Iruñeko Katedraleko Ate Preziotsua (1360): Azterketa

Arteak eta humanitateak3,39 KB

Iruñeko Katedraleko Ate Preziotsua (1360)

Identifikazioa

Iruñeko katedraleko klaustroan dagoen "ate preziosoa" da. Nafarroako gotikoko eskultura da, autore ezezaguna duena.

Testuingurua Historikoa eta Artistikoa

XII. mende bukaeratik erromanikoan zeuden ideiak aldatu ziren Europan zehar, eta adierazpen artistikoa ere bai. Asisko San Franziskoren eskutik humanismoa hedatzen hasi zen. San Bernardoren erreforma zistertiarrak teknika berriak ekarri zituen. XIII. mendetik gizarte egitura berria eratu zen: hirien garapena eman eta burgesiak indarra hartu zuen. Gotikoa hiritarra, burgesa eta artisautzakoa zen.

Nafarroaren Egoera XIV. Mendean

Birkonkistaren ahalegina alde batera utzi zen. Iparraldean zentratu zen politikoki, Frantziaren hurbiltasunagatik. Gotikoak, beraz, Frantziatik eragina izan zuen; XIV. mendea gailurra izan zen, maisu frantziar asko Nafarroan zeudelarik.

Ate Preziotsua: Kokapena eta Garrantzia

Ate preziotsua klaustroko ate gotikorik hoberena da, klaustroa eta logela komunikatzen zituelako. Izena, apaizek lotara joatean atean zeuden salmoak abesten zituzten eta "preciosa" esaten zuten kantek.

Ikonografia: Ama Birjinari Eskainia

Atea arku zorrotz batek osatua dago eta bao gune dintel batekin irekitzen da. Eskulturaz apaindua dago:

A) Tinpanoko Erliebea

Dintela tinpanoaren zati bezala kontsideratzen da. Erliebez apainduta dago eta lau erregistrotan banatua dago, hodei gisako banda ondulatuekin. Ama Birjinaren bizitzako pasarteak ageri dira. Azpitik hasita, dintelean eta lehen erregistroan: Ama Birjinaren heriotzaren eta iragarkundearen pasarteak. Bigarren erregistroan: heriotza. Hirugarrenan: Ama Birjinaren koroaketa; aingeruek koroatu eta Jesusek bedeinkatu.

B) Arkiboltak

Arkibolten artean arku zorrotzak daude, eta bik dekorazioa dute. Tinpanotik hurbilenean, Birjinak doseleteen gainean, liburuak, palmondoak... daramatzate. Aingeruak hodeien gainean daude.

C) Atezangoak: Iragarkundea Irudikatua

Ezkerrekoan Gabriel Aingerua dago eta eskuinekoan, Maria, haurdun dagoen berria jasoz.

Teknika, Generoa eta Materiala

Eskultura monumentala da, erliebea da eta aldi berean mukulu biribilekoa. Kalitate oneko harriz egina.

Deskribapena: Sinpletasuna, Simetria eta Naturalismoa

Eskultura monumental honetan, sinpletasuna, simetria eta ordena nabaritzen dira. Arkitekturaren menpe dago oraindik ere: Erliebean, figurak arkitekturaren markura egokituak daude, baina erromanikoan baino askatasun handiagoarekin. Atezangoak mukulu biribilekoak dira, pedestal handi baten gainean kokatu arren eta doseleteek koroatzen dituzte.

Pertsonaien Arteko Komunikazioa eta Indibidualizazioa

Pasarteetan pertsonaiak ageri dira eta haien arteko komunikazioa agerikoa da. Atezangoetako Gabriel eta Maria nahiz eta banatuta egon atearengatik, komunikazioa badago. Figuren indibidualizazioa dago.

Figurak Naturalagoak

Naturalismora hurbiltzen dira. Atezangoetako eskulturak proportzionalak dira. Gorputzaren trataera landua da. Irudien jarrerak eta tolesdurak naturalak dira. Bolumen handia dute figurek.

Balorazioa

Arte gotikoaren eskultura monumental izeneko generokoa da. Iruñeko katedraleko ate gotikorik hoberena da. Nafarroako eta Europako artelan gotiko esanguratsu eta garrantzitsua da. Frantziatik etorritako eskultore batek egina izan daiteke.

Deskargatu

PDF Word HTML