Errenazimentuko Artearen Ezaugarriak eta Artista Garrantzitsuak
Quattrocento (XV. mendea)
Ezaugarri Orokorrak
Figura luze, lirain eta argalak dira. Konposizioak musikaltasuna eta harmonia ematen dio osotasunari, eta mitologia paganoko pasarteak irudikatzen ditu. Naturak garrantzi handia du. Gorputz biluzien gainetik oihal gardenak daude. Gai neoplatonikoak aurreko ardatzekin.
Fra Angelico
Fraide bat zen. Bere lanik ezagunenetako bat Deikundea da.
- Gai erlijiosoak lantzen zituen.
- Konposizio karratuak erabiltzen zituen.
- Bi figura ageri dira atzeko aldean: Adan eta Eva.
- Figurak lirainak eta argalak dira.
- Argi uniformea erabiltzen du.
- Detaile zehatzak lantzen ditu.
- Koloreen kontrasteak erabiltzen ditu.
- Atzean paradisua ageri da.
Gotiko garaiko pinturan oinarritzen den artista da, eta arkitekturako elementuak ageri dira bere lanetan.
Piero della Francesca (Umbriako eskola)
- Zigorraldia: Ezaugarri garrantzitsuena perspektibaren lanketa da. Konposizio laukizuzenei esker, ekintza bat baino gehiago txertatzen ditu margolanetan. Espazioen irudikapenean argiarekin jolasten du. Harmonia handiko lana da, eta argiak garrantzi handia du espazioaren sorreran.
- Hiri Ideala: Ardatz bati jarraituz, eraikin klasikoak irudikatzen dira. Simetriak erdialdean garrantzi handia du, eta perspektiba oso landua dago.
- Jesusen Bataioa, Kristoren Berpizkundea: Gai erlijiosoko lanak dira, eta hainbatetan erretratuak ere agertzen dira.
Cinquecento (XVI. mendea): Michelangelo eta Leonardo
Ezaugarri Orokorrak
- Olio-teknikaren erabilera (mihise edo egur gainean), freskoa ere bai, baina gutxiago.
- Konposizio garbiak (forma geometrikoei jarraituz).
- Irudi idealizatuak (gorputz landu eta gihartsuak).
- Paisaiaren garapen oso sakona.
- Ideal estetikoa muturreraino eramaten da.
- Gaiak du garrantzia, eta detaileek gutxiago.
- Gizakiak ardatza izaten jarraitzen du.
- Adierazkortasuna areagotu egiten da.
- Eredu errealak erabili ziren (anatomiaren lanketarako).
Michelangelo Buonarroti
- Artista multidiziplinarioa (eskultore, pintore, marrazkilari, arkitekto, olerkaria...).
- Filosofia neoplatonikoaren jarraitzailea da (gaietan nabarmena).
- Gai erlijiosoen jarraitzailea.
- Irudi idealizatuak: forma naturalen ezagutzan oinarrituak eta azterketa sakona eginez.
- Irudimenari esker natura gainditu zuela esaten da.
- Bere lanetan, edertasuna jainkotasunarekin konparatu izan ohi da.
- Joera oso manierista: figura luze estilizatuak.
- Familia Sakratua margolana: Itun Zahar-Berriaren erreferentziak, konposizio espirala, keinuek figurak biltzen dituzte, sinbologia handia, garai klasiko eta kristauekin lotura handia, 3 planotan eszenak bereiztuta.
- Kapera Sixtinoa (Erroma, Vatikanoko kapera bat):
- Arkitekturak eta pinturak bat egiten dute.
- Altare gaineko pareta eta sabaiko pinturak egin zituen Michelangelok.
- Ikonografia zabaleko lanak dira, Itun Zahar eta Berriko pasarteak irudikatzen dira bertan.
- Lerroek/marrazkiek garrantzi handia dute, koloreek baino gehiago (marrazkiaren teknika).
- Giza anatomiaren azterketa eta bolumenen trataera konplexua eta oso ona (argi-itzalei esker).