Arte gotikoa: ezaugarriak eta testuinguru historikoa
Testuinguru Historikoa
XII. mendea amaitzean gauzatu zen estilo gotikoa, aldaketa teknologiko, ekonomiko, sozialen, politikoen eta filosofiko-erlijiosoengatik, XV. mendera arte iraun zuelarik. Frantzian hasi zen mugimendua eta azkar hedatu zen Espainian, Alemanian, Italian eta Europako beste lurraldeetan.
XII. mendearen erdialdetik aurrera, merkataritza azkar hedatu zen eta merkataritza-bide berriak zabaldu ziren ekialderantz. Horrekin batera, hiriko bizimodua berpiztu zen. Hiriak hazi ziren eta hiri-giroko gizarte-molde berri bat garatu zen. Burgesia gero eta indartsuagoa zen. Hirietan gremioak sortu ziren, lanbide bereko artisauek osatuak.
Europako gizartearen pentsamoldea aldatu zen; hiriak handitu ziren eta burgesia eta monarkiak gero eta...