Goya eta Erromantizismoa Artean
Francisco de Goya (1746-1828)
Francisco de Goya 1746an jaio zen Zaragozako herri batean, Rokoko, Neoklasizismo eta Erromantizismo estiloen artean kokatzen da bere lana.
Bi hamarraldietan egindako lanetan, Rokoko espirituan murgildutako Goya ikusten da. Baina beste garai batzuetan estilo guztiz pertsonala landu zuen, espresionismoaren eta inpresionismoaren aitzindari izanik.
Artista oso emankorra izan zen, eta erretratuak, ohiko koadroak, bere garaiko gertaerak azalduz egindako lanak, tapizetarako kartoiak eta erlijio-giroko freskoak eskaini zituen.
Espainiako ilustratuekin bizi izan zen, eta ideia progresisten eta abertzaletasunaren arteko tentsioa bizi izan zuen.
Bateko nahiz bestekoen gehiegikeriak deskribatuz eskaini zituen bere koadro hoberenetako batzuk: Maiatzaren Bikoa eta Maiatzaren Hirukoa.
Absolutismoa berrezartzean, arazoak izan zituen konstituzionalista zelako, eta Frantziara ihes egin zuen.
Grabatzaile aparta izan zen, halaber, Goyak akuaforte sail bikainak aurkeztu zituen:
Kapritxoak, izaera kostunbristako lan moralizatzaileak.
Gerrako Hondamenak. Independentzia Gerran bi aldeek bideratu zituzten izugarrikeriak agerian utzi zituen.
Tauromakia. Zezen-jokoen inguruko gaiak ageri dituena.
Zentzugabekeriak. Pintura Beltzen garaikoak dira.
Erromantizismoa
Neoklasizismoa garatu zen aldi berean sortu ziren erromantizismoa iragarriko zuten joerak.
XIX. mendeko lehen hamarkadetan. Beraz, testuinguru berean sortu ziren Erromantizismoa eta Neoklasizismoa.
Ingalaterran hasi zen Industria Iraultza.
Era berean, aldi hartan hasi ziren subjektibismoaren lehen emaitzak azaltzen.
Mundu subjektiboranzko bidean abiatu ziren erromantikoak: grinak, bihozkadak, zirrarak, unibertso irrazionala, giza alderdi tragikoa eta mundu exotikoa berengana hurbildu nahian. Espainian interes berezia azaldu zuten.
Erdi Aroko giro eta gaien aldera jo zuten, horrenbestez aurreko joera klasizistekin eten zutelarik, mespretxu handiz. (Interes haren ondorioz sortu ziren joera historizistak, neogotiko izeneko estiloa, arrakasta handia edukiko zuena).
Garrantzia handia hartuko zuten, bestalde, Izadiak eta Patuak.
Pintura Erromantikoa
Pintura erromantikoaren ezaugarri nagusia Neoklasizismoaren balioen kontrako jarrera da.
Erromantikoek Erdi Aroko munduaren edo ekialdeko giro exotikoen interesa piztu zuten (Espainia, adibidez).
Barrokoaren egiteko moduarekiko interesa berreskuratu zuten.
Erabateko lehentasuna ematen zioten koloreari; pintzelkadak gartsuak eta margoz beteak, kontraste indartsuak eta konposizio dinamikoak bilatzen zituzten.
Frantziako Pintura Erromantikoa
Erromantizismoaren aitzindaritzat har dezakegu Ingres.