Inpresionismoa eta Antoni Gaudi: Mugimendu artistikoak

Arteak eta humanitateak2,33 KB

Inpresionismoa Frantzian 1860. urtearen aldera sortu zen pintura mugimendua da. Kritikari batek eman zion, nahi gabe, izena: izan ere, Moneten “Inpresioa, egunsentia” koadroaren aurrean zegoela, ikusten ari zenak izuturik zeukala, “inpresionista” hitza erantzi zien joera berri hartan abiatuak ziren taldeko kideei.

Argia eta argiak objektuetan duen eragina, hau da, kolorea, dira ikusizko irudi baten osagaiak, eta, beraz, kolorea eta pintura irudien osagaiak. Sentimentalismo erromantiko oro arbuiatuko zuten, eta zabaldu zen naturaletik pintatzeko joera, objektu baten ezaugarri zehatzen irudikatzeari uko eginez eta objektuaren kolore hutsari heldurik.

Inpresionismoaren sorreraren eragina izan zuten beste faktore batzuk ditugu: zientziaren aurrerapenak argiaren koloreen teoriaren alorrean, eta pigmentu kimiko berri hobeagoen sorrera; biziki zabaldu baitzen erabiliko zuten kolore paleta. Publikoaren gustuaren eta pintoreen gustuaren arteko haustura are eta handiagoa izango zen inpresionistekin eta hurrengo mugimenduekin. Pobrezian baztertuko zituen pintore haiek. Inpresionistek landu zituzten gaiak oso loturik zeuden beren jatorrizko bizimodu burges hiritarrarekin. Areto independente deituetan hasiko ziren erakusten.

Monet

Inpresionismoko jenio handienetako bat izan zen. Argiek eguneko orduaren, eguraldiaren eta giroko beste edozein gorabeheraren arabera eragiten dituzten efektu kromatikoen aldeko interesak hartaraturik, hainbat koadro sail bideratu zituen (Rouengo katedralaren aurrealdea, adibidez). Irudi guztia osagai kromatiko huts bilakatuko zen pintura landu zuen. Formen ezabatze maila handiago batera iritsiko zen azken urtean (ikusmenean zituzten arazoek bultzatu zuten). Garrantzitsuagoa izango zen orduan haren pintzelkada. Kolorearen garaipena da Moneten pintura. Bere lan garrantzitsuenak: Inpresioa, egunsentia / Igelbelarra.

Antoni Gaudi

Gaudiren lehenengo lanek, gotikoan, mudejarrean eta arkitektura islamiarrean inspiraturiko formak eskaini bazituzten (Apezpikuaren jauregia, Aztorgan), fantasia handiagoko lan sortzaileagoak eta pertsonalagoak eskainiko zituen estilo batean murgildu zen ondoren. Egitura eta euskarri sistema berriak eta trebetasun tekniko handiagoak garatu zituen.

Lanak: Guell Parkea, Mila etxea, Sagrada Familia (garrantzitsuena).

Deskargatu

PDF Word HTML