizkaian: Arzadun.

Manuel Larramendi jesuitak egoera suspertu zuen, euskara bultzatzen zuten era askotako lanen bidez. Jesuiten artean arrakasta handiena izan zuen. Izan ere,...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. mendeko euskal literatura Hegoaldean eta Agustin Kardaberaz jesuita" »

Ahozko literatura eta bertsolaritza Euskal Herrian: ezaugarriak eta bilduma historia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua6,19 KB

Ahozko Literaturaren Ezaugarriak

Literatura Unibertsala

Gizakiak memoria erabili du ideiak, sinesmenak, ohiturak eta gertaerak gordetzeko. Kontalariak garrantzi handia izan zuen, bera baitzen igorlea. Literatura mota horrek bere estilo propioa du. Ezaugarri nabarmenak:

  • Kultura-testuinguru jakin batekoak.
  • Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da.
  • Gai eta teknika zaharrekin egina da.
  • Anonimoa da.
  • Testu beraren aldaera ugari daude, ahoz aho igortzen delako.
  • Herri-memoriaren giltzarria da, gertaerak, ohiturak eta sinesmenak gordetzeko balio duelako.
  • Toki publikoetan, lanean eta etxean esan edo kantatzen ziren.

Genero ugari ditugu:

  • Poesian: baladak, sehaska-kantak, igarkizunak...
  • Narratiban: ipuinak, kondairak, txisteak...

Jaso eta Eman

Homero eta Hesiodo izan...

Jarraitu irakurtzen "Ahozko literatura eta bertsolaritza Euskal Herrian: ezaugarriak eta bilduma historia" »

Joseba Sarrionandia: bizitza eta narrazio, saiakera eta eleberri nagusiak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua1,82 KB

JOSEBA SARRIONANDIA: Bizitza: Iurreta jaio, ikasketak Durangon egin ondoren euskal filologian lortu lizentzia. Kartzelaldira kondenatu zuten eta ihes egin zuen. Literaturgintza ez du utzi etanzorkuntza lanean etengabe dihardu. Obra: 1. Narrazioa: Enperadore eroa eta maggie indazu kamamila ipuina. Narrazioak bilduma eman zuen, obra horretan eredugarritzat jotzen diren narrazioak dauzka idatziak "Estazioko begiradak" edo "Marinel zaharra". Pott bandako kidea izan zen. Atabala eta euria izeneko narrazio bildumaeman zuen. 2. Narrazioa: -Lagun izoztua: Goio da protagonista, gaitz psikologiko bitxi bat du eta mutu gelditu da. Beraz gaixo dago eta aterpetua da. Nikaraguan dago eta komunikazio bakarra Maribel postaria du. Obraren balio sinbolikoa ere
...
Jarraitu irakurtzen "Joseba Sarrionandia: bizitza eta narrazio, saiakera eta eleberri nagusiak" »

Erdialdeko euskalkia: eremua, azpieuskalkiak eta literatura

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua1,99 KB

’ERDIALDEKOEUSKERAREN SARRERA :Euskalkiaren eremua:Erdialdeko euskalkia,gipuzkera izenaz ere ezaguna,Gipuzkoako zati handi batean eta harekin muga egiten duten Nafarroako zenbait eskualdetan hitz egiten da.Beraz,batetik ez da Gipuzkoa osora zabaltzen,gauza jakina baita Deba arro gehienean mendebaldeko euskalkia hitz egiten dela, eta bestetik,Nafarroako eskualde batzuetara ere zabaltzen hari da.ERDIALDEKOA ETA EUSKARA BATUA:Euskaltzaindia euskera batuaren oinarrizko egitasmoa zehazteko erdialdeko euskaran oinarritu zen.Izan ere, Gipuzkoa euskal herriko erdigunean dagoenez, kontsideratu zen hango hizkera zela euskaldun gehienek errazen ulertzen zutena.Azpieuskalkiak:3 azpieuskalki ditu erdialdeko euskalkiak:sartaldekoa,erdigunekoa eta sortaldekoa.
...
Jarraitu irakurtzen "Erdialdeko euskalkia: eremua, azpieuskalkiak eta literatura" »

II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian: erreformak, autonomia eta gerra

Historia-n eguneratua5,71 KB

ERREPUBLIKA. 1. Erreformen biurtekoa (1931-1936)

1931ko apirilaren 14an Eibarren Errepublika aldarrikatu zen. Etapa berri bat hasi zen, krisi ekonomikoak, autonomiaren aldeko borrokak eta euskal nazionalismoaren aurrerakadak markatuko dutena. Hiri handienetan errepublika ezkertiarra eta sozialismoa nagusitu ziren. Euskal hiru hiriburuetan errepublika ezkertiarren alkateak ezarri ziren, sozialistek lagunduta. Karlistek nekazal inguruetan beren indarra mantendu zuten, baina nazionalismoaren gorakadaren aurrean, beren eragina murriztuz joan zen. 1931ko ekainean Gorteetarako hauteskundeetan eskuindarren koalizioak irabazi zuen Euskal Herrian. Beste ekintza batzuen artean, Euskal Herriko autonomia estatutua gainditzeko ahalegina nabaria izango da...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian: erreformak, autonomia eta gerra" »

Frankismoa Euskal Herrian: zapalkuntza, oposizioa eta ETAren sorrera (1939-1975)

Historia-n eguneratua3,83 KB

Frankismoaren eragina Euskal Herrian

Frankismoak gogor eraso zien euskaldunei. Giza eskubideez eta eskubide politikoez gain, hizkuntzak, ohiturek eta euskal kulturak zapalkuntza handia jasan zuten.

Gerra ostea eta erregimenaren hasierako urteak (1939-1947)

Euskal Herrian eratu zen erresistentziaren azken gotorlekua Bilbo erori zenean galdu zen, 1937ko ekainaren 19an. Euskal lurraldean Gerra Zibila bukatua zen eta biztanleek ondorio latzenak jasan behar izan zituzten: epaiketak, fusilamenduak. Politikoki itxaropenezko urteak izan ziren. J.A. Agirre buru zuela, erbesteko Euskal Gobernua Bigarren Mundu Gerra hasi zenean itxaropena berreskuratu zuen. Giro horretan sinatu zuten euskal indarrek, Errepublikaren aldeko indar espainiarrekin, Baionako hitzarmena...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa Euskal Herrian: zapalkuntza, oposizioa eta ETAren sorrera (1939-1975)" »