Enpresaren Balioa, Kokapena eta Hazkunde Estrategiak

Ekonomia3,75 KB

Balioa Sortzea

Balio erantsia: Enpresa baten lehia estrategia hobetu dezakeen elementu bat. Enpresa batek bere zerbitzu edo produktu bati gehitzen dion balioa ekoizpen prozesuaren bidez.

Balio katea: Tresna analitiko bat da. Enpresa batek produktu edo zerbitzu bat ekoitzi edo saltzean egiten diren jarduerak aztertzeko balio du.

Tresna hori erabiliz, jarduera bakoitzari zer balio eransten dion jakin dezakezu, zer kostu duen, lehia abantaila lortzeko iturriak zeintzuk diren eta enpresaren garapenerako lehia estrategia egokiena zein den.

Enpresaren Kokapena eta Dimentsioa

A: Kokapena

  • Merkatuaren eskaria: Eskainiko den produktuak inguru hartan zenbateko interesa duen jakiteko merkatu azterketa egin behar da eta lehiakideen egoera ere aztertu behar da.
  • Lehengaien hornidura: Enpresaren kokapena lehengaien iturrietatik gertu egotea komeni da, hornidura errazteko eta kostuak murrizteko.
  • Lan merkatua: Langile kualifikatuak eskuragarri egotea, enpresaren beharretara egokituta.
  • Komunikabideak eta garraioa: Azpiegitura egokiak izatea, produktuak eta lehengaiak garraiatzeko eta komunikazioa errazteko.
  • Oinarrizko zerbitzuak: Ura, elektrizitatea, gasa eta internet bezalako zerbitzuen eskuragarritasuna eta kostua.
  • Eraikuntza lanen eta lurraren kostua: Enpresaren kokapena aukeratzerakoan, lurraren eta eraikuntza lanen prezioa kontuan hartu behar da.
  • Legedia: Tokiko, eskualdeko eta estatuko araudiak aztertu behar dira, baita laguntza publikoen aukerak ere (adibidez, enplegua sustatzekoak).
  • Inbertsioak eta finantziazioa: Finantza-erakundeen (bankuak, inbertitzaileak) eskuragarritasuna eta finantzaketa-baldintzak.
  • Eskualdearen ekonomia garapena: Enpresaren etorkizuna aurreikusteko inguruaren garapen maila aztertu behar da.

Kanpo Hazkundea

Kanpo hazkundea: Enpresak beste enpresa batzuk erosiz, kontrolatuz edo haiekin bat eginez; beste merkatu batzuetan sartzeko beste enpresa batzuekin lan eginez; edo beste enpresa batzuekin akordioak eginez lortu daiteke. Herrialdeko merkatua horretarako nahikoa ez bada, nazioarteko merkatuetara jotzen dute.

Kanpo hazkunde motak:

  • Bat egite purua: Sozietate batzuk elkartzea.
  • Xurgapen bidez bat egitea: Enpresa batek beste batzuk erosten ditu, besteak desegiten dira eta ondarea eroslearentzat da.
  • Lankidetza: Bi enpresa edo gehiagoren arteko akordioa, helburu komun bat lortzeko baliabideak eta ezagutzak partekatuz.
  • Partaidetza: Enpresa batek beste baten kapitalean parte hartzea, akzioak erosiz, kontrola lortzeko asmorik gabe edo kontrol partziala lortuz.
  • Joint ventureak: Bi enpresa edo gehiagok proiektu edo negozio espezifiko baterako elkarrekin sortzen duten enpresa berria.
  • Klusterrak: Ekonomia sektore batean interesa duten enpresen, erakundeen eta unibertsitateen kontzentrazio geografikoak. Negozio bereko enpresa taldeak dira. Lehiakorragoak izatea da helburua.
  • Trustak: Enpresa multzoak dira, kostuak murrizteko eta merkatuan nagusitzea helburu dutenak. Adibidea: Repsol, fase guztien gaineko kontrola baitu.
  • Kartelak: Ekoizpen berdineko enpresa elkarteak. Merkatuaren gaineko kontrola dute eta ados jartzen dira prezioetan eta salmenta estrategietan.
  • Holdinga: Enpresak antolatzeko beste modu bat da. Enpresa batek beste batzuen akzioak eta partaidetzak erosten ditu enpresa hura kontrolatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML