Errenazimentua: Kultura Klasikoaren Berpizkundea

Arteak eta humanitateak2,8 KB

Errenazimentua

Sarrera

XV. mendearen amaieratik Italian, eta XVI. mendean Europako herririk gehienetan, erabateko aldaketa gertatu zen pentsaeran eta arte-adierazpideetan. Greziako eta Erromako kultura klasikoa eredu hartu zuen eta berpiztu nahi izan zuen.

Errenazimentuaren arrazoiak

Hiru arrazoi nagusi aipa daitezke:
  1. Inprentaren sorkuntza, Gutenberg alemaniarrak asmatuta. Inprentak liburugintza sistema berria ekarri zuen eta jakintza pertsona eta herri gehiagotara zabaltzeko aukera eman zuen.
  2. Turkiarrak Konstantinoplaz jabetzean ihes egindako jakintsu bizantziarrak Italiara heltzea litzateke. Jakintsuok Greziako antzinako kultura ekarri zuten. Kultura hori jakin-min handiz aztertzen hasi ziren eta Errenazimentuko hainbat ideiaren jatorri izan zen.
  3. Unibertsitateko irakaskuntza zabaltzea litzateke. Latinez irakasten zuten, Europako toki askotatik etorritako irakasleak hartzen ziren eta teologia eta medikuntza ez ziren, ordura arte bezala, jakintza bakarrak. Unibertsitateotan filosofia, teologia eta batez ere zuzenbidea ikasten zuten profesionalak eta intelektualak prestatzen ziren.

Humanismoa

Korronte filosofiko bat izan zen (XVI). Humanistentzat gizakia unibertsoaren ardatza zen eta bertako erreferentziarik inportanteena. Hau da, antropozentrismo izenarekin ezagutzen dena.

Mezenak

Italiako hirietan, egoera ekonomiko ona zutelako, nobleek, burges dirudunek eta gobernadoreek dirua inbertitzen zuten hainbat ekintza kulturaletan. Florentzian Medici, Strozzi eta Rucellai familiak. Milanen Borgia Aita Santuak.

Artistaren garrantzi soziala

XVI. mendera arte, artistak eskulangile anonimoak dira eta jatorri apalekoak ziren. XIV. mendearen amaieran aldatzen da hori. Hemendik aurrera haien kontsiderazioa handituko da, ez dira eskulangile soilak izango, gizon kultuak baizik, ezagutza handiagoekin. Horrela, haien izena ezaguna izango da, orain arte ez bezala.

Errenazimentuaren bilakaera

Aldaketa guzti hauek ez dira bat-batean gertatzen. Gainera, Errenazimentua ez da erabateko haustura aurreko etaparekin, baizik eta XIV. mendean zehar, Trecentoan, Boccacciok eta Petrarkak humanismoa eta berpizkunde klasikoa bultzatuko dituzte. Giotto ere giza irudia balio berritzen hasiko da.
  1. XV. mendean, Quattrocentoan, Errenazimentua hasi zen, Erdi Aroko ohiturekin hautsi eta estetika errenazentista ezarri zen.
  2. Gero, Cinquecentoan,
    • Goi Errenazimentua deitzen den aldia dator (1490-1530). Naturarekiko kezka agertu zen, gizakia inguratzen duen munduarekiko eta horren aurrean sortzen diren sentimenduekiko.
    • Handik aurrera ezaugarri errenazentistak aldatzen joan ziren, Behe Errenazimentuaren garaia da. (XVI. mendea)

Deskargatu

PDF Word HTML