Barroko Eskultura eta Bernini: Ezaugarriak eta Obrak
Barroko Eskulturaren Ezaugarri Nagusiak
- Bezeroak: Eliza eta noblezia.
- Mugimendua nabarmendua: Jarrera teatralak, dramatikoak eta sentimenduaren adierazleak. Lerro diagonalak, konplexuak eta ekintza dinamikoa. Horretarako, konposizio libre-irekiak, jantzien, gorputzen eta aurpegien espresioak, trataera eta bolumena landu ziren.
- Tentsio dramatikoa: Tentsio handieneko uneak jasotzen dira, keinu ikaragarriekin.
- Gaiak: Erlijiosoak, erretratuak, hilobi-monumentuak eta mitologikoak.
- Boterearen adierazgarri.
- Kokapena: Toki publikoetan, hala nola enparantzetan eta iturrietan.
- Material anitzak: Kolore ezberdinetako marmola, brontzea eta beste material batzuk tartekatzen ziren.
- Argiaren trataera: Oso garrantzitsua zen argi fokala eta bideratua. Izaera dramatikoa nabarmentzeko eta bolumena emateko argi-ilun efektuak erabiltzen ziren.
- Argi-ilunaren kontrasteak: Arropen tolesturak, posturak eta keinuak erabiltzen ziren kontrasteak sortzeko.
- Azalera-trataera ezberdinak erabiltzen ziren.
- Argia lortzeko hormak zulatzen ziren batzuetan.
- Errealismoa: Giza irudiaren ezaugarri fisikoak eta mugimenduak zehatz irudikatzen dira.
- Adierazkortasuna: Sentimendu bortitzak eta pertsonaien nortasuna nabarmentzen dira.
- Bizitasuna, energia eta mugimendua.
- Ikuspuntu anitzak: Ikuspuntu ezberdinetatik begiratu daitezkeen irudiak sortzen ziren.
- Egitura irekia: Gehienetan egitura irekiak erabiltzen ziren.
- Eskultura motak: Erliebeak (fatxadetan), erretratuak (baita zaldi gainekoak ere), alegoriak, gai mitologikoak eta erlijiosoak, Aste Santuko eskulturak, iturriak eta hilobiak.
Bernini: Barroko Eskulturaren Maisua
Gian Lorenzo Bernini (1598-1680) Barrokoaren eskultore ospetsuena izan zen, eta bere lanek mugimendua, emozioa eta teatralitatea maisutasunez uztartzen zituzten.
- Naturalismoa: Errealitatea den bezala irudikatzen zuen.
- Mugimendu exaltatua: Ekintza eta mugimendua dira nagusi, tentsio handiko uneak irudikatuz.
- Bolumena, efektu piktorikoak, jantzien tratamendu zehatza eta mugimendu espresibitatea.
- Konposizio aske eta irekiak.
Berniniren Obra Nabarmenduak
Apolo eta Dafne
- Gaia: Mitologikoa (Dafne ereinotz bihurtzen den unea, Apolo harrapa ez dezan).
- Pertsonaiak:
- Apolo: Edertasunaren jainkoa.
- Dafne: Lamia antzekoa, zuhaitz batean bihurtuta.
- Ezaugarriak:
- Konposizio irekia (bi lerrotan).
- Ekintza eta mugimendua adierazten ditu.
- Tentsio dramatikoz betea.
- Efektu kromatikoak: Ehunkera ezberdinen trataerarekin lortuak.
David
- Gaia: Erlijioso-biblikoa (David eta Goliat).
- Unea: Davidek Goliati harria habailaz botatzen dion unea.
- Aurrekariak: Donatello eta Michelangelo.
- Helburua: Ez da garaipena, ekintza eta teatralitatea baizik.
- Ezaugarri formalak: Anatomiaren lanketa zehatza, aurpegiaren espresioa (kontzentrazioa) eta ilearen kizkur handia (bolumena).
Urbano VIII.aren Hilobia
- Materiala: Brontze eta marmolaren nahasketa.
- Kokapena: Aita Santua elizara egokituta dago, bi marmolezko zutabeen artean, ganga laurden baten azpian.
- Espazioa: Espazio arkitektoniko bat sortzen da, non bere hilobia kokatzen den.
- Akabera: Giza figuren bikoizketarekin errematatzen da hilobia.
Santa Teresaren Estasia
Berniniren maisulan honek Santa Teresaren esperientzia mistikoa irudikatzen du, emozio eta espiritualtasun handiz.