Euskal Herriko Klima: Ezaugarriak eta Klima Mota Nagusiak
Euskal Herriko Klima
Faktore geografikoek eta termodinamikoek klimaren elementu nagusietan eragiten dute.
Klimaren elementuak
- Hodeiak eta intsolazioa: Hodeiak ugariak dira, aldiz, intsolazioa eskasa. Batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan zeruaren % 65 baino gehiago estalita egoten da, eta Araban ere bai. Barruko kubetetan (Arabako lautadan) lainoa sortzen da.
- Tenperaturak: Leunak eta hedadura txikiagokoak dira kosta inguruan; barnealdean, aldiz, muturrekoak eta hedadura handikoak.
- Prezipitazioak: Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldean ugariak dira eta banaketa erregularra dute (1000 mm-tik gorakoak). Intentsitate handikoak dira eta gutxi irauten dute, baina uholdeak eragin ditzakete. Forma nagusia euria da, baina elurra ere ohikoa da mendi inguruetan.
- Haizea: Muturreko egoerak dira nagusi. Kostan haize bortitzak egoten dira, eta barnealderantz eginez gero, abiadura jaitsi egiten da Arabako lautadara iritsi arte.
Klima motak
Euskadin lau klima mota bereizten dira:
- Klima ozeanikoa: Isurialdeen banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako iparraldeko haranak). Prezipitazioak oso ugariak eta erregularrak dira. Batez besteko tenperatura moderatua da eta hedadura termikoa baxua; itsasoaren gertutasunagatik, neguak moderatuak dira eta udak freskoak.
- Trantsizioko klima: Isurialdeen banalerroaren hegoaldeko lurraldean dago, Ebroren sakonuneko eremuan izan ezik. Urteko prezipitazioak pixkanaka jaisten dira iparraldetik hegoaldera (900-600 mm inguruan). Urteko batez besteko tenperatura freskoa da eta hedadura termikoa moderatua; neguak hotzak izaten dira eta sarritan izozteak egoten dira.
- Kontinenteko klima mediterraneoa: Ebroren sakonuneko Arabako lurretan zehar hedatzen da. Prezipitazioak urriak eta irregularrak dira, eta udan lehorteak egoten dira. Hedadura termikoa altua da (17-20 gradu artekoa). Negua hotza da, izozte ugarirekin, eta uda freskoa edo beroa izan daiteke.
- Mendiko klima: Banalerroko mendietan dago, 1000 metroko altitudearen gainetik. Prezipitazioak oso ugariak dira, neguan elur eran jausten dira. Batez besteko tenperatura baxua da; neguak hotzak izaten dira eta udak freskoak.