Antzinako Erromako eskultura: Marko Aurelioren zaldizko estatua eta Togatus Barberini
Marko Aurelioren zaldizko estatua
Sarrera
Inperio garaikoa da eskultura hau (K.o. 176). Egilea ezezaguna da. Beste lan ezagun bat Augusto Prima Porta da. Augustoren estatuekin antzekotasun handia du. Estatuaren gai nagusia botere eta handitasun jainkotiarra da. Bere kokalekua ez dakigu, hainbat interpretazio daudelako.
Azterketa
Brontzezko eskultura egiteko, argizari urtuaren teknikaz gidatu ziren eta, ondoren, urreztatu egin zuten. Marko Aurelio armadaburu gisa agertzen da. Etsaiak garaitu eta gerratik datorren bakearen sortzaile eta bermatzaile moduan irudikatuta agertzen da. Zaldi gainean agertzen da, eskuineko besoa altxatzen, legioen jende multzoa agurtzeko. Ezkerreko besoarekin zaldiaren bridei helduta dago, eta oinak zintzilik daramatza. Gorputz-enborra oso tente darama. Aurpegia pentsalari batena da. Begi sakonek argi-itzalen jokoak sortzen dituzte. Zaldia eta zalduna contrappostoaren arauari jarraituz moldatu ziren.
Iruzkina
Errenazimentuan, horrelako eskultura-izaera hain indartsua iruditzen zuena lilura sortzen zuen. Erromatar garaian, berriz, enperadorearen hankek zaldiaren sabelaren neurria gainditzen dute, zaldiaren eta zaldunaren bolumena orekatzeko. Bien arteko protagonismoa ere orekatzen da. Eskultura hau Inperio garaikoa da, eta beste eskultura garrantzitsu batzuk Prima Porta eta Brutus Kapitolino (Errepublika) dira.
Togatus Barberini
Sarrera
Errepublika garaikoa da, K.a. I. mendearen erdialdekoa.
Egilea ezezaguna da.
Azterketa
Marmolez egindako eskultura da. Giza neurria du, 165 cm luze. Gizonak bere bi arbasoen buruak daramatza. Eramailea gorputz osoz irudikatzen da. Kargu publikoa izateagatik izan da erretratua, eta, horregatik, togarekin jantzita dago. Anatomia-trataera du eskulturak: ezaugarri fisikoak zehatz-mehatz adierazten dira. Bustoek errealismoaren adibide argiak dira. Gorputz osoko gizona lantzeko, 7 buruko kanona erabili zuten, eta gorputzaren atalen arteko proportzioak egokian aplikatu ziren. Contrappostoa nabaria da hanketan eta sorbaldan. Jantziek bolumen handiaren sentsazioa transmititzen dute: tolestura sakonak ongi zizelkatu zituzten, argi-itzalen efektuak sortarazteko. Oihal bustiaren teknika erabili zenez, tunikaren azpiko hankak nabaritzen dira.
Iruzkina
Eskultura hau Errepublikaren garaikoa da, eta garai honetako beste eskultura garrantzitsu bat Brutus Kapitolino da. Etruskoengandik errealismoaren eragina jaso zuen. Errepublikan idealismoa landu zen; Goi Inperioan, idealizazioa; eta Behe Inperioan, errealismoa eta espresionismoa.