Espainiako trantsizioa: diktaduratik demokraziara (1975-1985)

Historia-n eguneratua2,77 KB

Laburpena

Testuak Frankoren heriotzarekin hasi eta 1982ra arte iraun zuen trantsizio politikoa azaltzen du, erregimen autoritariotik demokraziara igarotzeko prozesua. Monarkiaren ezarpena, Adolfo Suárezen gobernua eta Erreforma Politikorako Legea eta 1976ko erreferendumaren garrantzia ikasiko dituzu.

Funtsezko puntuak

  • Franco hil zenean (1975), Juan Carlos I.a errege izendatu zuten Gorteek 1975eko azaroaren 22an.
  • Trantsizioa 1975etik 1982ra bitartekoa izan zen, alderdi sozialistak boterea eskuratu zuen arte.
  • Erregimenaren sektore inmobilistak, oposizio hausturazalea eta hirugarren bide erreformista zeuden.
  • Arias Navarro gobernuburu izendatu zuten lehenengo, baina erregeak Adolfo Suárez jarri zuen haren ordez.
  • Suárezek amnistia eman zuen eta Erreforma Politikorako Legea bultzatu zuen, sistema frankistaren egiturak baliatuz.
  • 1976ko abenduko erreferendumean erreformaren legea onartu zen, sistema frankistaren amaiera eta trantsizioaren hasiera markatuz.

Frogatu zeure burua

Trantsizioa (1975-1985)

Sarrera

Francok, bere heriotzaren ondoren erregimena iraunarazteko asmoz, monarkia ezarri bazuen ere, ez zuen lortu; Espainiak erregimen autoritariotik demokraziara eramango zuen bideari ekin baitzion. Beraz, 1975ean, Francoren heriotzarekin, trantsizioa deritzon aldia hasi zen, eta 1982ra arte, alderdi sozialistak boterea eskuratu zuen arte, iraun zuen.

Dena den, monarkia aldaketaren alde agertu arren, prozesua ez zen erraza izan: alde batetik, erregimeneko sektore inmobilistak zeuden eta, bestetik, erregimenarekin erabateko haustura lortu nahi zuten oposizioko sektoreak. Bi joeren artean hirugarren bat sortu zen: erregimenak berak zituen tresnetatik abiatuz sistemaren erreforma egitearen aldekoa. Azkenik, hausturaren aldeko gehienak hirugarren bide horretara biltzeak ahalbidetu zuen irtenbidea.

Monarkiaren ezarpena

1975eko azaroaren 22an, Franco hil eta bi egunera, Gorteek Juan Carlos Borboikoa errege izendatu zuten. Erregeak inbestiduran askatasun handiagoko garai berri baten hasiera iragarri zuen. Hala ere, Carlos Arias Navarro izendatu zuen gobernuburu, eta bazirudien immobilismoari eutsiko zitzaiola.

1976tik aurrera oposizioa mobilizatu egin zen, askatasun handiagoa, amnistia, alderdi eta sindikatuen legalizazioa eta hauteskunde demokratikoak eskatuz. Erregea eta sektore frankista batzuk erregimenaren irtenbide bakarra erreforma bideratzea zela ohartu ziren. Zentzu horretan, erregeak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen:

  • Torcuato Fernández Miranda Gorteetako eta Erresumako Kontseiluko presidente izendatzea.
  • Arias Navarroren ordez, Adolfo Suárez jartzea gobernuburu.

Erreforma politikoa

Adolfo Suárezen izendapenak hasieran bai inmobilisten bai oposizioaren mesfidantza areagotu zuen. Baina guztiak harritu zituen amnistia eman zuenean eta oposizioko alderdi bakoitzarekin hitz egiten hasi zenean. Ondoren, sistemaren egituraz baliatuz, erregimenaren erreforma politikoa abiarazi zuen Erreforma Politikorako Legearen bidez.

Horretarako, Fernández Miranda Gorteetako presidentearen eta Gutiérrez Mellado jeneralaren laguntza izan zuen. Azken horrek, presidenteordearen kargutik, militarrak lasaitu eta kontrolatu egin zituen, ez baitzuten erreforma hura begi onez ikusten. Erreformaren legearen arabera, Gorte berriak aukeratuko ziren eta diktadurako funtsezko legeak aldatzeko ahalmena izango zuten. Bai Gorteek, bai herriak, 1976ko abenduko erreferendumean erreformaren legea onartzeak sistema frankistaren amaiera eta trantsizioaren hasiera ekarri zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz hasi zen Espainiako trantsizioa?

Trantsizioa 1975ean hasi zen, Franco hil zenean. Testuaren arabera, 1982ra arte iraun zuen, alderdi sozialistak boterea eskuratu zuen arte.

Nor izendatu zuten errege 1975ean?

Gorteek Juan Carlos Borboikoa izendatu zuten errege 1975eko azaroaren 22an, Franco hil eta bi egunera.

Zer da Erreforma Politikorako Legea?

Adolfo Suárezek sistemaren egituraz baliatuz abiarazi zuen erregimenaren erreforma politikoa. Legearen arabera, Gorte berriak aukeratuko ziren eta diktadurako legeak aldatzeko ahalmena izango zuten.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Noiz hil zen Franco?
2. Nor izendatu zuen erregeak lehen gobernuburu gisa?
3. Zein izan zen trantsizioaren hasiera markatu zuen erabakia?
4. Zein izan zen Gorteetako presidentea erreforman?
5. Zer lortu zuen Erreforma Politikorako Legeak?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.