Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Arkitektura Erromanikoa: Historia, Zabalkuntza eta Ezaugarriak

Arteak eta humanitateak4,49 KB

Testuinguru historikoa

Sarrera: Baikortasun garaia

Erromanikoa XI. eta XII. mendeetan Mendebaldeko Europa kristauan zabaldu zen kultura-gertakari garrantzitsua izan zen, eragin handikoa, gizabanakoek munduaz lehenago zuten ikuspuntua aldatu zuena. Baikortasun eta oparotasun garai baten agerpena izan zen.

Nazioarteko dimentsioa

Arte erromanikoa kristautasun osoaren nazioarteko estilo bihurtu zen, oinarrizko ezaugarri komunak zituena; hala ere, tokian tokiko berezitasunek iraun zuten. Erromako arteaz geroztik lehen aldiz hartu zuen Europako adierazpen artistikoak nazioarteko dimentsioa. Estilo honek eraikuntza-esperientzia prerromanikoak jaso zituen, eta, halaber, Erromako, Pertsiako, Bizantzioko eta Islameko eragina izan zuen.

Izaera erlijioso eta

...
Jarraitu irakurtzen "Arkitektura Erromanikoa: Historia, Zabalkuntza eta Ezaugarriak" »

Latinoamerikako Literatura: Idazle Nagusiak eta Boom-a

Arteak eta humanitateak3,15 KB

Latinoamerikako Literatura: Idazle Nagusiak eta Mugimenduak

Latinoamerikako literaturak mundu mailako ospea lortu du XX. mendean zehar, bereziki "Boom" izeneko mugimenduarekin. Jarraian, eskualdeko idazle garrantzitsuenetako batzuk eta haien lan nagusiak aztertuko ditugu.

Miguel Ángel Asturias

Bere Presidente Jauna eleberrian, diktadore despotiko eta absurdo samar bat aurkezten digu, estilo aberats eta indartsu batean, amesgaiztozko giro harrigarria sortuz.

Alejo Carpentier

Bere estilo barrokoa da nagusi. Latinoamerikako ezaugarri kontsideratzen den "miragarritasun" kontzeptua eta mendebaldeko zibilizazio tekniko-arrazionalista kontrajartzen zituen. Argien Mendea idatzi zuen, zeinak estilo barrokoa duen ezaugarri.

Juan Rulfo

Errealismo magikoaren...

Jarraitu irakurtzen "Latinoamerikako Literatura: Idazle Nagusiak eta Boom-a" »

Erromantizismoa: Askatasunaren Oihua eta XIX. Mendeko Artea

Arteak eta humanitateak4,09 KB

Erromantizismoa: Jatorria eta Ideologia

Erromantizismoa 1830. urte inguruan sortu zen mugimendu artistikoa da, denboran bat egin zuena Napoleonen erorketa eta Berrezarkuntzaren indartzearekin. Artista erromantikoak Berrezarkuntzaren asmoen aurka altxatu ziren, Frantziako Iraultzaren eragina eta ondorioen arrasto txikiena desagerraraztea baitzen haren helburua. Ondorioz, politikan, literaturan, filosofian eta gainontzeko arloetan lurperaturik zeuden balore iraultzaileak errebindikatu zituzten.

Mugimendu artistiko hau XVIII. mendeko amaieratik 1850 arte hedatu zen. XIX. mendeko lehen hamarkaden ezaugarria burgesiak bultzatutako bi ideal handiren inguruan ibiltzea izango da: sentimendu nazionala eta liberalismoaren printzipioak. Ikuspegi berri hori...

Jarraitu irakurtzen "Erromantizismoa: Askatasunaren Oihua eta XIX. Mendeko Artea" »

El Escorial: Monasterioa, Jauregia eta Errege Panteoia

Arteak eta humanitateak2,53 KB

El Escorial

El Escorial: Juan Bautista de Toledok hasiera eman zion proiektuari, eta Juan de Herrerak proiektua aldatu eta burutu egin zuen, Felipe II.aren aginduz. Funtzio anitz zituen: errege-hilobi kapera, eliza edo basilika, komentua edo monasterioa. Oso liburutegi aberatsa eta ospetsua zuen, eta orduko arte-gune garrantzitsuenetakoa izatera iritsi zen. Errege Jauregia ere bazen. Beraz, administraziorako egoitzak eta errege-egoitza pribatuak izan behar zituen.

Oinplanoa

Soiltasun geometriko handikoa da. Inperio erromatarreko ereduak kontuan hartu ziren proiektua egiteko, Dioklezianoren jauregian inspiratuta dago. “Parrilla” baten forma gogorarazten omen du. Hiru zonalde bereizten dira:

  • Erdikoa ardatza izanik: Sarrera nagusitik Erregeen
...
Jarraitu irakurtzen "El Escorial: Monasterioa, Jauregia eta Errege Panteoia" »

Chartresko Katedrala: Arkitektura Gotikoaren Adibide Nabarmena

Arteak eta humanitateak2,6 KB

Chartresko Katedrala: Gizartearen Erdigunea

Chartres: hiriaren erdigune fisiko nahiz sozio-ekonomikoa zen. Gizarte osoak hartu ohi zuen parte katedral hauen eraikuntzan:

  • Pribilegiatuek diru-laguntzak eman.
  • Gremioak: Hauen artean norgehiagoka aritzen ziren; bakoitzak eskultura lan bat edo beirate bat finantzatzen.
  • Herritarrak: hamarrenak eta zergak ordainduz, barkamenak erosiz edota lana eginez.

Katedralaren inguruan Logia izeneko lantegi handia eratzen zen. Bertan honako hauek biltzen ziren:

  • Operarius: administratzailea
  • Magister operis: lana zuzentzen duena.

Chartresko katedralak labirintoa kontserbatu du. Langileak, artisauak, gremiotan antolatuta zeuden.

Azterketa formala

Sostengatze sistema:

Murruak ez du funtzio sostengatzailerik.

  • Gangaren pisua arindu
...
Jarraitu irakurtzen "Chartresko Katedrala: Arkitektura Gotikoaren Adibide Nabarmena" »

Auvers-eko Eliza: Van Goghen Maisulana

Arteak eta humanitateak3,4 KB

Auvers-eko Eliza: Van Goghen Maisulana

Sarrera

Auvers-sur-Oise, Pariseko ipar-mendebaldeko herri bat da. Gaueko argiek beti piztu zuten Van Goghen interesa, bai izarren argiek (Gau Izartua), bai argi artifizialek (Arlesko Terraza) ere.

Margolanaren Deskribapena

Margolan honetan, berriz ere, Van Goghek gaueko argia islatzera jotzen du, kasu honetan protagonista gisa Gotiko estiloko eliza bat (XIII. mendekoa) hartzen duelarik. Argi efektuaren eraginez, elizak itxura beldurgarria erakusten digu. Erori behar duen eraikin baten sentsazioa ematen digu Van Goghek irudikatu duen eliza honek, lurzoruak eta bi bideek sortzen duten presioaren eraginez, forma erabat bihurrietan gorpuztuta agertzen zaigu. Van Goghen pintzelkadaren eraginez, monumentu flamigero...

Jarraitu irakurtzen "Auvers-eko Eliza: Van Goghen Maisulana" »

Oinaztargien Zelaia: Walter De Maria eta Land Art

Arteak eta humanitateak2,89 KB

Oinaztargien Zelaia: Datu Nagusiak

  • Izenburua: Oinaztargien Zelaia
  • Egilea: Walter De Maria (estatubatuarra)
  • Garaia: Aro Garaikidea, XX. mendea
  • Estiloa: Land Art
  • Tipologia: Paisaia-instalazioa
  • Materiala: Burdinazko zutabeak eta tximistak (fenomeno naturala)
  • Gaia: Kontzeptuala
  • Kokalekua: Nuevo Mexico, Estatu Batuak

Instalazioaren Deskribapena eta Kontzeptua

Walter De Mariak 400 altzairuzko poste jarri zituen Nuevo Mexikoko basamortu batean, bakoitza 5 metroko altuerakoa, kilometro karratu bateko azaleran zehar. Hasiera batean, askok uste izan zuten artelana poste horiek zirela, arte kontzeptualaren adibide gisa. Hala ere, artelana ez dira posteak, baizik eta ekaitz batean tximistek sortzen dituzten altzairuzko posteen islak; hori baita benetako artelana....

Jarraitu irakurtzen "Oinaztargien Zelaia: Walter De Maria eta Land Art" »

Santa Teresaren Estasia: Berniniren Maisulana eta Haren Esanahia

Arteak eta humanitateak2,43 KB

Santa Teresaren Estasia: Berniniren Maisulana

Esku artean dugun irudia Gian Lorenzo Berninik (Napoli 1598 - Erroma 1680) egindako Santa Teresaren Estasia da. 1647 eta 1652 artean sortu zen, eta erlijioari buruzko obra barrokoa da, marmolez eta brontzez egina. Tipologia exentukoa da, eta Erromako Santa Maria della Vittoria elizan dago. Teatrum Sacrum-aren adierazle argia da, bai eskulturak bai bere inguruak antzerki eszena bat sortzen baitute, barrokoaren ezaugarri diren dramatismoa eta emozioa areagotuz. Eskultura aldare batean dago, kaperaren erdian, espiritualtasun biziko eszena bat sortuz.

Eszenaren Deskribapena eta Sinbolismoa

Obrak aingeru batek Santa Teresaren bularretik gezi bat kentzen duen unea irudikatzen du. Santa Teresak, hodei artean,...

Jarraitu irakurtzen "Santa Teresaren Estasia: Berniniren Maisulana eta Haren Esanahia" »

Barrokoaren Giltzarriak: Historia, Eskultura eta Caravaggio

Arteak eta humanitateak5,99 KB

Testuinguru Historikoa

Barroko izena portugaldar "barrueco" hitzetik dator, "perla irregularra" esan nahi duena. Hasieran, XIX. mendean, estilo hau mespretxuz erabilia izan zen, gehiegizko dekorazioa eta originaltasunik eza leporatuz. Hala ere, gaur egun, barrokoaren aberastasuna eta berezko izaera aitortzen dira.

Mugimendua XVI. mendearen bukaeran hasi eta XVIII. mendearen erdian amaitu zen, Rokokoaren agerpenarekin. Barrokoa mendebaldeko Europan sortu zen, eta handik Europa osora eta Hego Amerikara zabaldu zen. Erreforma protestanteek erlijioaren arloan sortutako haustura eta horri kontrajarri zitzaion Kontrarreforma katolikoak eragin handia izan zuten barrokoaren sorreran. Era berean, monarkia absolutuen ezarpenek, erregeek eta Eliza Katolikoak...

Jarraitu irakurtzen "Barrokoaren Giltzarriak: Historia, Eskultura eta Caravaggio" »

XIX. Mendeko Neoklasizismoa: Estilo Iraultzaile Baten Gakoak

Arteak eta humanitateak2,92 KB

XIX. Mendeko Artea: Lehen Hamarkadak

Neoklasizismoa

Burgesiak estilo hau sortu zuen Erroman, garai klasikora itzultzeko nahian, noblezia eta erregetzarekin lotzen den Barrokoa eta Rokokoa baztertzeko. Ezaugarri nagusiak: soila, sinplea eta adierazkortasun gabekoa (Grezia klasikoko ezaugarriak berreskuratuz). Idealismoa da oinarri. Gure ikuspuntutik atzera pauso bat ematea badirudi ere, garaian apustu iraultzailea izan zen, eta horregatik estiloa garaian gertatzen den iraultza politiko liberalarekin lotzen da.

Jatorria eta Hedapena

  • Erroman sortu zen, Rokoko gainditzeko asmoz (apainketa sinplea eta esanguratsua bilatuz), eta gero Europa osora hedatu zen.
  • Frantzian arrakasta handia izan zuen, batez ere liberalen artean, pentsamendu liberala demokraziaren
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Neoklasizismoa: Estilo Iraultzaile Baten Gakoak" »