Surrealismoa eta Eleberri Esperimentalak: XX. Mendeko Literatura

Arteak eta humanitateak3,89 KB

Surrealismoa

  • Surrealismoa Dadaismotik sortu zen.
  • André Breton izan zen sortzaile eta bultzatzaile nagusia.
  • Ametsa, irudimena, grina, umore beltza eta erotismoa goraipatu zituzten, burgesiaren kulturaren eta indarrean zegoen ordenaren zapalkuntza era guztien aurka borrokatzeko.
  • Inkontzientearen adierazgarritzat jotzen zituzten ametsa, eromena…
  • Haietaz baliatzeko idazkera automatikoa landu zuten (adimena eta borondatea saihestu).
  • Breton → Manifestu Surrealista (1924).
  • Surrealismoaren eragina zabala eta iraunkorra izan da XX. mende osoan zehar: Neruda, César Vallejo, García Lorca, Rafael Alberti, Jorge Guillén, batez ere.

Eleberriak Idazteko Bide Berri Baten Senotzea: Narrazio Teknika Berria

Esperimentalismoa Literaturan: Eleberria

  • Izen zehatzik gabeko pertsonaiak, bukaerarik gabe hasten diren eleberriak, zentzu gabeko testuak...
  • Izatearen absurdoa mugaraino eraman zuten (Kafka), denbora narratiboa irauli zuten (Proust), kontamolde eta estiloak berritu zituzten (Joyce) + pertsonaien kontzientziak testuratu zituzten (Woolf).
  • Frantzian sortu zen nobela berria; horrek guztiak nobela berrira bideratu zuen. Aitzindariak (Beckett).

Marcel Proust

  • Denbora galduaren bila liburua idatzi zuen.
  • Liburu honek egitura zirkularra du → Amaieratik hasi, istorioan jauziak egin, elipsiak (gauzak isildu)...
  • Hausnarketak egiten ditu liburuan zehar homosexualitateari, arteari, denborari eta amodioari buruz.
  • Deskribapen lirikoak egiten ditu, poetikoak.

James Joyce – Ingalaterrako Nobelagintza

  • Joyce dublindarra zen, prosa idazten zuen eta ingelesez, berritzailea zen.
  • Modernismo iraultzaren ordezkaria.
  • Gaztetan erlijiosoa izan arren, heldua zela erlijioa kritikatu zuen.
  • Lan garrantzitsuak: Ulysses (1922), Hildakoak.
  • Ulysses:
  • Pertsonaia nagusiak: Stephen Dedalus + Leopold Bloom.
  • Odisearen bertsio modernoa, parodia antzekoa.
  • Barne bakarrizketa, ikuspuntu aniztasuna, denbora jauziak, zehar estilo askea (3. pertsona), erregistro aberastasuna...

Virginia Woolf

  • XX. mende bukaerakoa, britainiarra, ingelesez idatzi zuen, prosa.
  • Bere familia goi mailakoa izan zen, aita aristokrazia britainiar intelektualeko kidea zen, ama margolari baten modeloa.
  • Leonard Woolfekin ezkondu zen eta bere lehenengo nobela, Joaneko bidaia izan zen.
  • The Times Literary Supplement delakoan kolaborazioak egiten hasi ondoren, urte berean, bere senarrarekin batera, The Hogarth Press argitaletxea sortu zuen, garaiko idazle garrantzitsu askoren argitaratzaile bihurtuko zena (T.S. Eliot, K. Mansfield, E.M. Foster...).
  • Joyceren Ulysses, berriz, ez zioten utzi argitaratzen baimenik eman.
  • V. Woolf Londresko Bloomsbury (tertulia literarioak) auzo aberatsaren izena zeraman taldeko kidea izan zen.
  • Abangoardia taldeen ezaugarriak zituen eta moral viktoriarra deuseztatu nahi zuen, bereziki sexu arauei zegozkien jarreretan.
  • Bere amaren heriotzak eragina izan zuen bere osasun mentalean, bere lanen argitalpenekin batera krisi maniako-depresiboak edukitzen zituen eta horregatik bere buruaz beste egin zuen (harriak poltsikoetan sartu eta errekara bota).
  • Beste emakume idazleei gertatu zitzaien bezala, gaixotasuna izan zela bere bizitza artistikoaren akuilua, horri ‘esker’ etxekoandreen betebeharrez (amatasuna barne) libratu eta bere obra burutzea lortu baitzuen Virginiak.
  • V. Woolfen eleberriek pertsonaien barne munduan murgiltzen gaituzte. Eleberrigintza modernoaren ezaugarri berezkoenetakoa den subjektibotasunak zeharkatzen du bere bibliografia guztia.
  • Barne bakarrizketa teknika maisuki darabil; idazle honen lirikotasuna nagusia da bere estiloan.

Deskargatu

PDF Word HTML