Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Errenazimentuko Arkitektura: Quattrocento, Cinquecento eta Manierismoa

Arteak eta humanitateak3,68 KB

Errenazimentuko arkitektura, Quattrocentoko eraikuntza-tradizio klasikoetan inspiratu zen. Antzinako ereduak modu berrian erabili zituzten. Florentzian hasi eta garatu zen XV. mendean, Medici familiak sustaturik.

Quattrocentoko Arkitektura (XV. mendea)

Ezaugarri nagusiak

  • Harmonia eta kalkulu matematikoak: Arkitekturako elementu klasikoak erabili zituzten harmonia bilatu nahian. Eraikinak kalkulu matematikoekin egiten zituzten oreka lortzeko. Albertik harmonia arkitektonikoaren kontzeptu hori urrezko proportzioaz definitu zuen: 1m altu bider 1,61 zabal.
  • Materialak: Harri landua zen, batzuetan marmolez estalita.
  • Oinplano zentrala: Batez ere oinplano zentrala erabili zuten, neurrietan beti proportzio matematikoak bilatuz.

Eraikuntza-elementuak

Hormak

...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Arkitektura: Quattrocento, Cinquecento eta Manierismoa" »

Goya eta Erromantizismoa Artean

Arteak eta humanitateak2,87 KB

Francisco de Goya (1746-1828)

Francisco de Goya 1746an jaio zen Zaragozako herri batean, Rokoko, Neoklasizismo eta Erromantizismo estiloen artean kokatzen da bere lana.

Bi hamarraldietan egindako lanetan, Rokoko espirituan murgildutako Goya ikusten da. Baina beste garai batzuetan estilo guztiz pertsonala landu zuen, espresionismoaren eta inpresionismoaren aitzindari izanik.

Artista oso emankorra izan zen, eta erretratuak, ohiko koadroak, bere garaiko gertaerak azalduz egindako lanak, tapizetarako kartoiak eta erlijio-giroko freskoak eskaini zituen.

Espainiako ilustratuekin bizi izan zen, eta ideia progresisten eta abertzaletasunaren arteko tentsioa bizi izan zuen.

Bateko nahiz bestekoen gehiegikeriak deskribatuz eskaini zituen bere koadro hoberenetako...

Jarraitu irakurtzen "Goya eta Erromantizismoa Artean" »

Errenazimendua: Arte, Arkitektura eta Kultura

Arteak eta humanitateak2,77 KB

Errenazimendua

Italian jaio zen
XVII.mendean, Karlos V
Italian, hainbat printze dinastiek (Medicci) botere postuetan jarraitu
Ekonomia, XV bukaeran, hazkunde nabaria.

Kokalekua eta Bilakera Artistikoa

XV. Zehar Italian garatu ( Florentzia, Erroma, Venezia..)
XVI.Europa Zehar hedatu zen ( Alemania, francia, españa, ingalaterra eskolak
Bi aldi nagusi quattrocento(XV) eta Cinquecento(XVI) Manierismoa

Ezaguarri Nagusiak

Erdi aroko estiloa baztertu eta antzinakoa berreskurazea
Humanismoak eragin handia izan
Grezia eta Erromako arte klasikoa aintzakotzat hartzea, artista humanistek imitatu beharreko eredu perfektutzat hartu zutela
Forma eta komposizioaren ikuspekitik, adierazpen-sistemak berritu egin ziren: Perspektiba artifiziala ezarri eta moduluak erabili
...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimendua: Arte, Arkitektura eta Kultura" »

Mugimendu Modernoa eta Nazioarteko Estiloa: Mies eta Le Corbusier

Arteak eta humanitateak6,71 KB

Mugimendu Modernoa Bigarren Mundu Gerraren Aurretik eta Nazioarteko Estiloa Gerra Ostean

Bigarren Mundu Gerra baino lehen, Mugimendu Modernoa sortzen ari zen. Mugimendu honen bultzatzaile garrantzitsuenetakoa Mies van der Rohe izan zen. Gerra ostean, aldiz, Nazioarteko Estiloa sortzen hasi zen, eta hemen Le Corbusier arkitektoa aurkitzen dugu. Bi arkitekto hauek arkitekturaren lau maisuetako partetzat hartzen dira, XX. mendeko arkitekto garrantzitsuenetakoak bihurturik.

Mies van der Rohe: Gerra Aurreko Modernitatea

Hastapenak eta Eraginak

Mies van der Rohe Akisgranen, bere sorterrian, familiako enpresan hasi zen lanean eta, geroago, Berlinera joan zen arkitektura ikastera. Bertan, Peter Behrensen estudioan lan egin zuen. Haren eraginpean, eraikuntza-...

Jarraitu irakurtzen "Mugimendu Modernoa eta Nazioarteko Estiloa: Mies eta Le Corbusier" »

Estilo Barrokoa: Arkitektura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak3,39 KB

Estilo Barrokoa

Arkitekturaren ezaugarriak

  • Urri samarreko ordena hartu zuten forma barrokoek.
  • Latindar gurutzeko oina lehenetsi eta oin zirkularreko eraikinak eraiki ziren; oin zentraleko elizak espazio txikietan, besteak tenplu handietan.
  • Hainbat koloretako marmolak urre-koloreko osagaiekin, freskoekin eta estukoekin nahastuko dira.
  • Ordena klasikoak konposizio zorrotz eta berritzaileetan aplikatuz.
  • Dekorazioz oparoagoak izango ziren fatxadak, erliebeak eta eskulturak egokituko ziren horma-hobiak ageriz.
  • Hormatik bereiziko ziren zutabeak (ordura arte erantsiak) eta argi-ilunaren antzeko pintura-efektuak bideratuko ziren. Fatxadako entablamenduak eta planoak aurrerantz aterako dira, eta beste batzuk, atzera egingo dute.
  • Tenpluen barruan, efektu dinamikoak.
...
Jarraitu irakurtzen "Estilo Barrokoa: Arkitektura eta Eskultura" »

Surrealismoa eta Eleberri Esperimentalak: XX. Mendeko Literatura

Arteak eta humanitateak3,89 KB

Surrealismoa

  • Surrealismoa Dadaismotik sortu zen.
  • André Breton izan zen sortzaile eta bultzatzaile nagusia.
  • Ametsa, irudimena, grina, umore beltza eta erotismoa goraipatu zituzten, burgesiaren kulturaren eta indarrean zegoen ordenaren zapalkuntza era guztien aurka borrokatzeko.
  • Inkontzientearen adierazgarritzat jotzen zituzten ametsa, eromena…
  • Haietaz baliatzeko idazkera automatikoa landu zuten (adimena eta borondatea saihestu).
  • Breton → Manifestu Surrealista (1924).
  • Surrealismoaren eragina zabala eta iraunkorra izan da XX. mende osoan zehar: Neruda, César Vallejo, García Lorca, Rafael Alberti, Jorge Guillén, batez ere.

Eleberriak Idazteko Bide Berri Baten Senotzea: Narrazio Teknika Berria

Esperimentalismoa Literaturan: Eleberria

  • Izen zehatzik
...
Jarraitu irakurtzen "Surrealismoa eta Eleberri Esperimentalak: XX. Mendeko Literatura" »

Cinquecentoa eta Leonardo da Vinci: Errenazimentu Gorena

Arteak eta humanitateak2,78 KB

Cinquecentoa eta Leonardo da Vinci: Errenazimentu Gorena

Cinquecentoaren Ezaugarri Nagusiak

Errenazimentu Garaiaren ezaugarri nagusiak:

  • Artistaren kezka nagusiak: edukia eta edertasuna adieraztea.
  • Sinplifikaziorako joera eta konposizio argiak

    Gai nagusia nabarmenduko da. Funtsezko planu eta lerroak agertuz, figurak triangeluen barne sartuko dira. Figura kopuru gutxiago eta tamainuz handiagoak, perspektiba zabalak eta ordenamendu simetrikoak erabiliko dira.

  • Edertasun kontzeptu berria

    Pintura ikusteko dago, ez pentsatzeko. Emakume biluziari bereziki arreta egingo zaio.

  • Naturaren ikerketa handiagoa, errealismo handiago batean gauzatuko dena.
  • Argia eta itzalarekiko kezka.
  • Mugimendua aurreko mendean baino naturalagoa.

Leonardo da Vinci: Ikertzaile eta Maisu

...
Jarraitu irakurtzen "Cinquecentoa eta Leonardo da Vinci: Errenazimentu Gorena" »

Kolorearen Teoria: Espektrua, Pigmentuak eta Kontrasteak

Arteak eta humanitateak3,97 KB

Espektru Kromatikoa: Definizioa eta Jatorria

Isaac Newtonek sortu zuen XVII. mendean, kristalezko prisma batekin argia deskonposatuz eta kolore indibidualetan zatituz.

Giza Begiaren Espektru Ikusgaia

Espektru ikusgaia (koloreak) uhin elektromagnetikoen barnean dago. Espektru kromatikoa baino ez dugu ikusten.

Ortzadarraren Koloreak

Ortzadarrak 7 kolore ditu:

  • Morea
  • Urdina
  • Berde urdinxka
  • Berde horixka
  • Horia
  • Laranja
  • Gorria

Kuatrikomiako Kolore Primarioak eta Aplikazioa

CMYK dira, eta inprentan dute beren aplikazioa.

CMYK Siglen Esanahia

Cyan, Magenta, Yellow, Black.

Pantone Gama: Definizioa eta Erabilera

Koloreen nazioarteko katalogo bat da, zenbakiekin identifikatua, inprimatzean hizkuntza bera erabiltzeko.

Argi-koloreen Kolore Primarioak

Gorria, berdea eta urdina...

Jarraitu irakurtzen "Kolorearen Teoria: Espektrua, Pigmentuak eta Kontrasteak" »

Errenazimentuko Artearen Ezaugarriak eta Artista Garrantzitsuak

Arteak eta humanitateak3,41 KB

Quattrocento (XV. mendea)

Ezaugarri Orokorrak

Figura luze, lirain eta argalak dira. Konposizioak musikaltasuna eta harmonia ematen dio osotasunari, eta mitologia paganoko pasarteak irudikatzen ditu. Naturak garrantzi handia du. Gorputz biluzien gainetik oihal gardenak daude. Gai neoplatonikoak aurreko ardatzekin.

Fra Angelico

Fraide bat zen. Bere lanik ezagunenetako bat Deikundea da.

  • Gai erlijiosoak lantzen zituen.
  • Konposizio karratuak erabiltzen zituen.
  • Bi figura ageri dira atzeko aldean: Adan eta Eva.
  • Figurak lirainak eta argalak dira.
  • Argi uniformea erabiltzen du.
  • Detaile zehatzak lantzen ditu.
  • Koloreen kontrasteak erabiltzen ditu.
  • Atzean paradisua ageri da.

Gotiko garaiko pinturan oinarritzen den artista da, eta arkitekturako elementuak ageri dira bere...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Artearen Ezaugarriak eta Artista Garrantzitsuak" »

Antzinako Erromako Hirigintza eta Arkitektura

Arteak eta humanitateak2,5 KB

Erromatar Hirigintza eta Arkitektura

Tenplua

Erromatar tenpluak greziarrek ezarritako jarraibideekin bat eraiki ziren. Erromatarrek zenbait aldaketa gehitu zizkieten, horien artean podiuma. Erromatarrek egindako beste berrikuntza bat elementu kurbatuak erabiltzea izan zen, hala nola arkua, ganga eta kupula.

Termak: Erromatar Bainu-etxeak

Termak edo erromatar bainu-etxeak gorputza garbitzeko ez ezik, solasean aritzeko eta elkartzeko guneak ziren. Termak Estatuarenak ziren, baina Estatuak pertsona jakin batzuei alokatzen zizkien, diru kopuru baten truke. Alokatzaileak diru kopuru txiki bat kobratzen zuen; hala eta guztiz ere, zenbaitetan, magistratu edo politikari batek, herritarrak bereganatu nahian, kontratuaren dirua ordaintzen zion alokatzaileari,...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erromako Hirigintza eta Arkitektura" »