Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Artelan Errenazentistak: El Greco eta Botticelli

Arteak eta humanitateak2,58 KB

El Greco: Orgaz Kondearen Ehorzketa

Margolan hau, XVI. mendean, 1596. urtean egin zuen El Grecok. Errenazimenduan egin zen, manierista estiloan. Toledoko Santo Tomé elizarentzat egin zuen, eta gaur egun ere bertan dago.

Artelanaren Datuak

  • Neurriak: 4,80 x 3,60 metrokoak.
  • Teknika: Oihal gaineko olio-pintura.

Konposizioa eta Esanahia

Margolana bi zatitan banatzen da:

  • Beheko partea: Ehorzketa agertzen da, lutoa eta seneritatea islatuz. Bertan, aurreko eta atzeko ilarak bereiz ditzakegu, zaldunak (erretratuak) agertzen direlarik. San Agustin eta San Esteban, lehen planoan daudenak, Gonzalo Ruiz de Toledo, Orgaz Kondearen gorpua lurperatzeko jaitsi ziren.
  • Goiko aldea: Zerua irudikatu zuen, zoriontsuen bizitza irudikatuz.

Ezaugarri Artistikoak

Goiko figurak...

Jarraitu irakurtzen "Artelan Errenazentistak: El Greco eta Botticelli" »

Gasteiz: Historia, Hirigintza eta Egitura

Arteak eta humanitateak2,88 KB

Kokapena

Gasteiz hiri baten planoa da, baldintza geografiko eta bilakaera historiko luze baten emaitza. Kokapen geografiko pribilegiatua du, estrategikoa, kostaldea eta barrualdearen arteko bidean, Arabako lautadaren erdian, 525 metroko altueran. Historian zehar, merkatu indar handia izan du. Erromes bidea izan zen, eta horrek, XIII. mendean, hiri-hazkundea eta merkataritza-garapena ekarri zituen. Arabako biztanleriaren % 75 Gasteizen bizi da. Plano erregularra du, hirian zehar mugitzea erraztuz.

Historia

  • K.a. I. mendean: Erromatarrak bizi izan ziren denbora batez (Arkaia).
  • 1181: Antso VI.ak "Nova Victoria" fundatu zuen.
  • 1200: Alfontso VIII.ak konkistatu zuen.
  • XIII-XVIII. mendeak: Egitura feudal tipikoa.
  • XIX. mendea: Garapen modernoa.
  • 1950etik aurrera:
...
Jarraitu irakurtzen "Gasteiz: Historia, Hirigintza eta Egitura" »

Neoklasizismoa: Eskultura eta Pintura Nagusiak

Arteak eta humanitateak2,26 KB

Eskultura

Eragin ez-iraultzailea klasizismoaren eraginagatik Berpizkundean. Eskultoreek ez zituzten drama handiko poseak irudikatzen. Koloretako marmola ez zen erabiltzen. Forma idealizatuak marmol zurian egiten ziren.

Egileak

Canova

Bere lanak perfektuki amaituak zeuden eta benetako pertsonak ziruditen. Irudi erakargarriak, graziaz beteak eta dotoreak. Dignitate falta zuten pertsonak eta aurpegi atsegineko emakumeak. Ospe handia lortu zuen, baina ezin zuen beste garaietako eskultoreekin lehiatu.

Lanak:

  • Apolo eta Psike
  • Hiru Graziak

Thorvaldsen

Daniar eskultorea, Neoklasizismoko ordezkari ospetsuenetako bat. Grezia klasikoko estiloa bereganatu zuen, Greziar mitologiatik hartutako motiboak erabiliz. Pertsonaia garrantzitsuen erretratuak.

Lanak:

  • Maria Magdalena
  • Zeus
...
Jarraitu irakurtzen "Neoklasizismoa: Eskultura eta Pintura Nagusiak" »

Goya: XVIII. eta XIX. mendeetako margolari berritzailearen ibilbidea

Arteak eta humanitateak4,69 KB

Goya: XVIII. eta XIX. mendeetako margolari berritzailearen ibilbidea

Sarrera

Goya XVIII. eta XIX. mendeetan bizi izan zen eta obra ugari egin zituen. Bizitza luzea izan zuen, eta bere ekoizpen artistikoa oso oparoa izan zen. Bere obran garrantzitsuak dira data hauek: Madrilera bizitzera joatea, gor geratzea, Independentzia Gerra, Fernando VII.aren itzulera eta Frantziarako erbesteratzea.

Hasierako lanak

Hasieran, pintura erlijiosoak egin zituen. Madrilen zegoenean, tapizak egiteko kartoien pintorea izan zen. Gai herrikoiak, egunerokoak, jaiak... landu zituen, kolore bizien erabilera eginez. Hasieran garaiko moda azaltzen bazuen ere, gero gertakizunen aurrean begirada kritikoa azaldu zuen. Amaieran kritika satirikoa egin zuen, adibidez, “Ezkontza”...

Jarraitu irakurtzen "Goya: XVIII. eta XIX. mendeetako margolari berritzailearen ibilbidea" »

Rokoko Estiloa: Dotorezia eta Sentsualitatea

Arteak eta humanitateak4,55 KB

Rokokoa, XVIII. mendeko Frantziako barruko dekoraziorako estilo artistiko bat izan zen, 1720ko hamarkadaren amaieratik garatua. Beste herrialde batzuetan "Frantziako Estiloa" izenez ere ezagutzen da. Estilo honek barrokoaren handitasuna alde batera utzi eta arintasuna, grazia eta intimitatea bilatu zituen.

Ezaugarri nagusiak:

  • Galantea: Luxuzko eta findutako elementuak.
  • Kontrasteak: Asimetriak eta forma kurbatuak.
  • Portzelana: Elementu exotikoak eta Txinako artearen imitazioa.
  • Koloreak: Pastel tonuak, zuriak eta urre koloreak nagusi.

Rokoko Arkitektura

Rokoko arkitekturak jendearen gustua erakarri zuen, eraikuntza txikiak eta bereziak sortuz. Estilo hau batez ere barruko espazioetan garatu zen, hala nola pergola dotoreetan, kabineteetan eta boudoiretan....

Jarraitu irakurtzen "Rokoko Estiloa: Dotorezia eta Sentsualitatea" »

Eskultura Erlijiosoa Espainian: Aste Santuko Prozesioak

Arteak eta humanitateak3,96 KB

Espainiako eskultura erlijiosoa asko garatu zen Aste Santuko prozesioetarako. Hona hemen ezaugarri nagusiak:

  • Humanitatea: Pasioak eta, bereziki, sufrimendua adierazten dira.
  • Sufrimenduko sinboloak: Odola, zauriak eta bestelako elementuak erabiltzen dira.
  • Irudiak: Banakakoak zein taldekoak aurki ditzakegu.
  • Materiala: Gehienetan egurra erabiltzen da, koloreztatua.
  • Gehigarriak: Benetako jantziak, kristalezko begiak eta ilea gehitzen zaizkie irudiei.

Irudi arruntak:

  • Mindutako Birjina (Dolorosa)
  • Ecce Homo (Kristo zutabe bati lotua)
  • Kristo hila
  • Kalbarioak

Gaztelako Eskola: Gregorio Fernandez

Gregorio Fernandezek bilakaera izan zuen Gorteko manierismo finatik Barrokoko naturalismora. Giza gorputza irudikatzen maisu bat izan zen, detaileak, muskuluetako tentsioa,...

Jarraitu irakurtzen "Eskultura Erlijiosoa Espainian: Aste Santuko Prozesioak" »

Artearen Historia: Margolan Garrantzitsuen Azterketa

Arteak eta humanitateak2,27 KB

Inpresionismoa

Inpresioa, eguzkia sortzen, Monet, inpresionista, 1850-1900. Argia da benetako gaia. Eguneko lehenengo orduetan eguzkiaren argia behe-lainoan, eta izpiek uretan sortzen diren efektuak islatzen ditu Monetek. Argiaren efektua uretan eta atmosferan. Pintzelkada solte, urduri, labur eta arina: koloreari garrantzi gehiago. Kolore biziak, argiak eta puruak: aire librean eginda.

Erromantizismoa

Medusaren baltsa, erromantikoa, 1800-1850. Gertakera erreala kontatzen duen koadroa da: fragata frantziar bat Senegaleko kostaldean hondoratu zen 1816an. Kolorea marrazkia baino interesgarriagoa, konposizio dinamikoa, posizioen gerra, paisaiaren gurtza, jarrera heroikoa.

Askatasuna herriaren gidari, erromantikoa, 1800-1850, Delacroix. Pinturaren...

Jarraitu irakurtzen "Artearen Historia: Margolan Garrantzitsuen Azterketa" »

Las Meninas: Velázquezen Maisulana eta Hurbilketa Historikoa

Arteak eta humanitateak2,37 KB

Hurbilketa Historikoa

Velázquezek Italiako bigarren bidaia egin ondoren, teknika askea eta materia gutxikoa landu zituen. Koadroa Madrilgo Alkazarreko erregearen sala pribaturako egin zuen. Erregea Margaritaz liluratuta zegoen. Koadroa hasieran "La Familia" izendatu zuen, bertan errege-familia agertzen delako, baina azkenean "Meninak" izenarekin geratu zen.

Velázquez oso gaztea zenean Felipe IV.aren pintorea izan zen, eta 11 erretratu egin zizkion. Velázquez Sevillan jaio zen eta Caravaggioren eragina jaso zuen, hala nola naturalismoa eta tenebrismoa, eta abar. Bere bizitzaren bukaeran noblezia-titulua lortu zuen. Italiara bi bidaia egin zituen. Pintore gisa, bere azken garaian emaitza bikainak lortu zituen. Gai asko landu zituen:

  • Bodegoiak:
...
Jarraitu irakurtzen "Las Meninas: Velázquezen Maisulana eta Hurbilketa Historikoa" »

Iruñeko Katedraleko Preciosa Atea: Historia eta Artea

Arteak eta humanitateak2,78 KB

Iruñeko Katedraleko klaustroan, hegoaldeko aldean, dago Preciosa Atea. Aurreko katedrala erromanikoa zen, baina gerrak suntsitu zuen. Katedralean hainbat erreforma egin badira ere, eliza XIV. mendean berreraiki zen. Eliza, berriz, XIV. mendearen bukaeran hasi zen eraikitzen, zehazki 1394an, Karlos III.aren erregealdian.

Klaustroko Eskultura Dekorazioa

Klaustro honek Iberiar penintsulako XIV. mendeko eskultura-dekorazio aipagarrienetako bat dauka. Hona hemen elementu nagusiak:

  • Giltzarrietan: Urteko hilabeteak, Itun Berriko gaiak, Haizeak eta Ibaiak irudikatzen dira.
  • Kapiteletan: Ekialdeko horman eta iparraldeko zati batean kapitel historiatuak daude; gainontzekoetan, landaretza fina agertzen da.
  • Portaleetan: Babeseko Ama Birjinaren Atea, Barbazan
...
Jarraitu irakurtzen "Iruñeko Katedraleko Preciosa Atea: Historia eta Artea" »

Karta Jokalariak: Cézanneren Maisulana Aztergai

Arteak eta humanitateak2,75 KB

Paul Cézanneren Karta Jokalariak margolanaren azterketa sakona.

Azterketa Formala

Koadro honetan, bi gizon, bata bestearen aurrean, mahai batean agertzen dira, eta bakarrik haien profilak ikus ditzakegu. Koadroan, irudizko hiruki bat egin dezakegu jokalarien begiradaz eta eskuetan dauzkaten karten bidez. Irudi guztiak forma geometrikoetan oinarriturik daude.

Teknika eta Kolorea

  • Pintzelkada askeek eta kolore desberdinek irudia modelatzen laguntzen dute.
  • Argia eszena eraldatzeko erabiltzen da.
  • Kolore nagusia okrea da eta nabaria da jokalarien jantzietan.

Cézannek eguneroko eszena bat irudikatzen du margolan honetan.

Azterketa Esanguratsua

Obraren Datu Nagusiak

  • Egilea: Paul Cézanne (1839-1906)
  • Urtea: 1892
  • Lekua: Proventza
  • Estiloa: Postinpresionismoa
  • Teknika:
...
Jarraitu irakurtzen "Karta Jokalariak: Cézanneren Maisulana Aztergai" »