Antzinako Erregimena Europan: antolamendu soziala, politikoa eta ekonomikoa
Laburpena
Dokumentuak Antzinako Erregimenaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu: monarkia absolutua, gizarte estamentala, ekonomia landatarra eta autarkikoa. Aro Modernoan indarrean egon zen antolamendua da eta Ilustrazioaren eraginez eta Karlos IV.aren garaian izan zuen krisia azaltzen da. Ikasleak erregimen honen oinarriak eta bere amaiera ulertuko ditu.
Funtsezko puntuak
- Antzinako Erregimena erregimen feudalaren ondoren sortu zen eta XVIII. mendearen amaierara arte iraun zuen.
- Monarkia absolutua zen gobernu modu nagusia, eta botereak jatorri jainkotarra zuela uste zen.
- Borboiak tronura iritsi zirenean, botere bilketa eta zentralizazio politikoa areagotu ziren.
- Gizartea estamentuetan banatuta zegoen: estamentu pribilegiatua (Nobleziak eta Kleroak) eta ez pribilegiatua (herri xehea).
- Estamentu pribilegiatuak ez zuen zergarik ordaintzen eta kargu publikoak eta militarrak betetzen zituen.
- Ekonomia landatarra eta autarkikoa zen; barne merkataritza urria zen eta kanpo merkataritza, batez ere Amerikarekin, garatu zen.
- Erregimen zaharraren krisia Karlos IV.aren erregealdian gertatu zen, Iraultza Frantsesaren eraginez.
Antzinako Erregimena
Antzinako erregimena edo erregimen zaharra Europan erregimen feudalaren ondoren sortu zen antolamendu sozial, politiko eta ekonomikoa da. XVIII. mendearen amaiera arte, hau da, Aro Modernoan (XVI, XVII, XVIII) zehar indarrean egon zena.
Ilustrazioaren Eragina eta Erregimen Zaharraren Krisia
Ilustrazioaren ideiek, erregimen zaharraren desagerpenean eragin handia izan zuten, hauek sustatu baitzituzten erregimen zaharraren suntsipena ekarri zuten iraultza liberal burgesak ezarri zutenean erregimen liberala. Espainian eta Euskal Herrian erregimen zaharraren krisia Karlos IV.aren erregealdian gertatu zen. Erregealdi hartan larritu egin zen krisi ekonomiko, politiko eta soziala eta iraultza frantsesaren eragina jasan zuten Espainiak eta Euskal Herriak; eragin horrek Erregimen zaharraren amaiera bultzatu zuen eta halaxe etorri zen Aro Garaikidea.
Monarkia Absolutua eta Gizarte Estamentala
Erregimen zaharrean monarkia absolutua zen gobernu modu nagusia, hortaz, errege-erreginak biltzen zituzten botere guztiak eta bere aginteak jatorri jainkotar bat zuela uste zen. XVIII. mendean, Borboiak Espainiako tronura iritsi zirenean, boterearen bilketa hori eta zentralizazio politikoa areagotu egin ziren.
Gizarte Estamentuen Banaketa
Gizartea estamentuetan banatuta zegoen. Estamentu pribilegiatua, Nobleziak eta Kleroak osatzen zuten, hauek ez zuten zergarik ordaintzen, kargu publikoak eta militarrak betetzen zituzten, epaitegietan ere tratu berezia zuten, beren jauregietan zergak biltzeko, legeak egiteko eta epaitzeko ahalmena zuten… Ez pribilegiodun estamentua, herri xeheak osatzen zuen. Estamentu hau zen ugariena eta zergak ordaintzen zituena, baina ez zuten botererik, ez politikan esku hartzeko aukerarik. Estamentu honetan, nekazariak (gehiengoa) eta hirietako burgesia, soldatapekoak eta marjinatuak bereizten ziren.
Ekonomia Landatarra eta Autarkikoa
Erregimen zaharreko ekonomia landatarra (nekazaritzan oinarritzen den ekonomia mota, industriak eta merkataritzak, oraindik, ez hainbeste indar) eta autarkikoa (barneko ekoizpenarekin beharrizanak asetzen dituen ekonomia mota) zen. Hazkunde demografikoaren ondorioz, intentsiboagoa zen eta produktu berriak sartu ziren. Aldiz, abeltzantzak atzerakada handia izan zuen. Industrian oso gutxi aritzen ziren lanean eta oraindik gremioen (lanbide bereko artisauen elkartea) kontrolpean zegoen, artisau-giroan murgilduta. Barne merkataritza urria zen, nekazaritza eta industriaren atzerakuntzak, bide-sare kaskarrak eta barne aduanek merkataritzaren hedapena geldiarazten zuten. Garatu zen bakarra, kanpo-merkataritza izan zen, batez ere Amerikarekin gauzatzen zena.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da Antzinako Erregimena?
Antzinako Erregimena erregimen feudalaren ondoren Europan sortu zen antolamendu sozial, politiko eta ekonomikoa da. XVIII. mendearen amaierara arte, Aro Modernoan, indarrean egon zen.
Nola zegoen banatuta gizartea erregimen zaharrean?
Gizartea estamentuetan banatuta zegoen. Estamentu pribilegiatua nobleziak eta kleroak osatzen zuten, eta ez pribilegiatua herri xeheak, zergak ordaintzen zituena baina botererik gabea.
Zergatik izan zen krisia erregimen zaharrean?
Ilustrazioaren ideiek eta Karlos IV.aren erregealdiko krisi ekonomiko, politiko eta sozialak, Iraultza Frantsesaren eraginarekin batera, erregimen zaharraren amaiera bultzatu zuten.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.