Errenazimentuko Eskultura Italian: Ezaugarriak eta Artistak

Arteak eta humanitateak4,64 KB

Eskultura Italian Errenazimentuan

Eskultura: Italia: Ezaugarri orokorrak: Material nobleak erabiltzeko joera (marmola eta brontzea). Gizabanakoaren protagonismoa nagusitzen da obra guztietan. Gai mitologikoak, irudi biluziak, erretratuak, zaldizko monumentuak eta hilobiak izango dira generorik landuenak. Gizonezkoen irudietan efeboa eta gerlaria. Estiloa proportzioa eta harmoniarekiko interesa.

Quattrocento Garaia

Quattrocento garaia:

Ghiberti

Ghiberti: Prestakuntza klasiko sendoko gizona, humanista, artista eta erudituen laguna. Pintura eta arkitektura landu. Ustez teknika eta arrazonamendua uztartu ondoko emaitza dira arteak.

Lehendabiziko Ateak

Lehendabiziko ateak: (1402-1424) Brunelleschi eta Jacopo Della Quercia-ri irabazi. Andrea Pisano eredu gingilduna. Urre koloreko brontzez egina. Eszena bakoitza koadro geometrikoan. Pertsonaiak antzinako erara jantzita, aldarea eta Isaac anatomiaren perfekzioak eskultura klasikoak gogorazten dizkigute, Abrahamen gorputzaren kurbak oraingoz kutsu gotikoa baldin badaukate ere. Diagonal batek bereizten ditu sakrifikazioko taldea eta zerbitzariek eta astoak osaturiko multzoa.

Florentziako Bataiotegiaren Paradisuko Ateak

Florentziako bataiotegiaren paradisuko ateak: Konposizioa bosna eszena orri antolatu zuen, Itun Zaharreko irudiekin. Marko angeluzuzenari esker, konposizio arkitektonikoak egin daitezke eta figuren eskala txikitu daiteke. Eskultura piktorikotzat har daiteke, schiacciato erabili zen.

Donatello

Donatello: (1386-1466) Quattrocentoko eskultorerik handiena. Arte klasikoaren miresle handia. Perspektiba eta gai herrikoiak. Naturalismo irrealista, gordina. Proportzio klasikoak gizakiaren irudikapen erreal eta adierazkorrarekin bateratu nahi izan zituen. Errenazimentuko gizakiak konfiantza eta segurtasuna transmititu, beste batzuk samindura eta jarrera dramatikoak. Florentziako Cantoria, David, San Jorge. Zaldizkoak ere landu.

San Jorge

San Jorge: (1415-1417) Errenazimentuko imaginaren prototipo bilakatu zen. Marmolean zizelatuta. Kristauaren balioa eta bertuteak aurkeztu zituen eskultoreak.

Florentziako Duomoko Kantaritegia

Florentziako duomoko kantaritegia: Multzoaren arkitektura egiturak. Zutabeak gainetik azaltzen dituen friso etenik gabean mugitze diren aldetik.

Condotiero Gattamelata

Condotiero Gattamelata: (1447-1453) Paduan landu zen hau. Marko Aurelioren zaldizko erretratua hartu zuela hau lantzerakoan. Erromatar baten duintasuna, seriotasuna… darizkio begitarteari. Klasikoak eta orekatuak dira formak. Brontzea urtzeko une ezin konplexuagoan.

Jacopo della Quercia

Jacopo della Quercia: Erabateko protagonismoa giza irudiak, fisikotasun berezi batez, trataera bolumetrikoari esker. Boloniako San Petronioko elizaren ateetako erliebeak.

Lucca Della Robbia

Lucca Della Robbia: Formen trataera leun gozoa.

Florentziako Duomoko Kantaritegia (Lucca Della Robbia)

Florentziako duomoko kantaritegia: Erliebeak metopa itxurako gune angeluzuzenetan aurkeztuz. Musikariak jarrera barea eta dotorea. Keinuak goxoak eta ezin leunagoak, clasicismo eutsi batez hornituak. Sakontasun sentipena. Erliebe bizian lehen planokoak, tartekoak xumeago eta hondokoak iradoki baino ez.

Verrocchio

Verrocchio: (1435-1488) Margolaria, eskultorea, artisten maisua. Ezaugarri psikologikoz hornitzeko gauza izan zen. Adierazkortasuna, eta bizitasuna agerian.

David

David: Brontzean landu, efeboaren ereduari jarraiki landu zuen egileak, buruaskitasunaz eta harrotasunez hornituz.

Condotiero Colleoni Zaldizko Estatua

Condotiero Colleoni zaldizko estatua: Verrocchiok eransten dion indar izugarria aipatzekoa da. Konposizioa aurrerantz proiektatzen du. Errenazimenduko gerlariaren eredu bihurtu da.

Deskargatu

PDF Word HTML