Errenazimenduko Arkitektura: Bramante, Michelangelo eta Manierismoa
Donato Bramantea
Donato Bramanteak Errenazimendu beteari, aldi klasikoari, hasiera ematen dio. Ordena, proportzioa, zuhurtasuna eta neurria dira haren ezaugarri nagusienak. Bi obra nagusi egin zituen, bietan oinplano zentrala erabili zuelarik.
San Pietro in Montorio (Tempietto)
Espainiako Errege-Erregina Katolikoek bultzatu zuten tenplu honen eraikuntza. Neurri txikikoa da: 4,5 metro. Oinplano zirkularra du, antzinako eredu greko-erromatarrari jarraituz. Erromatarrengandik oinplano borobila hartu zuen, eta grekoengandik inguratzen duen peristiloa (16 zutabe).
Ordena toskaniarra erabiltzen du:
- Behean hiru harmaila ditu: estereobatoa (beheko bi harmailak) eta estilobatoa (goikoa), eta zutabea.
- Taulamendua, arkitrabea eta frisoa (triglifo eta metopak agertzen dira) eta erlaitza.
Tenpleteak bi gorputz ditu:
- Beheko pisuan, hormazinak.
- Bigarren pisuan, danborra.
Gero, kupula bat dago, eta azkenik, goian, linterna bat.
Ardatz bertikala nagusitzen da, eta bi egitura kontzentriko egituratzen dira: horma zilindrikoa, danbor baten gaineko kupula batez estalita; eta basamentuaren gainean dagoen ordena toskaniarreko portikoak multzoaren altuera igotzen du, balaustra txiki batez bukatuta.
Perspektiban, proportzioa eta simetriaren menpekoa da. Elementu arkitrabatu eta gangatuekin modu harmonikoan jokatzen da. Elementu guztiak klasikoak dira. Eraikin hau eredu bihurtu da, proportzioen ikerketa eta forma puruak erabiliz lortua. Elementu horiek, alde batetik, eraikinaren elementuak nabarmentzen dituzte; bestetik, eraikinari ikusmen plastikoa, bolumetrikoa eta erritmikoa ematen diote.
Vatikanoko San Pedrorako Proiektua
San Pedro orain dagoen tokian, lehen Konstantinoren garaiko basilika zegoen. XVI. mendean, Julio II.ak erabaki zuen hori suntsitzea eta oinplano zentralekoa, leku berean egitea. 1506. urte inguruan, Bramanteren proiektua aukeratzen da, eta hori jarraituz hasten da.
Bramanteren proiektua ezagutzeko bi iturri daude:
- Medaila bat.
- Uffizi eta British Museoetan dauden bozeto eta marrazkiak.
Gurutze grekozko oinplanoa du, baina karratu baten barnean. Erdian, pertzien gaineko kupula handi bat, lau pilare handiz sostengatuta. Gero, besoetan, beste lau gurutze txikiago, eta horietan, beste lau kupulatxo txikiago. Angeluetan, lau dorre.
Oso asimetrikoa da. Kupulak bi gorputz ditu: danborra eta kupula hemisferikoa.
Proiektua bukatu gabe gelditu zen. Michelangelo, Julio hil ostean hartu zuen, baina lehenago beste bi arkitektok landu zuten.
Michelangelo Buonarroti
(1475-1564): 1546an, bere heriotzara arte, Michelangelok hartu zuen artelanaren jarraipena. Bramanteren proiektua hartu zuen oinarri, baina gauza batzuk aldatu zituen:
- Angeluetako lau dorreak kendu.
- Erdiko kupula handiagoa egin.
- Pilareak lodiagoak izan zitezen.
Espazioaren batasuna lortzen du, bi espazio lotuz: kupula bera eta eraikinari inguratzen zaion nabea.
Fatxada nagusi bat sortzen du. Honekin, simetria hausten da, ardatz bat ageri delarik. Baina, azkenik, fatxadaren proiektu hau ez zen egin, 3 nabe motz kokatu baitzituen. Horma eskultorikoa.
Altxaeran bi zona bereiztu behar dira:
- Eliza: Pisu horizontal batzuekin, bertikalki ordena erraldoia duten pilastrak erabiliz. Manierismoa eta Barrokoa ere aurreratzen ditu.
- Kupula: Ez da hemisferikoa, baizik eta peraltatua, mugimendua lortzeko.
Elizako pilastra bertikalek kupulan ere jarraitzen dute.
Proiektua Michelangelorena da, baina ez zuen bukatu, beste bi autorek amaitu baitzuten. Michelangelok elementu manieristak erabili zituen.
Manierismoa
Italian sortutako estiloa da, 1520. urte ingurutik aurrera, erraz zabaldu zen Europa osora.
- Artista askoren iritziz, maisu handiei imitatzea besterik ez zegoen.
- Beste batzuk, ordea, bide berriak irekitzen saiatu ziren, ezohikoak, harrigarriak, bereziak, ausartak eta oso originalak sortuz.
Errenazimenduko eta Barrokoko elementuak: edertasun klasikoaren askapena eta elementu klasikoak, mugimendu berezi batez.