Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Iruñeko Katedraleko Ate Preziotsua (1360): Azterketa

Arteak eta humanitateak3,39 KB

Iruñeko Katedraleko Ate Preziotsua (1360)

Identifikazioa

Iruñeko katedraleko klaustroan dagoen "ate preziosoa" da. Nafarroako gotikoko eskultura da, autore ezezaguna duena.

Testuingurua Historikoa eta Artistikoa

XII. mende bukaeratik erromanikoan zeuden ideiak aldatu ziren Europan zehar, eta adierazpen artistikoa ere bai. Asisko San Franziskoren eskutik humanismoa hedatzen hasi zen. San Bernardoren erreforma zistertiarrak teknika berriak ekarri zituen. XIII. mendetik gizarte egitura berria eratu zen: hirien garapena eman eta burgesiak indarra hartu zuen. Gotikoa hiritarra, burgesa eta artisautzakoa zen.

Nafarroaren Egoera XIV. Mendean

Birkonkistaren ahalegina alde batera utzi zen. Iparraldean zentratu zen politikoki, Frantziaren hurbiltasunagatik....

Jarraitu irakurtzen "Iruñeko Katedraleko Ate Preziotsua (1360): Azterketa" »

Parisko Notre Dame katedrala: arkitektura eta historia

Arteak eta humanitateak3,5 KB

Parisko Notre Dame katedrala

Sarrera

Irudi honetan Parisko Notre Dame katedral gotikoaren kanpoaldea ikus dezakegu. Frantziako katedral gotiko ederrenetakoa da, XII. eta XIII. mendeetan eraikia. Egilea ezezaguna da. XII. mendea arkitektura gotikoaren aldi klasikoa izan zen. Aldi klasiko horren ezaugarri nagusietako batzuk hauek ziren: alde handia zegoen erdiko nabearen eta albokoen artean, eta oso handia zen zutabeen arteko espazioa, beira-leihoz ixteko joera zegoen, hormaz itxi ordez. Garai horretako beste katedral gotiko batzuk Chartres, Amiens edota Reimsekoak dira.

Azterketa

Arkitektura gotiko honek gurutze latindarreko oinplanoa du eta bost nabe ditu. Kaperak ageri dira kanpoko horma-bularren artean eta, zabalerari dagokionez, txikiagoa da...

Jarraitu irakurtzen "Parisko Notre Dame katedrala: arkitektura eta historia" »

Errenazimentua: Kultura Klasikoaren Berpizkundea

Arteak eta humanitateak2,8 KB

Errenazimentua

Sarrera

XV. mendearen amaieratik Italian, eta XVI. mendean Europako herririk gehienetan, erabateko aldaketa gertatu zen pentsaeran eta arte-adierazpideetan. Greziako eta Erromako kultura klasikoa eredu hartu zuen eta berpiztu nahi izan zuen.

Errenazimentuaren arrazoiak

Hiru arrazoi nagusi aipa daitezke:
  1. Inprentaren sorkuntza, Gutenberg alemaniarrak asmatuta. Inprentak liburugintza sistema berria ekarri zuen eta jakintza pertsona eta herri gehiagotara zabaltzeko aukera eman zuen.
  2. Turkiarrak Konstantinoplaz jabetzean ihes egindako jakintsu bizantziarrak Italiara heltzea litzateke. Jakintsuok Greziako antzinako kultura ekarri zuten. Kultura hori jakin-min handiz aztertzen hasi ziren eta Errenazimentuko hainbat ideiaren jatorri izan zen.
...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimentua: Kultura Klasikoaren Berpizkundea" »

Gotikoa Frantzian: Historia, Arkitektura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak2,68 KB

Testuinguru Historikoa

  • Noiz? XII. mendearen erdialdean
  • Non? Paris inguruan
  • Jatorria eta gertaera nagusia: San Bernardoren erreforma zistertarra
  • Nora hedatu zen? Europara
  • Noiz arte? XII. mendetik XV. mendera

XI. mendearen bukaeran, erromanikoaren ideiak aldatu ziren. Filosofian bezala, ideia berriak sortu ziren. Asisko San Frantziskoren eskutik humanismoa hedatzen hasi zen (natura eta gizakia baloratzen hasi ziren). Erromanikoaren beldur apokaliptikoa desagertu zen. San Bernardok ezarritako erreforma zistertarrak artea xumea eta sinplea bihurtu zuen. Egitura soziala eta ekonomikoa aldatu beharra zegoen, merkataritza garatuz. Gotikoa burgesa eta hiritarra zen, erromanikoa ez bezala.

Gotikoa Frantzian

Arkitektura: Ezaugarri Nagusiak

Gotikoaren ezaugarri...

Jarraitu irakurtzen "Gotikoa Frantzian: Historia, Arkitektura eta Eskultura" »

Erromatar Estiloa: Arkitektura, Eskultura, Pintura eta Mosaikoak

Arteak eta humanitateak3,45 KB

Erromatar Estiloa

K.a. VIII. mendearen inguruan italiar penintsulan ondoko herriak bizi ziren:

  • Etruriarrak, Etruriako zonaldean.
  • Latinoak, Lazio zonaldean, Tiber ibaiak zeharkatutakoa.

Latinoak etruriarrek menperatu zituzten K.a. 753. urtean eta haien gobernu sistema gauzatu zuten: Monarkia. Bi mende beranduago, K.a. 509. urtean, latindarrek etruriar erregeak kanporatu zituzten eta gobernu sistema ere aldatu zuten, Errepublika ezarriz. Hurrengo mendeetan Erromak, konkista gehiago egin ondoren, italiar penintsula osoa batzea lortu zuen eta Mediterranear nagusitasuna ere bai. K.a. I. mendean, errepublikar erregimen politikoa ahultzen hasi zen, lurralde zabalak zirela eta, ezin zituelako kontrolatu eta K.a. 27. urtean Inperio sistemara pasatu ziren....

Jarraitu irakurtzen "Erromatar Estiloa: Arkitektura, Eskultura, Pintura eta Mosaikoak" »

Doriforo: Polikletoren Eskultura Klasikoaren Azterketa

Arteak eta humanitateak3,11 KB

Doriforo: Sarrera

Doriforo eskultura Polikletok egin zuen, aro klasikoan, zehazki K.a. 440 urtean. Ponpeian aurkitu zen XVI. mendean kontserbazio maila baxuarekin eta gaur egun Napoliko Museoan dago.

Testuingurua

Grezia menditsua zen, nekazaritzarako txarra, hortaz itsas hedapen handia izan zuen eragin handia utziz. Greziak, mendebaldeko hainbat zibilizaziotan eragin handia izan zuen. Polisen arteko harreman txarrak izan arren, lotura etniko eta erlijiosoek bateratasun sentimendu bat sortu zen “panhelenismoa” izenekoa. Aro batetik bestera igarotzeko, periodizazioa eman zen: Aro Arkaikoa (K.a VIII-VI. Mendeak), Aro Klasikoa (K.a V-IV. Mendeak; urrezko garaia ere deitu ohi zaio) eta Aro Helenistikoa (K.a III- K.o I menderarte).

Ikonografia

Doriforo-

...

Jarraitu irakurtzen "Doriforo: Polikletoren Eskultura Klasikoaren Azterketa" »

Antzinako Erromako eskultura: Marko Aurelioren zaldizko estatua eta Togatus Barberini

Arteak eta humanitateak2,61 KB

Marko Aurelioren zaldizko estatua

Sarrera

Inperio garaikoa da eskultura hau (K.o. 176). Egilea ezezaguna da. Beste lan ezagun bat Augusto Prima Porta da. Augustoren estatuekin antzekotasun handia du. Estatuaren gai nagusia botere eta handitasun jainkotiarra da. Bere kokalekua ez dakigu, hainbat interpretazio daudelako.

Azterketa

Brontzezko eskultura egiteko, argizari urtuaren teknikaz gidatu ziren eta, ondoren, urreztatu egin zuten. Marko Aurelio armadaburu gisa agertzen da. Etsaiak garaitu eta gerratik datorren bakearen sortzaile eta bermatzaile moduan irudikatuta agertzen da. Zaldi gainean agertzen da, eskuineko besoa altxatzen, legioen jende multzoa agurtzeko. Ezkerreko besoarekin zaldiaren bridei helduta dago, eta oinak zintzilik daramatza....

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erromako eskultura: Marko Aurelioren zaldizko estatua eta Togatus Barberini" »

Quattrocento Artea: Arkitektura, Eskultura eta Pintura

Arteak eta humanitateak3,05 KB

Quattrocentoko Arkitektura

Ezaugarri Nagusiak

  • Arkitektura klasikoaren elementuak berreskuratu, baina hizkuntza berri batez erabiliak.
  • Arkitektura-ordenaren kontzeptua eraikin osorako: moduluaren erabilera.
  • Giza proportzioak, gizakiarentzako estetika.
  • Horizontaltasuna gotikoaren bertikaltasunaren aurka.
  • Bakuntasuna, geometria hutsa eta erabateko edertasuna.
  • Gotikoa dena desagertzen da: arku zorrotzak, estriboak, arbotanteak, gurutze-ganga... Puntu erdiko arkuaren nagusitasuna.
  • Lanaren zentzu bateratua: oinplano zentralizatua eta altxaera trinkoa.
  • Artisten ezaugarriak ia adoratuak: euren askatasuna.

Artista eta Lan Nagusiak

Filippo Brunelleschi

  • Florentziako Katedraleko Kupula
  • San Lorenzo Basilika
  • Ospedale degli Innocenti

Leon Battista Alberti

  • Mantuako San Andres
...
Jarraitu irakurtzen "Quattrocento Artea: Arkitektura, Eskultura eta Pintura" »

Pintura Gotikoa: Ezaugarriak eta Estiloak

Arteak eta humanitateak2,65 KB

Pintura Gotikoa

Beirateak

  • Beirateak jarri, hormetako pinturak murriztu.
  • Lehen freskoak, orain leiho polikromatuak.
  • Beirateen polikromia bi eratara: koloreztatutako beirateak erabili. Ondorioa, gama kromatiko aberatsa.
  • Zaharrenak harrizkoak eta berrietan burdina eta beruna, forma konplikatuagoak.
  • Euskarri berriak bilatu: taula eta kaballeteko pintura.

Teknikak

  • Tenplea: pintzel finak forma ondo definitzeko, xehetasuna ondo markatuz. Lortutako koloreak freskoak baino azkarrago, biziago eta distiratsuago mantendu.
  • Olioa: astiro lehortu, berriro pinta daitezke eta zuzentzeko aukera.

Taula hauekin erretaulak egin. Miniaturak.

Gai erlijiosoak, adierazgarriak, naturalistak, sentimenduekin eta sentsazioekin.

Espazio errealak ezarri, batez ere paisaiak. Batzuetan...

Jarraitu irakurtzen "Pintura Gotikoa: Ezaugarriak eta Estiloak" »

Pintura Barrokoa: Herbehereak eta Espainia

Arteak eta humanitateak3,19 KB

Herbehereak: Rembrandt

Herbehereak estatu kalbinista (protestantea), errepublikanoa eta burgesa zen. Hori dela eta, arte-bezeroak beste herrialdeetakoekin alderatuta ezberdinak izango dira.

Ezaugarriak eta Gaiak

  • Gaiak: Erretratuak, egunerokotasuna, paisaiak, bodegoiak, bizitza...
  • Ezaugarriak: Tenebrismoa, koloreen lanketa.

Rembrandt

Caravaggioren tenebrismoaren jarraitzailea izan zen, baina estilo propioa garatu zuen, argiaren ñabarduraz gehiago arduratuz. Gai asko landu zituen: erlijiosoa, erretratuak, zahartzaroa...

Lan nagusiak:

  • Gaueko erronda
  • Anatomia klasea

Pintura Barrokoa Espainian: Velázquez

Ezaugarri Orokorrak

Europako eredu eta pinturaren eragin nabarmena izan zuen: errealismoa eta argiaren trataera garbia landu zituen.

  • Eraginak: Caravaggioren
...
Jarraitu irakurtzen "Pintura Barrokoa: Herbehereak eta Espainia" »