Klima mediterranear kontinentaldua
1. Klimograma
Epe batean toki zehatz bateko prezipitazioen eta tenperaturen datuak irudikatzen dituen grafikoa da. Klimak ulertzeko (deskribatzeko) oinarrizko bi elementu azaltzen ditu: tenperatura eta plubiositatea. Honelako grafikoei diagrama termoplubiometriko edo grafiko klimatiko ere esaten zaie.
2. Tenperaturak
Eman zaizkigun datu hauek honako hau erakusten digute: 12,28 °C-ko batez besteko tenperatura (15 °C baino gutxiagokoa), penintsulan ohikoa denez, latitude ertainetako klima epel bati dagokiona. Maximoa uztailean neurtzen da (21,7 °C, uda beroa) eta minimoa urtarrilean (4 °C, negu hotza); datu horiek erabiliz, 17,7 °C-ko tenperatura bitartea (edo hedadura termikoa) ematen digu, nahiko handia da.
3. Prezipitazioak
Aztertzen ari garen klima lehorra da (433 mm-ko balio osoa), minimoak udan ikusten dira, maximoa udazkenaren amaieran eta neguko hasieran. Prezipitazioen eskasia urtean zehar luzatu egiten dela dirudi.
Zein klima mota da?
- Zein ez eta zergatik? Penintsulan dauden latitude ertainetako klimak klima ozeanikoa edota mediterranearra dira. Ozeanikoa izatea ezinezkoa da, prezipitazioen ikuspuntutik oso lehorra baita eta tenperatura tarte handia baita (itsasoaren eraginik eza). Lehorra denez, mediterranearra dela esan genezake, baina ez arrunta, tenperaturek bestelako zerbait adierazten digute; negu hotza, 15 °C baino gutxiagoko batez besteko tenperatura eta tenperatura bitarte handia ditu.
- Zein da eta zergatik? Klima lehorra eta uda beroa dituenez, mediterranearra da. Negu hotza, 15 °C baino gutxiagoko batez besteko tenperatura eta tenperatura bitarte handia dituenez, kontinentalduta dagoen klima da, itsasotik urrun dagoen leku batekoa. Altitudeak ere lagun dezake; datuak leku altu batean hartu dira, ziuraski mesetako behatoki batean (735 m).
5. Klimari dagokion landaretza
Eremu mediterranearrak gizakiaren eragin handia (laborantza, abeltzaintza, suteak...) ezagutu du, haren landaretza potentziala murriztuz. Iberiar penintsulako goi-ordokian edota Ebro ibaiaren sakonunean klima mediterranearra kontinentalduta dago.