XIX. Mendeko Arkitektura: Iraultza Industriala eta Estilo Berriak
XIX. Mendeko Arkitektura
Industria Iraultzarekin batera, behar berriak eta material eta teknologia berriak agertu ziren. Materialei dagokienez, burdina, beira eta hormigoia gehitu ziren. Honek tipologia berriak sortzea erraztu zuen: fabrikak, tren-geltokiak, erakusketa unibertsaletarako eraikinak, etab. Gainera, hazkunde demografikoa eta hirien hazkundea ere gertatu zen industria iraultzarekin (adibidez, bulebar zabalguneak).
Joera Nagusiak
Alde batetik, arkitektura historizista (eklektizismoa: neogotiko, neobarroko, neoerromanikoa...) eta, bestetik, burdina eta beirarekin lotutako arkitektura: Chicagoko Eskola izan zen ezagunena. Bi hauen artean, modernismoa sortu zen, Gaudírekin (forma organiko eta kurbatuko eraikinak).
Arkitektura Historizista: Neos-ak
Erromantizismoaren arkitektura. Etapa honetan, herri bakoitzak bere iraganari begiratuko dio, orokorrean Erdi Aroari. Adibideak:
- Londresko Parlamentua: neogotikoa. Zabala da, horizontaltasunez, baina bertikaltasuna areagotzeko gotikoko ezaugarriak erabili ziren.
- Pariseko Opera: neobarrokoa.
- Neoklasizismoaren iraunkortasuna.
- Iglesia del Sagrado Corazón, Paris: neobizantzioa.
Modernismoa
1900 inguruan. Aurreko arte guztiaren haustura bat. Dekorazioak berriro hartuko du indarra (baina ez exageratuak, desberdinak baizik; dragoiak, adibidez). Forma kurboen garrantzia.
Ezaugarriak
- Material berriak agertuko dira: hormigoia, burdinurtua, eta zaharrak (kristala eta egurra).
- Forma kurboak, naturan inspiratuak.
- Eraikuntzek unitate organikoak (geometrikoa ez dena, naturan dagoen forma) osatuko dute.
Antonio Gaudí, garrantzitsuena:
- Sagrada Familia: neogotikoan hasi, eta modernismoa lantzen ari dira.
Chicagoko Eskola
Aurrerapen teknologikoen hartzailea. Lehenengo arkitektura modernoa.
Ezaugarriak
- Burdinaren erabilera handia.
- Murruek (habeak solairuak mantentzeko) funtzio euskarria galdu, eta hauen ordez kristalera handiak agertuko dira.
- Lehenengo etxe-orratzak.
- Kristalerak murruak baino espazio gehiago.
- Beheko solairuak, fatxada historizistak, neoak.
Burdinaren Arkitektura (Chicagoko Eskola barne)
- Industria Iraultzarekin lotuta.
- Burdinurtua (altzairua) eta zementua.
- Burdinurtuak: tamaina handiko piezak egitea eta estruktura konplexuak altxatzea lortuko du.
Adibidea: Crystal Palace
Inbernaderoetan inspiratua. Eraikin osoa burdinez eta beiraz egina, aurrefabrikatutako elementuez egina. 1851an Londresen egin zen Erakusketa Unibertsalerako.