Errenazimentuko Arkitektura: Quattrocento, Cinquecento eta Manierismoa

Arteak eta humanitateak3,68 KB

Errenazimentuko arkitektura, Quattrocentoko eraikuntza-tradizio klasikoetan inspiratu zen. Antzinako ereduak modu berrian erabili zituzten. Florentzian hasi eta garatu zen XV. mendean, Medici familiak sustaturik.

Quattrocentoko Arkitektura (XV. mendea)

Ezaugarri nagusiak

  • Harmonia eta kalkulu matematikoak: Arkitekturako elementu klasikoak erabili zituzten harmonia bilatu nahian. Eraikinak kalkulu matematikoekin egiten zituzten oreka lortzeko. Albertik harmonia arkitektonikoaren kontzeptu hori urrezko proportzioaz definitu zuen: 1m altu bider 1,61 zabal.
  • Materialak: Harri landua zen, batzuetan marmolez estalita.
  • Oinplano zentrala: Batez ere oinplano zentrala erabili zuten, neurrietan beti proportzio matematikoak bilatuz.

Eraikuntza-elementuak

Hormak edo murruak

Gotikoan galdu zuen garrantzia berreskuratu zen. Berriz sendotu ziren, lanketa zaindua egiten zuten eta sarritan kuxindurak gehitzen zituzten.

Euskarriak

Ordena klasikoetako zutabeak edo koloma-zutabeak erabiltzen zituzten.

Estalkiak

Arkitrabatuak eta gangatuak erabili zituzten. Gangatuen artean, erdi puntuko arkua, kasetoidun kanoi ganga eta petxina gaineko kupula nabarmendu ziren.

Fatxadak

Horizontalak ziren batez ere, eta askotan kuxinduraz dekoratuak.

Dekorazio-elementuak

Antzinate klasikotik hartu zituzten asko, hala nola munstroak, landareak, kupido txikiak, etab.

Funtzioa

Arkitektura zibilek gotikoak baino garrantzi handiagoa hartu zuten, gizartearen beharrei erantzunez. Eraikin nabarmenenak tenpluak izan ziren.

Quattrocentoko Arkitekto Nabarmenenak

Filippo Brunelleschi

Arkitektoa, eskultorea, asmatzailea eta ingeniaria izan zen. Santa Maria del Fioreko kupula eraiki zuen, baita San Lorenzo eta Santo Spirito elizak ere.

Michelozzo di Bartolomeo

Medici Riccardi jauregia egin zuen, eta berarekin jauregi errenazentistaren tipologia finkatu zuen.

Leon Battista Alberti

Artista jantzia, humanista eta filosofoa izan zen. Errenazimentuko artearen teoria gorpuztu zuen. Elementu klasikoak Errenazimentuko arkitekturan txertatzen jakin zuen. Ez zituen forma klasikoak errepikatu, forma hauetan oinarri hartuta arte-hizkuntza berria sortu zuen. Bere lanen artean, Sant'Andrea Eliza eta Rucellai Jauregiko Fatxada daude.

Cinquecentoko Arkitektura (XVI. mendea)

XVI. mendean estilo errenazentista sistematizatu egin zen, Erroma kulturgune nagusi bihurtu zelarik.

Donato Bramante

Klasizismoko arkitekturaren hasiera markatu zuen. San Pietro in Montorio lanean tenplu eredu bat sortu zuen. Vatikanoko San Pedro basilikaren proiektua ere berak egin zuen.

Manierismoa (1520tik aurrera)

1520tik aurrera garatu zen estiloa izan zen. Ordena klasikoa apurtu zuen, arkitektura-elementu batzuen funtzioa kendu eta apaingarri huts utziz. Elementuen proportzioak eta kapritxozko dekorazioa libreagoak ziren. Efektua bilatu zen, fikzioa eta perspektiba-efektu eszenografikoak ugarituz.

Manierismoko Arkitekto Nabarmenenak

Michelangelo Buonarroti

Vatikanoko San Pedro basilikako kupula diseinatu zuen.

Giacomo Barozzi da Vignola

Il Gesù eliza eraiki zuen.

Andrea Palladio

Estilo klasizista orokortu zuen, Villa Rotonda bezalako villak eginez. Zutabe klasiko erraldoiek eusten dieten atari frontoidunak egin zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML