Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Inpresionismoa: Argiaren eta Denboraren Pintura

Arteak eta humanitateak2,75 KB

Inpresionismoa

Burgesia kapitalista boterean finkatzen den garaia da. Kapitalismoaren eta II. Industria Iraultzaren hazkundearen garaia da. Europa hedatzen ari da munduan banaketa koloniala dela eta horrekin batera ikerketa zientifikoen garapen garrantzitsua emango da (Darwin). Finean, aldakorra den mundua da eta pintoreak ezin du hori bazterrean utzi.

Aldaketak eta Ezaugarriak

Helbururik nagusiena Edertasunaren ideala Askatasunaren idealagatik ordezkatzea da. Pintura pentsamendu eta historiaren oin-bilurretatik askatuko dute. Urrats hori ulertzeko testuinguru historiko-sozialean arakatu behar da:

  • Trenbidearen inpaktua: lehen aldiz esperimentatuko da abiadura kontzeptua. Erretinak, beraz, errealitate distortsionatua kaptatzen du.
  • Argazkiaren inpaktua:
...
Jarraitu irakurtzen "Inpresionismoa: Argiaren eta Denboraren Pintura" »

Arte Neoklasikoa: Testuingurua, Arkitektura eta Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak2,52 KB

Arte Neoklasikoa

1. Testuingurua

Frantziako Iraultzak (1789) eta Industria Iraultzak erabat markatu zuten garaia:

  • Erregimen Zaharraren amaiera ekarri zuten.
  • Mundu modernoaren oinarriak sortu zituzten.

Gertakari nagusiak:

  • Nazionalismoaren eta populazioaren hazkundea.
  • Industrializazioak gizarteak erabat aldatu zituen.
  • Mugimendu berrien sorrera.

Antzinate greko-latinora zuzendu zen begirada. Ilustrazioaren ideia berrien alde, Winckelmann eta Mengs izan ziren abiapuntu. "Inperio estiloa" izena hartu zuen. Pentsamendua arrazoian oinarritu zen, esperimentazioan fede itsua izan zen eta absolutismo monarkikoari gorrotoa adierazi zitzaion.

Artearen konstante bat kritika da, eta helburua edertasuna. Klasikoa (lilura eta imitazioa) modelotzat hartzeak antzinatearen...

Jarraitu irakurtzen "Arte Neoklasikoa: Testuingurua, Arkitektura eta Ezaugarriak" »

XX. Mendeko Eskultura: Abangoardiak, Kubismoa eta Artista Nagusiak

Arteak eta humanitateak2,63 KB

XX. Mendeko Eskultura: Eraldaketa eta Abangoardiak

1910 baino lehenago, eskultura erabat aldatzen hasi zen. Adibidez, bolumenez soilik arduratzen zen eskultura egitera pasa ziren. Abstrakzioaren garaian, eskulturen eraikuntzaren arazo teknikoek eta material berriek lehen mailako garrantzia hartu zuten.

Eskulturak modu subjektiboan eta pertsonalean egiten zituzten, eta abangoardia ugariren eragina izan zuten. 3D-tan egiten zuten lan, eta oinarrizko ezaugarri hauek zituzten:

  • Plano eta bolumenen elkarguneak.
  • Formaren deskonposaketa eta desitxuratzea.
  • Hutsunea garrantzitsuena da.
  • Kolorea ere baliagarria zen.

Kubismoaren eragina eskulturan

Pinturan eta eskulturan Kubismoaren eragina nabari da. Eskulturak hutsuneak zituenez, modu berri bat sortu zen masa-...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Eskultura: Abangoardiak, Kubismoa eta Artista Nagusiak" »

Humanismoa, Zientzia eta Errenazimentua: Erreforma Aroa

Arteak eta humanitateak2,5 KB

Pentsamolde Berria: Humanismoa

Ezaugarriak:

  1. Antropozentrismoa: gizakiaren garrantzia defendatu zuten.
  2. Metodo zientifikoaren erabilera: arrazoian eta esperimentazioan oinarritu nahi zuten ezaguera.
  3. Benetako jakintsuak izatea: gai bat baino gehiagotan adituak izatea.
  4. Antzinateko literatura, filosofia eta artea oinarri hartzea.
  5. Herri-hizkuntzen erabilera sustatzea.

Humanista garrantzitsuenak: Erasmo Rotterdamgoa, Tomas Moro, Antonio de Nebrija eta Luis Vives.

Zientzia Berria: Aurrerapen Nagusiak

  1. Heliozentrismoa: Nikolas Copernicok defendatu zuen. Eguzkia zen unibertsoaren erdigunea, eta planeta guztiak, Lurra barne, bere inguruan jiratzen ziren.
  2. Medikuntza: Andres Vesalio (gizakiaren anatomiaren jakintzan aurrerapen handiak egin zituen) Miguel Servetek
...
Jarraitu irakurtzen "Humanismoa, Zientzia eta Errenazimentua: Erreforma Aroa" »

Francisco de Goya: Estiloa, Aldiak eta Obra Nagusiak

Arteak eta humanitateak4,09 KB

Francisco de Goya: Estiloa, Aldiak eta Obra Nagusiak

Estiloa eta Eraginak

Francisco de Goya margolariaren estiloa bere garaiko estiloetan (Rokoko eta Neoklasizismoa) sailka dezakegu hasieran. Baina bere estilo pertsonalak eragin handia izan zuen ondorengo mugimenduetan: Erromantizismoan, Espresionismoan, Inpresionismoan eta Surrealismoan.

Tradizioari bizkarra eman eta hizkuntza berri bat sortu zuen:

  • Erromantikoa da pasioa, ordena eza, hildakoak eta jasanezinak diren arloak ikutzerakoan.
  • Espresionista da kolore eta bolumen bihurrien trataeran.
  • Surrealista da amesgaiztoak gai nagusi egitean.

Garapen estilistikoan, askea zen, eten gabe adierazteko formula berrien bila. Akademietatik urrunduta, muturrekoa zen: errealista zein irudimen handikoa, eta gozoa

...

Jarraitu irakurtzen "Francisco de Goya: Estiloa, Aldiak eta Obra Nagusiak" »

Errenazimentuko Eskultura: Ezaugarriak, Artisten Lanak eta Espainiako Bilakaera

Arteak eta humanitateak3,22 KB

Errenazimentuko Eskulturaren Ezaugarri Orokorrak

Errenazimenduko eskultoreentzat ez zen nahikoa errealitatea irudikatzea, edertasunaren irudipena ere bazuten helburu nagusitzat. Gainerako arteetan bezala, eskulturan nolabaiteko bereizketa hautematen da XV. mendeko estiloaren, non brontzea ugaritasunez erabili baitzen, eta XVI. mendeko birtuosismoaren artean, non lehentasunez marmola erabiltzera jo baitzen.

  • Arkitektura bezala, eredu klasikoetan oinarritzen da: proportzio-kanona.
  • Antzinako material nobleak erabili zituzten, baina lortutako perfekzioa izugarria izango da.
  • Gaiei buruz, erlijiosoez gain, gai profanoak eta alegorikoak ere jorratzen dituzte.
  • Antropozentrismoa: giza gorputz biluziak garrantzia hartzen du.
  • Zaldizko eskulturak ere garrantzia
...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Eskultura: Ezaugarriak, Artisten Lanak eta Espainiako Bilakaera" »

Arte Islamiarra: Arkitekturaren Ezaugarriak eta Eraikin Motak

Arteak eta humanitateak3,33 KB

Arte Islamiarra

Arkitektura: Ezaugarri Orokorrak

  1. Horizontaltasuna: Eraikinek altuera txikia izaten dute. Handitasuna zabaleraren bidez lortzen da. Barnealdeak oso apainduta daude. Gehienak oso azkar eraiki ziren.
  2. Materiala: Material pobreak erabiltzen dira, gero estali egiten direnak itxura dotorea emateko. Adreilua, pezoa, egurra eta arlangaitza. Gainetik igeltsua, azulejuak eta abar jartzen dira.
  3. Euskarriak: Pilareak, zutabeak eta hormak. Ez dute orden zehatzik jarraitzen, baina kapitel korintoarrak erabiltzen dira, baita kubikoak eta abaniko itxurakoak ere.
  4. Arkua: Oso arku mota ezberdinak erabiltzen dira, hala nola, ferra arkua, lobulatua, zorrotza, eta ferra arku zorrotza. Altuera lortzeko arkuak gainjartzen dira.
  5. Estalkiak: Orokorrean, estalki
...
Jarraitu irakurtzen "Arte Islamiarra: Arkitekturaren Ezaugarriak eta Eraikin Motak" »

Arkitektura Errenazentista

Arteak eta humanitateak2,28 KB

ARKITEKTURA

EZAUGARRIAK:
Eraikuntza tradizio klasikoetan inspiratu. BAINA IMITATU BEHARREAN, LENGOAIA arkitektoniko berriaren teoria defeinituz. Florentzian garatu eta hazi:
-Elementu klasikoak erabili harmonia topatu nahia.Edifizioak kalkulu matematikoz eginak,Albertik harmonia arkitektoniko hau urrezko proprzioz definitu zuen.
-Materialak:harria landua eta batzuetan marmolez estalia
-oinplanoa, oinplano zentralak karratua, borobila edo gurutze formakoa.
- ERAIKUNTZAREN ELEMENTUAK:
-Muruak Gotikoan galdutako garrantzia berreskuratu, zaindu egiten da eta kuxindurak agertu
-Euskarriak, ordena klasikoko koloma edo zutabeak(doriar, joniar korintoar, toscanarr edo kontraposto)
-Estalki arkitrabatu edo edo gangatuak.
- Fatxadak garapen horizontala.
-
...
Jarraitu irakurtzen "Arkitektura Errenazentista" »

Delfosko Auriga: K.a. 474ko Eskultura Historikoa

Arteak eta humanitateak2,28 KB

Delfosko auriga, K.a. 474 inguruan, Trantsizio garaian eginiko eskultura bat da, 1986an Delfoseko Apolo santutegian aurkitua izan zena. K.a. 474. urtean egina izan zen, Polizalo Gelako tiranoak oparitzeko eskatuta Pitiar Jokoetan auriga edo gurdi gidari baten garaipena oroitarazteko.

Mitologia eta Jokoak

Mitologiaren arabera, joko pitikoak Apolok akabatu zuen Piton sugearen omenez fundatutako jokoak ziren eta joku horiek Delfosen ospatzen ziren. Kasu honetan, esan bezala, obra eskatu zuena Polizalo izan zen, Siziliako Gela hiriko tiranoa.

Artista eta Tailerraren Izena

Baina artista eta tailerraren izenak ez ditugu ziurtasun osoz ezagutzen, batzuek Pitagoras Regiokoa izan zela dioten arren.

Eskulturaren Egitura

Eskultura, atal banandu ezberdinetan...

Jarraitu irakurtzen "Delfosko Auriga: K.a. 474ko Eskultura Historikoa" »

Greziako Arte Klasikoa: Aldiak, Arkitektura eta Partenoia

Arteak eta humanitateak4,21 KB

Greziako Artearen Bilakaera

Greziako artearen bilakaera artistikoa hiru aldi nagusitan banatzen da:

  • Arkaikoa (K.a. VII. mendea - 475): Estilo arkitektonikoak finkatzen hasi ziren, eta Greziako artearen bilakaera estilistikoa hasi zen.
  • Klasikoa (K.a. 475-323): Gerra Medikoak amaitu zirenetik Alexandro Handia hil zen arteko aldia da. Greziako arteak orduan lortu zuen bere mailarik gorena. Aldi klasikoa bi alditan bana dezakegu:
    • Lehen Klasizismoa (K.a. 475-400)
    • Bigarren Klasizismoa edo aldi postklasikoa (K.a. 399-323)
  • Helenistikoa (K.a. 323-31): Greziak bere fintasun kulturala Mazedoniar erresumetara esportatu zuen, Erromak xurgatu zuen arte.

Greziako Arkitektura Erlijiosoa

Tenplua zen eraikuntza erlijiosorik nabarmenena, jainko edo jainkosaren irudia...

Jarraitu irakurtzen "Greziako Arte Klasikoa: Aldiak, Arkitektura eta Partenoia" »