XIX. Mendeko Arkitektura: Iraultza Industriala eta Estilo Berriak
XIX. Mendeko Arkitektura
Industria Iraultzarekin batera, behar berriak eta material eta teknologia berriak agertu ziren. Materialei dagokienez, burdina, beira eta hormigoia gehitu ziren. Honek tipologia berriak sortzea erraztu zuen: fabrikak, tren-geltokiak, erakusketa unibertsaletarako eraikinak, etab. Gainera, hazkunde demografikoa eta hirien hazkundea ere gertatu zen industria iraultzarekin (adibidez, bulebar zabalguneak).
Joera Nagusiak
Alde batetik, arkitektura historizista (eklektizismoa: neogotiko, neobarroko, neoerromanikoa...) eta, bestetik, burdina eta beirarekin lotutako arkitektura: Chicagoko Eskola izan zen ezagunena. Bi hauen artean, modernismoa sortu zen, Gaudírekin (forma organiko eta kurbatuko eraikinak).