Pintura Barrokoa: Herbehereak eta Espainia

Arteak eta humanitateak3,19 KB

Herbehereak: Rembrandt

Herbehereak estatu kalbinista (protestantea), errepublikanoa eta burgesa zen. Hori dela eta, arte-bezeroak beste herrialdeetakoekin alderatuta ezberdinak izango dira.

Ezaugarriak eta Gaiak

  • Gaiak: Erretratuak, egunerokotasuna, paisaiak, bodegoiak, bizitza...
  • Ezaugarriak: Tenebrismoa, koloreen lanketa.

Rembrandt

Caravaggioren tenebrismoaren jarraitzailea izan zen, baina estilo propioa garatu zuen, argiaren ñabarduraz gehiago arduratuz. Gai asko landu zituen: erlijiosoa, erretratuak, zahartzaroa...

Lan nagusiak:

  • Gaueko erronda
  • Anatomia klasea

Pintura Barrokoa Espainian: Velázquez

Ezaugarri Orokorrak

Europako eredu eta pinturaren eragin nabarmena izan zuen: errealismoa eta argiaren trataera garbia landu zituen.

  • Eraginak: Caravaggioren tenebrismoa hasieran, eta Rubensen kolore biziak eta aberatsak.
  • Bezeroak: Eliza, ordena erlijiosoak eta gorteak.
  • Gaiak: Erlijiosoak bereziki, erretratua, bodegoiak, generoko pintura (ipotxak)...
  • Konposizioa: Sinpleak eta libreak, askotan diagonalaren erabilera.
  • Estiloa: Naturalismoa (errealitatea den bezala marraztu), Tenebrismoa, Aire perspektiba.

Artista nagusiak: Velázquez eta Zurbarán.

Velázquezen Etapak

  1. Hasieran, Sevillan

    Joera errealista eta naturalista. Gai herritarrak landu zituen (berdintasun handiz).

    • Ur saltzailea
    • Atsoa arrautzak frijitzen
  2. Gortean sartzean

    Erretratuak egiten hasi zen, tenebrismotik aldenduz. Rubensen aholkuak jarraituz, Italiara bidaiatu zuen. Ordutik, giza biluziak eta gai mitologikoak interesatzen hasi zitzaizkion.

    • Mozkorrak (gai herrikoia eta mitologikoa nahastuz)
    • Vulcanoren sutegia

    Erretratuak: Felipe IV.a, infantak, gorteetako pertsonaiak... erretratu psikologikoak ziren.

  3. Gorteetako Pintore

    Gorteko erretratista bihurtu zen. Zaldizko erretratuak eta errege familiaren erretratuak egin zituen, agintea eta boterea sinbolizatuz, baita ipotxak eta bufoiak ere. Paisaiak ere sortu zituen, aire perspektiba erabiliz.

    • Olivares konde-dukea zaldi gainean
    • Baltasar Carlos printzea
    • Margarita erregina
    • Isabel Borboikoa, erregina
  4. Azken Urteak

    Italiara bigarren bidaia egin zuen. Ordutik, giro atmosferikoa indartu eta aire perspektiba menperatu zuen. Garai honetan bere obra bikainenak egin zituen.

    • Bredako lantzea (Errendizioa)
    • La Venus del espejo
    • Iruleak
    • Meninak (3. eta 4. etapeen artean)
    "Meninak" koadroaren azterketa

    Koadroak ikuslea barruan sartzen du: ikuslearen parte hartzea ezinbestekoa da. Pinturaren omenaldi gisa hartu ohi da. Velázquezen autorretratua ageri da bertan. Tenebrismoaren lanketa nabaria da. Interpretazio asko dituen lana da.

Deskargatu

PDF Word HTML