Arteak eta humanitateak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Arte Iruzkinen Gida eta Historia Laburpenak

Arteak eta humanitateak3,18 KB

Arkitektura Iruzkina

I. Azterketa Historikoa

  • Obra identifikatu
  • Kronologia + estiloaren ezaugarri nagusiak
  • Kokapen geografikoa + garrantzia inguruan
  • Egilea/arkitektua
  • Garaiko baldintza historikoak
  • Eraikuntzaren funtzioa
  • Estilo edo mugimenduaren ezaugarri nagusiak

II. Azterketa Artistikoa

  • Materialak + oinplanoa + elementu sostengatzaileak + estalki sistema
  • Dekorazioa

IV. Obraren garrantzia garaian eta estiloan + aurreko eta ondorengo eraginak


Eskulturaren Iruzkina

I. Eskulturaren Identifikazioa

  • Eskulturaren izena + kronologia
  • Eskultura mota: forma (konkor biribila, sedentea, etzanda zaldian...) erliebea (altua, baxua) + tamaina (txikia, handia) + figuratiboa/abstraktoa
  • Funtzioa (erlijiosoa, politikoa, propagandistikoa...)
  • Egilea + egilearen ezaugarri nagusiak

II.

...
Jarraitu irakurtzen "Arte Iruzkinen Gida eta Historia Laburpenak" »

Arkitektura Greziarra eta Erromatarra: Ezaugarriak, Desberdintasunak eta Garaiak

Arteak eta humanitateak1,51 MB

1. Greziako arkitekturaren hiru aroak

Greziako arkitekturan hiru orden bereizten dira: doriarra, joniarra eta korintoarra.

Doriar ordena

Lehenengoa doriarra da. Hau zaharrena da eta estiloari dagokionez, soila eta sendoa da. Basamendua harmailatua da (gehienetan hiru), eta goikoari estilobatoa deritzo. Bestalde, zutabeak ez du harroinik izaten; fuste ildaskatua du, ertz biziarekin. Kapitela kollarino, ekino eta abakoaz dago osatua. Azkenik, taulamendua hiru zatiz osatzen da: arkitrabea (horizontala eta leuna), frisoa (triglifoz eta metopaz osatua), erlaitza (frisoaren gainean, euritik babesten du) eta, azkenik, frontoia (beti erliebez apaindua agertzen da).

Joniar ordena

Bigarrenik, joniar ordena dugu. Doriarra baino lirainagoa izango da, baina,...

Jarraitu irakurtzen "Arkitektura Greziarra eta Erromatarra: Ezaugarriak, Desberdintasunak eta Garaiak" »

Arte Ederren Azterketa: David, Turner, Friedrich, Coubert eta Gaudí

Arteak eta humanitateak6 KB

Horazioen Zinegitea, Jacques-Louis David (1784)

Azterketa Formala

Davidek egindako Horazioen Zinegitea mihise gaineko olio-pintura da, gai literarioa duena. Konposizioan, pertsonaiak hiru taldetan banatzen dira oreka bilatuz: ezkerrean hiru gizonak, erdian aita, eta eskuinean emakumeak. Hiru arkuek antolaketa indartzen dute. Konposizio piramidalak tentsioa sortzen du, ezpaten puntuan zentratuz. Prespektiba lineala nabaria da, baldosek hondorantz gidatzen gaituzte. Marrazkia eta ingerada kolorearen gainetik daude, pintzelkada enpastatua eta neurtua erabiliz.

Testuingurua

Pintura 1784an margotu zen, Frantziako Iraultzaren bezperan, krisi ekonomiko eta sozial sakon batean. Mezu politiko bat du: frantziar hiritarrak armak hartzera animatzea. Davidek

...

Jarraitu irakurtzen "Arte Ederren Azterketa: David, Turner, Friedrich, Coubert eta Gaudí" »

Goyaren Karlos IV.aren Familia: Neoklasizismoaren eta Errealismoaren Artean

Arteak eta humanitateak2,96 KB

Neoklasizismoa: Arrazoiaren Argia

Sarrera

Neoklasizismoa Grezia eta Erromako tradizio artistikoan oinarritzen da, era mimetikoan kopiatuz eta imitatuz. Harmonia, simetria eta orekara itzultzea bilatzen du. Arrazoia goraipatzen du, Ilustrazioaren eraginez (XVIII. mendea), unibertso klasikoa berreskuratuz. 1750 inguruan sortu zen, XVIII. mendearen erdialdean, Frantzian, Ilustrazioarekin bat eginez. Garai hartan, garapen ekonomikoa eman zen, burgesiaren gorakadarekin batera. Monarkia absolutuak nagusi ziren, izaera despotikokoak.

Pintura Neoklasikoaren Ezaugarriak

Pintura neoklasikoak oreka, harmonia eta baretasuna lehenesten ditu. Marrazketari garrantzia ematen zaio, bereziki anatomiari, idealizatutako irudien bidez. Obrak xehetasun eta zehaztasun...

Jarraitu irakurtzen "Goyaren Karlos IV.aren Familia: Neoklasizismoaren eta Errealismoaren Artean" »

Antzinako Greziako Artea eta Arkitektura

Arteak eta humanitateak3,07 KB

Arte Zikladetarra (K.a. 3000)

Ziklade uharteetan marmol zurian egindako lanak egin ziren, gehienak emakumeen irudiak eta forma estereotipatu eta geometrikoa zutenak. Gainera, ospakizunetarako eskulturak direla uste da.

Arte Kretarra (K.a. 3000-1400)

Kretako uhartean garatu zen. Arkitektura aldetik, jauregiak garrantzitsuak izan ziren. Zeramika eta brontzean landutako estatua txikiak egin zituzten. Harria landu zuten batik bat, eta zutabeak erabili zituzten. Pinturak ere landu zituzten.

Arte Mizenastarra (K.a. 1600-1100)

Grezian eta ondoko uharte batzuetan garatu zen. Harresiak dira bere bereizgarri; Megaron (etxe mota) eraikuntzak sortu zituzten.

Arkitekturaren Ezaugarri Orokorrak

  • Neurria, proportzioa eta edertasuna.
  • Oreka, simetria, armonia eta kolorea.
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako Artea eta Arkitektura" »

Neoklasizismoa eta Erromantizismoa Artearen Historian

Arteak eta humanitateak2,66 KB

  • NEOKLASIZISMOA

    XVIII (18). mendearen bukaera eta XIX (19). mendearen hasierako mugimendu bat da. Haien helburu nagusia erroma eta greziara bueltatzea da (arte klasikora), akademiako arauak jarraitzen zituzten. Forma triangeluarrak erabiltzen dituzte eta perspektiba lineala, sensualitate lehuna, argi naturala eta kolorearen aldetik kolore saturatuak, primarioak eta tertziarioak ziren. Gai nagusiak mitologikoak ziren, historikoak eta erretratuak (goi mailakoenak). Margolari famatuenak Jaques louis David Frantziarra zen eta gehien bat erretratuak. Ingres, joera klasikoa garatu zuen, deformazio proportzionalak egiten zituen, sensualitatea eta erotismoa

    ERROMANTIZISMOA

    XIX (19). mendeko mugimendu iraultzailea da, Barrokoko influentziak dituena. Erromantizismoa
...
Jarraitu irakurtzen "Neoklasizismoa eta Erromantizismoa Artearen Historian" »

XX. Mendeko Arte Abangoardiaren Joerak

Arteak eta humanitateak2,53 KB

Testuinguru Historikoa

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, zenbait gertaera eta liskar izan ziren, hala nola Koreako Gerra, Israelgo estatuaren sorrera, Kubako Iraultzaren garaipena, Afrikako herrialdeen independentzia, Vietnamgo Gerra, Txile eta Argentinako diktaduren garaipena. Espainian demokrazia ezarri zen berriz, Francisco Franco hil ondoren. 1980ko hamarkadan, Sobietar Batasuna eta Estatu Batuen artean hurbiltze bat gertatu zen, Gerra Hotzari bukaera eman, eta Berlingo harresiaren suntsipena ekarri zuena. Horrek banaketa geopolitiko berria ekarri zuen Europara. Golkoko Lehen Gerra eta New Yorkeko Dorre Bikien aurkako atentatua (2001) eragin handikoak izan ziren. Atentatuen ondorioz, Afganistango inbasioa, eta, geroago, Irakeko Gerra gertatu...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Arte Abangoardiaren Joerak" »

Antzinako Egipto: Bizimodua, Ekonomia eta Kultura

Arteak eta humanitateak2,62 KB

Antzinako Egiptoko Ekonomia eta Baliabideak

Antzinako Egiptoko aberastasun-iturri nagusia nekazaritza zen. Zerealak, barazkiak eta frutak ere bazituzten.

Nekazaritza eta Baliabide Naturalak

Gainera, Egiptoarrek Nilo ibaiaren ertzean berez ugari hazten den papiro izeneko landarea aprobetxatzen zuten idazteko edo sokak, saskiak eta ontziak egiteko. Lokatza ere ugari zutelako, adobaz egiten zituzten etxeak eta eraikinak.

Abeltzaintza eta Merkataritza

Abeltzaintza garatu zuten abere batzuk etxekotuz: txakurra, astoa, behia, ahuntza, ardia eta txerria hezi zituzten. Antzinako Egiptoko herri buruaskia zen, eta ondorioz, merkataritza ez zuten asko garatu.

Artisautza eta Lanbideak

Monumentuak eta jauregiak egiteko harria basamortuko zenbait eremutatik lortzen...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Egipto: Bizimodua, Ekonomia eta Kultura" »

Barrokoaren Maisuak eta Obra Nagusiak: Gida Osoa

Arteak eta humanitateak3,52 KB

Barrokoaren Arkitektura eta Eskultura

Carlo Maderno (1556-1629)

Vatikanoko San Pedro elizako fatxadaren egilea izan zen, korintiar zutabe eta pilastra erraldoiak zituena, Miguel Angelen kupula nabarmentzeko helburuarekin. Erdiko atalak arinki aurreratuta, mugimendu sentsazioa sortarazten du. Eskulturez osaturiko balaustrada batek errematatzen du.

Gian Lorenzo Bernini (1598-1680)

Margolaria, eskultorea, poeta eta eszenografoa izan zen. Klasizismoa adierazkortasunarekin uztartzea lortu zuen, Aita Santuek eskatzen zuten efektismoa, alegia.

San Pedroko Baldakinoa

Aldare nagusian kokatzen da, Miguel Angelen kupularen behealdean. Lau zutabe salomoniko ditu, mahatsondo hostoez dekoratuta –eukaristiaren sinboloa– eta erleak, Barberini familiari erreferentzia...

Jarraitu irakurtzen "Barrokoaren Maisuak eta Obra Nagusiak: Gida Osoa" »

Abangoardiak: Primitibismotik Hierarkien Hausturara

Arteak eta humanitateak24,91 KB

Lehen Abangoardien Primitibismoa

Lehen abangoardietako begirada primitibistak haustura esanguratsua irudikatu zuen garai hartan ezarritako konbentzio artistikoekin. Ikuspegi hori hartu zuten artistek nagusi ziren akademizismoak eta inpresionismoak ezarritako murrizketetatik ihes egitea bilatzen zuten, eta, horren ordez, benetakotasun-sentsazioa eta funtsezkoarekiko lotura islatuko zuten adierazpen-modu berriak aztertzea.

Hori lortzeko, artista primitibistak arte tribalean aurkitu zituzten arte-forma sinple eta funtsezkoenetan oinarritu ziren. Arte-forma horiek, beren bizitasun eta energia gordinarekin, une horretan nagusi zen mendebaldeko artearen sofistikazioarekin eta konplexutasunarekin kontraste freskagarria eskaintzen zuten.

Ezaugarri formalei...

Jarraitu irakurtzen "Abangoardiak: Primitibismotik Hierarkien Hausturara" »