1876ko Legea: Euskal Foruen ezabapena eta 1839ko foru legea

Historia-n eguneratua3,18 KB

Laburpena

Dokumentuak 1876ko uztailaren 21eko legea aztertzen du, zeinak Euskal Herriko foruak deuseztatu baitzituen Bigarren Karlistaldiaren amaieran. Foruen bilakaera laburtzen du, Bergarako Hitzarmenetik hasi eta 1839ko legea barne, eta protestak eta 1878ko Kontzertu Ekonomikoa azaltzen ditu. Azkenean, foruen ebazpenak euskal nazionalismoaren sorreran izan zuen eragina nabarmentzen du.

Funtsezko puntuak

  • 1876ko uztailaren 21ean Madrilen onartutako legeak Euskal Foruak deuseztatu zituen, Cánovas del Castillo-ren eraginez.
  • Lege horrek Euskal Herriko biztanleei Espainiako betebeharrak ezarri zizkien eta probintziei soldadu kupo bat ematera behartu zituen.
  • Bergarako Hitzarmenak (1839) foruak berretsi zituen, baina baldintzekin.
  • 1839ko urriaren 5eko legeak Euskal Probintzietako eta Nafarroako foruak berretsi zituen, gobernuarekin komunean ipinita.
  • Bigarren Karlistaldiaren ondoren, 1876an, euskal probintzietako foruak azkenean ezabatu ziren.
  • 1878ko Kontzertu Ekonomikoa negoziazio baten emaitza izan zen, eta XIX. mendearen amaieran euskal nazionalismoa sortu zen foruen ebazpenaren oinarrian.

Frogatu zeure burua

Euskal Foruak Ezeztatzen Dituen Legea

Testu Historikoa, Juridikoa eta Politikoa

Data: 1876ko uztailaren 21ean, Madrilen.

Egilea Intelektuala: Cánovas del Castillo.

Hartzailea: Espainiar guztiak, batez ere Euskal Herria (EH).

Une Historikoa: Bigarren Karlistaldiaren amaiera.

Ideia Nagusia

  • Euskal Foruen deuseztapena.

Beste Ideiak

  • Espainiako betebeharrak ezarri zaizkie Euskal Herriko biztanleei.
  • Probintziak behartuta daude soldadu kupo bat ematera.
  • Gorteek gobernuari baimena ematen diote foruetan erreformak egiteko, justifikatuta badaude.

Iruzkina

Aintzinatik Erdi Aroa: Zetorren foru sistemaren azalpen laburra. Liberalismoarekin talka.

Foruen Bilakaera:

  1. Lehenengo Karlistaldia.
  2. Bergarako Hitzarmena (1839): Foruak berretsi, baina Nafarroak foruak ezabatu eta autonomia finantzaria lortu (1839ko legea).
  3. Hiru euskal probintzietan ezabapen partziala.
  4. Bigarren Karlistaldia. Seiruteko iraultzailea, errege berria (Amadeo). Egoera erradikalizatu.
  5. Euskal probintzietako foruen ebazpena 1876an: Prozesuaren bukaera.

Protestak: Karlistak eta liberal foruzaleak. Gobernuak negoziazioa: Kontzertu Ekonomikoa (1878ko konklusioa).

Ondorioa: XIX. mendearen bukaeran euskal nazionalismoa sortu zen, foruen ebazpena eta kontzertu ekonomikoa oinarri hartuta.


1839ko Legea: Foruak Berrezartzen Dituena

Testu Juridiko, Politiko, Historiko eta Ekonomikoa

Data: 1839ko urriaren 5ean.

Egilea: Maria Cristina Erregina.

Hartzailea: Espainiar guztiak, batez ere EH.

Une Historikoa: Lehenengo Gerra Karlistaren amaiera.

Ideia Nagusia

Lege honekin, alde batetik, Euskal Probintzietako eta Nafarroako foruak berrestea, eta bestetik, foruak gobernuarekin komunean ipini beharko zirela. Honek gero egongo diren bilera eta negoziazioak ahalbidetzen ditu. Foruak. Batasun Konstituzionala.

Iruzkina

Lehen Gerra Karlista: Zergatik karlistek defendatzen dituzten. Gerraren amaiera. Hasieran itun militarra, baina gero erreginak legea sinatu zuen.

Espartero Jenerala: Negoziazioak. Nafarroak Lege Hitzartua sinatu eta foruak galdu zituen.

EAEn: Altxamenduak honen kontra eta 1841ko urrian dekretu berria: Foru baimena eta foru erakundeak ezabatu.

Gero liberal moderatuak. Pedro Egañari esker euskal probintziek aginpide gehiago izatea lortu, baina ez pozik.

Bigarren Karlistaldia: Euskal foruen defentsa aurreko gerran baino argiago eta indartsuago zegoen. Liberalak irabazi, eta 1876an foruak ezabatu.

Ondorioa

Foruak berretsi baina baldintzekin. Azkenean foruek gainbehera egin zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz eta non onartu zen 1876ko Legea?

1876ko uztailaren 21ean onartu zen Madrilen. Cánovas del Castillo izan zen bere egile intelektuala.

Zer ezarri zuen 1876ko Legeak?

Euskal foruak deuseztatu zituen eta Euskal Herriko biztanleei Espainiako betebeharrak ezarri zizkien. Probintziak soldadu kupo bat ematera ere behartu zituen.

Zer izan zen 1839ko Legea?

1839ko urriaren 5ean Maria Cristina erreginak emandako legea da, Euskal Probintzietako eta Nafarroako foruak berrestekoa. Foruak gobernuarekin komunean ipini zituen.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Noiz onartu zen Euskal Foruak ezeztatzen dituen legea?
2. Zein gertaera historikori lotuta dago 1876ko Legea?
3. Zer baldintza ezarri zituen 1839ko Legeak foruei buruz?
4. Zer izan zen 1878ko Kontzertu Ekonomikoa?
5. Zein fenomeno sortu zen XIX. mendearen amaieran foruen ebazpenaren ondorioz?
6. Nork sinatu zuen 1839ko Legea?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.