Erromatar Artea: Pintura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak3,05 KB

Pintura Erromatarra

Pintura erromatarrak tradizio greziarraren eragina jaso zuen, eta haren ezagutza teknikoa gorenera eraman zuen. Ongi modelatutako irudiak erakusten zituen, irudimena bideratu zuten eta halako perspektibaz landu zituzten. Oholetik hormetara margotu zuten. Gai mitologikoak eta prosaikoagoak landu zituzten, eta lau estilo sortu zituzten:

Pintura Estiloak

  1. Marmolezko estaldurak pinturaren bidez imitatu zituena.
  2. Eszenetan ordena klasikoetako elementuak sartzen zituena.
  3. Bigarrenaren berdina, baina eszenak askeago landuz.
  4. Errealitatea luzatzen ari zen sentipena sorrarazten zuten elementu ilusionistez itxuratutako giroak.

Eskultura Erromatarra

Erromatar artea Mediterranear kulturaren sintesi biribila da. Hauek ekintza militar gogoangarriak kontatu nahi izaten zituzten, propaganda politiko gisa. Etruskoek errealismoa eta ezaugarrien irudikapen zehatza egiteko gogoa eta zaletasuna eman zieten. Greziarrek eragin helenistikoa ekarri zuten goi klaseen artean.

Erretratua Errepublikan

Erretratua eskultura mota ugariena izan zen. Goi klaseei lotuta dago, eta forma idealizatuagoak nahi zituzten. Buruak lantzen ziren batez ere, errealismo zorrotzez egiten ziren.

Togatus Barberini: Garai honetako obrarik seinalagarriena da. Bertan ikusten da gizonak bi arbaso ospetsuren buruak daramatzala. Gorputza lantzeko 1/7 kanona erabili zuten. Contrappostoaz baliatu ziren irudiari mugimendua emateko.

Goi Inperioa

Greziako arteari begiratu zion, enperadorearen irudiak lantzerakoan, eta naturalismotik abiatuta idealizatze-joera nabarmena du. Erromatar inperioaren egoera kultural eta politikoak begirunea aitortzen zion errealismo zorrotzari, eta onartzen zen Greziako klasizismoaren mirespena. Garai honetan, enperadoreen erretratuak propaganda politikoa egiteko erabili ziren. Enperadoreak irudikatzeko hainbat modu egon ziren:

  • Imperator edo Imago Thoracata (militarrez jantzia)
  • Jainkotua edo Imago Apotheosico
  • Imago Togata (togaz jantzia)
  • Pontifex Maximus (apaiz nagusia)

Prima Portako Augusto: Erromatik hurbil dagoen Villa Livian aurkitu zen. Jatorrizko irudia brontzezkoa izan zen; marmolezko kopia bat da. Militarrez jantzita dago, korazan menperatu zituen herriak irudikatuta dituelarik. Erretratu psikologikotzat har daiteke, keinu larderiatsu batez azaltzen baita. Naturaltasuna, duintasuna, autoritatea eta konfiantza nagusi dira. Errepublikako tradizio errealista eta Greziako joera klasikoaren idealismoa bat eginda daude. Buruak bereganatzen du arreta handiena. Gorputza contrappostoan adierazita ageri zaigu. Oihal bustiaren teknikaz eginda dago. Korazako erliebeak Augustoren propaganda darama.

Flaviotarren Garaiko Erretratuak

Flaviotarren garaiko erretratuak...

Deskargatu

PDF Word HTML