Doriforo: Polikletoren Eskultura Klasikoaren Azterketa
Doriforo: Sarrera
Doriforo eskultura Polikletok egin zuen, aro klasikoan, zehazki K.a. 440 urtean. Ponpeian aurkitu zen XVI. mendean kontserbazio maila baxuarekin eta gaur egun Napoliko Museoan dago.
Testuingurua
Grezia menditsua zen, nekazaritzarako txarra, hortaz itsas hedapen handia izan zuen eragin handia utziz. Greziak, mendebaldeko hainbat zibilizaziotan eragin handia izan zuen. Polisen arteko harreman txarrak izan arren, lotura etniko eta erlijiosoek bateratasun sentimendu bat sortu zen “panhelenismoa” izenekoa. Aro batetik bestera igarotzeko, periodizazioa eman zen: Aro Arkaikoa (K.a VIII-VI. Mendeak), Aro Klasikoa (K.a V-IV. Mendeak; urrezko garaia ere deitu ohi zaio) eta Aro Helenistikoa (K.a III- K.o I menderarte).
Ikonografia
Doriforo-ren esanahia, lantza darama da. Atenaseko gazte aristokratikoa irudikatzen du, biluzik; mutil gazte baten gorputz perfektua irudikatuz. Oinez doa, eta joko olinpikoen irabazle dela irudikatu nahi du.
Mukulu Biribileko Eskultura
Mukulu biribileko eskultura da, hau da, eskultura atzetik ere ikusi dezakegu.
Materiala
Orijinala brontzezkoa zela, argizari galduaren teknika erabiliz, hau da, teknika aditibo batez egina. Gaur egungoa berriz, teknika estraktiboz egina dago eta marmolezko kopia erromatar bat da. Jatorriz polikromatua zen, “Ganosis” izeneko argizarizko geruza, gainean jartzen zioten eta kolore suabeekin margotzen zituzten.
Konposizioa
Zutik dagoen eta guztiz frontala ez den eskultura da (begiradak frontaltasun hori hausten baitu). Contrappostoak ere frontaltasun hori hausten du; Postura natural batean oinarrituta dagoelako eta eskuineko hankak pisua darama, ezkerra ordea airean dago; Belaunak, aldaka eta sorbalda makurtuta daudela esan dezakegu, armonia eta oreka sentsazioa emanez; Contrapposto hau, Polikletoren ezaugarrietako bat izanen da.
Lerro konpositibo itxiko eskultura da, baina ez da guztiz itxia, ezkerreko eskuan lantza bat daramalako. Erritmo lasaia du eskulturak, ibilera lasaia transmitituz. Anatomia zuzena du, argi ikusten da, baina oraindik ere, geometrizatua eta gogorra da. Polikleto, gorputz perfektua islatzen saiatuko da, zazpi buruko kanonaren bidez, hau da, eskulturaren altuera, buruarena zazpi aldiz delarik.
Kanon apolineoa irudikatzen du, hau da, mutil sasoitsu bat irudikatzen du, gihar asko markatu gabe. Tamaina naturala baino zerbait handiagoa da, zehazki, 2’12 m neurtzen du. Espresioari erreparatuz, lasaitasuna adierazten du, urrutira begiratzen baitu.
Ondorioa
Arte klasikoaren isla ona da obra hau, garaiko ezaugarriak adieraziz. Garai honetako artea naturan inspiratuta egon arren, gizaki ideala bilatzen du, ez konkretua; Giza gorputzaren proportzio zehatzak eta eredugarriak lortu nahi ditu, perfekziorantz. Kanpo eta barne edertasun izpiritual, moral eta erlijiosoak bilatu nahiko ditu Polikletok; gaia, jainko eta heroien mundutik hartua dago; Eskultura honek, kuroien tradiziotik eragina izan du, eta Erromako Prima Portako Augusto eta berpizkundeko Daviden Miguel Angelek jasoko dute.