Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Cinquecentoko Artearen Ezaugarri Nagusiak: Arkitektura, Eskultura eta Pintura

Arteak eta humanitateak3,79 KB

Cinquecentoko Artearen Ezaugarriak

Arkitektura

Cinquecentoko arkitekturak simetria eta proportzioa nabarmentzen ditu, Vitruvio eta giza gorputzaren proportzioetan inspiratuz. Harmonia eta oreka bilatzen zen.

  • Perspektiba: Espazioaren irudikapena sakondu eta 3. dimentsioa lortu zen.
  • Oinplanteak: Antzinako ereduen jarraipena, oinplanta zirkularrak eta gurutze latindar formakoak erabiliz.
  • Estalkiak: Kanoi ganga eta kupula sistema abobedatuak erabili ziren monumentaltasuna lortzeko.
  • Monumentaltasuna: Eraikinak handiagoak eta sofistikatuagoak izan ziren, prestigioa helarazteko.
  • Argia eta espazioa: Naturaltasunaren erabilera espazioan eta argiaren sarreran azpimarratu zen.
  • Integrazioa ingurunearekin: Eraikinen harmonia ingurunearen aldean bilatu zen.
  • Apaindurak:
...
Jarraitu irakurtzen "Cinquecentoko Artearen Ezaugarri Nagusiak: Arkitektura, Eskultura eta Pintura" »

Errenazimenduko Artearen Giltzarriak: Arkitektura, Pintura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak4,07 KB

Errenazimenduko Artea: Arkitektura, Pintura eta Eskultura

Arkitektura: San Pedroko Basilika eta Michelangelo

Miguel Ángel Buonarrotiren Vatikanoko San Pedroko proiektua bi zati nagusitan banatzen da: eliza eta kupula.

Elizan, pisu horizontalak sortzen dira, bakoitza bere taulamenduarekin. Bertikalki, ordena erraldoiko pilastrak erabiltzen dira, Manierismoa eta Barrokoa aurreratuz.

Kupulari dagokionez, Bramanteren proiektua aldatu zuen Michelangelo-k. Ez da hemisferikoa (estatikoa), peraltatua baizik, mugimendua sortzeko. Brunelleschiren Santa Maria degli Fioreko kupula hartu zuen eredu. Zati garrantzitsuenak hauek dira:

  • Danbor zirkularra
  • Erdiko gorputza
  • Kupula bera (138 metroko altuera eta 42 metroko diametroa)
  • Linterna

Elizako pilastrek jarraipena...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimenduko Artearen Giltzarriak: Arkitektura, Pintura eta Eskultura" »

Argazki baten analisia: konposizioa, argia eta perspektiba

Arteak eta humanitateak2,89 KB

Argazkiaren izenburua eta generoa

Esku artean dugun argazkiaren izenburua ................. da ................ ateratakoa, ........ urtean ......   Generoa aipatu.

Argazki analogikoa: ezaugarriak

Alde batetik, argazki analogikoa dela aipatuko dut, 1949. urteko argazkia delako. Zuri beltzezko argazki bat da formatu horizontalean aterata, bertan agertzen diren pertsonak ondo ikusteko erabiltzen da formatu hau. Diafragma zabalik/itxita du egun argizko edo ez argazki bat delako. Bestalde obturazio abiadura azkarra/baxua da, izoztuta/mugimendua dagoelako eta ISO baxua/altua du.

Irudiaren deskribapena: planoa eta ikuspuntua

Deskribatu irudia.  Planoa ........ argazki bat da eta off espazioa betetzen dela ez esan. Ikuspuntu frontala du.

Argiaren eragina:

...
Jarraitu irakurtzen "Argazki baten analisia: konposizioa, argia eta perspektiba" »

Arkitektura eta Arte Erromatarra

Arteak eta humanitateak3,03 KB

Materialak:

  • Opus quadratum
  • Opus reticulatum
  • Opus latericium

Ordena arkitektonikoak:

  • Orden konposatua
  • Orden toskanoa
  • Orden gainjarri bien konbinazioa

Arkuak eta gangak:

  • Kanoi-ganga
  • Ertz-ganga
  • Ganga anularra
  • Zirkulu-erdiko ganga (edo laranja-erdikoa)
  • Esfera laurdeneko ganga

Tenpluak

Podioa erabiliko dute, frontala, altuagoa dena eta sarreran eskailerak. Tenplu prostiloak eta pseudoperipteroak izango dira.

Agriparen Panteoia

Agriparen Panteoia, Erroman, K.o. II. mendean eraiki zen, Adrianoren agintaldian, jainko guztien omenez eta Erromaren unibertsaltasunaren ikur gisa. Sarrera klasiko bat du, granitozko zortzi zutabeko portiko batekin eta bi zatitan banatutako teilatuarekin. Portikoari barruko cella edo naos zilindrikoa (errotonda) atxikitzen zaio. Tenplua,...

Jarraitu irakurtzen "Arkitektura eta Arte Erromatarra" »

Alvar Aalto eta Hans Scharoun: Arkitektura Organikoaren Bilakaera

Arteak eta humanitateak9,05 KB

Alvar Aalto II eta Hans Scharoun (1950-1968)

1. TESTUINGURUA

1.1. Egileen biografia eta kezkak

ALVAR AALTO

Mugimendu Modernoaren “bigarren belaunaldi”koa, herrikoi ezaugarri
Herrialde gazte baten seme, nazionalismoak inspiratzen dio, Speeren arkitektura naziarekin kontaktuan
Lau gerra pasatu ondoren (Mundukoak, Negukoa eta Laponiakoa) Finlandiako hiriak berreraikitzeko lana
1946-48 EEBBetan (Wrightekin), “organizismoa”
1949an Aino (+) eta 1952an Elissarekin ezkondu
1951ean Bartzelonan (Gaudí) eta 1953an Alhambran
Argiarekin liluratuta geltzen da
Bost etapa:
Lark Sonk, Tampere
1- Erromantizismo Nazionalista (Lark Sonken mirespena)
2- Ipar Klasizismoa (Asplund)
3- Arrazionaltasuna(1920-30)
4- Keinu pertsonalak(1930-46)
5- Organizismoa (1946-76)

HANS SCHAROUN

Tauten...

Jarraitu irakurtzen "Alvar Aalto eta Hans Scharoun: Arkitektura Organikoaren Bilakaera" »

1808ko Maiatzaren 2ko Altxamendua eta Fallingwater Etxea

Arteak eta humanitateak4,85 KB

1808ko Maiatzaren 2ko Altxamendua eta Fusilamenduak

1808ko maiatzaren 2a edo Monkloako fusilamenduak

Identifikazioa

Olio-pintura mihise gainean.

"1808ko maiatzaren 2an Madrilen" - Egilea: Francisco de Goya - Etapa: Goyaren heldutasun etapakoa da. - Kronologia: 1814an margotu zuten obra.

Estiloa: Goyak bere estilo propioa erabiltzen du, errealismoak eta adierazpen emozionalak markatua. Lan zehatz honetan, teknika errealistak erabiltzen direla ikusten da eszenaren gordintasuna eta dramatismoa irudikatzeko.

Eskola: Obra espainiar pintura eskolari dagokio, zehazki, Erromantizismo mugimendu artistikoa da, nahiz bere estiloa berezia eta eskola bakar baten barruan zaila

gaia....protagonista espainiar herri etsitua

Azterketa

Koadro monumental bat da, Espainiako...

Jarraitu irakurtzen "1808ko Maiatzaren 2ko Altxamendua eta Fallingwater Etxea" »

Arte Analisia: Gaudíren Mila Etxea eta Daviden Maraten Heriotza

Arteak eta humanitateak3,18 KB

Mila Etxea: Gaudíren Arkitektura Ikurra

Identifikazioa

Aurrean daukagun arkitektura lana Mila Etxea da, Antoni Gaudík egindakoa. Kanpoko fatxada bat da, eraikin zibila, etxebizitza delako.

Azterketa Formala

Oinplanta erreparatuz, librea eta irregularra da. Material nagusia kareharria da fatxadan, eta balkoietan burdin forjatua eta terrazan trencadis zeramika zuria erabiltzen ditu. Eraikuntza sistema dintelduna da, baina ganbaran katenaria gangaz egina dago. Fatxada hirukoitza da, erdialdean txaflan forma hartzen du, eta fatxada osoan zehar leihoak modu irregularrean irekitzen dira. Balore plastikoei dagokienez, horizontaltasuna iradokitzen du, baina forma kurbatuak nagusi direnez mugimendua ematen dio, bai fatxadan bai terraza gorabeheratsuetan....

Jarraitu irakurtzen "Arte Analisia: Gaudíren Mila Etxea eta Daviden Maraten Heriotza" »

Eskultura Erromanikoa: Ezaugarriak eta Funtzioa

Arteak eta humanitateak2,64 KB

Eskultura Erromanikoaren Eraginak

Eskultura erromanikoak hainbat iturritatik jaso zituen eraginak:

  • Bizantziotik: Zurruntasuna eta hierarkiaren araberako sailkatzea.
  • Karolingiar gortetik: Klasizismoaren adierazkortasuna.
  • Mozarabeengandik: Espresibitatea.
  • Europa iparraldeko lurraldeetatik: Apaindura abstraktuak.

Eskultura Erromanikoaren Ezaugarriak eta Funtzioa

Eskultura erromanikoan genero ezberdinak landu ziren, hala nola, erliebea eta mukulu biribileko eskultura (adibidez, Gurutziltzatuak, gurutzetik jaitsierak, Ama Birjina Semearekin...). Testu honetan, ordea, erliebeak aztertuko ditugu, nagusiki eskultura monumentaletan zentratuz.

Eskultura (erliebea) arkitekturaren osagarri gisa ulertu behar da; horregatik, arkitekturaren menpe daudela esan dezakegu....

Jarraitu irakurtzen "Eskultura Erromanikoa: Ezaugarriak eta Funtzioa" »

Las Meninas: Velázquezen Maisulana eta Haren Interpretazioak

Arteak eta humanitateak3,63 KB

Sarrera eta Testuingurua

1656an margotu zen Las Meninas, Velázquezek bere azken garaian batez ere erretratuak egin zituenean. Pinturaren interpretazio berri bat eskaini zigun. Margolariaren lekuan irudiak daude, eta ispiluan errege-erreginak ikus daitezke. Azken hauek ikuslearen ondoan daude, Felipe IV.aren familia baita.

Konposizioa eta Pertsonaiak

Felipe IV.aren Gorteko eszena ohiko bat adierazten du, infantak margolariaren estudiora egindako bisita. Errege-erreginen irudiak ispiluan islatzen dira, Felipe IV.a eta bere bigarren emaztea. Talde-erretratua da, eta bereziki Margarita infantaren erretratua nabarmentzen da.

Konposizioan, hamaika pertsona daude:

  • Erdigunean: Margarita infanta eta ondoan meninak (erret zerbitzariak).
  • Ezkerraldean: Velázquez
...
Jarraitu irakurtzen "Las Meninas: Velázquezen Maisulana eta Haren Interpretazioak" »

Espainiako hirien erdigune historikoen eta zabalguneen azterketa

Arteak eta humanitateak2,07 KB

Espainiako hirien erdigune historikoen eta zabalguneen azterketa

Valentzia

Alde Zaharra

Erdi Aroan eraikitako zonaldea da, plano irregularrarekin, kaleak estuak eta korapilatsuak. Etxeak egurrezkoak eta zaharrak ziren, ur edangarririk eta higienerik gabe.

Ensantxea

XIX. mendean burgesek eraikitako zonaldea, alde zaharretik kanpo, fabriketatik lortutako diruarekin. Kale zabalak, argitsuak eta espaziotsuagoak ditu, iturriak, alkantarillak eta zonalde berdeak. Zerbitzuak ere baditu: jatetxeak, ospitaleak, trenbideak eta unibertsitateak. Plano erregularra du, kaleak zuzenak eta era bertikalean moztuta, manzanak sortuz.

Periferia

XX. mendean eraikitako zonaldea, hiriaren populazioaren hazkundearekin batera. Langileak eta behe-klaseak bizi dira bertan,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako hirien erdigune historikoen eta zabalguneen azterketa" »