Santiago de Compostelako Katedrala: Erromanikoa eta Erromesbidea
Santiago de Compostelako Katedrala
Galiziako XI. mendeko arkitektura erromanikoa da, 1075-1105 bitartean egina.
Testuingurua
Erromaniko garaian, Europako batasuna hautsita zegoelarik eta feudalismoa egitura sozioekonomikoa zelarik, bi fenomenok eragin zuten estiloaren garapenean:
- Mila urtearekiko beldur apokaliptikoa.
- Peregrinazioak. Santiago izan zen peregrinazio bide garrantzitsu horietako baten bukaera.
Kondaira batek zioen "Campus Stellae" izeneko tokian ermitau batek Santiago apostoluaren hilobia aurkitu zuela eta eliza bat eraiki behar zela esan zuela. Hasieran zurezko eliza zegoen, baina gaur egungoa Diego Pelaez gotzainaren garaian hasi ziren (1075ean) eta 1105ean bukatu, Diego Gelmirez gotzainaren garaian.
Egileak
- Bernardo Zaharra: Obra hasi zuen (lan gehienen arduradun izanda), 50 harginekin lanean.
- Esteban Maisua: Jarraitu zuen, baina Iruñera deitu zuten katedrala egiteko.
- Bernardo Gaztea: Obra bukatu zuen.
Ezaugarri Arkitektonikoak
Oinplanoa
- Gurutze latinoko oinplanoa. Hiru nabetan banatua, eta erdikoa albokoen bikoitza da.
- Transeptuak garapen handia du, nabe nagusiaren tamaina baitu.
- Burualdean girola du eta erlikienganako gurtza egiteko 9 absideolo.
- Elizaren sarreran dorreak daude.
- Peregrinazio estiloko eliza da, peregrinoen ibilbidea errazteko, mezan oztopatu gabe.
Altxatua
- Harlanduzko horma sendoak ditu, bao-gune gutxirekin eta kanpotik kontrahormekin sendotuta.
- Oinarrizko euskarria pilare kruziformea da, eta arku guztiak erdi-puntukoak dira.
- Altxatuaren disposizioan bi pisu ditugu: arku formeroak eta goi-galeria bigarren pisu batean (tribuna edo triforioa izan daitekeena).
- Nabeen tarteak arku fajoiek markatzen dituzte, eta formeroek hiru nabeak banatzen dituzte.
Estalkia
- Erdiko nabean eta transeptuan kanoi-ganga dago.
- Girolan (forma sasizirkularra), alboko nabeetan eta tribunetan, berriz, ertz-gangak.
- Absideoloetan labe-gangak daude.
- Gurutzaduran zinborrio oktogonala aurkitzen da.
Programa Eskultorikoa
Bi atal nagusi ditu:
- Plateriaseko Portada: Transeptuaren beso batean irekita dagoena eta 1104an Esteban Maisuak egina.
- Gloriako Portikoa: Nabe nagusietan dago, Mateo Maisuak egina, estilo erromanikokoa.
Balorazioa
- Peregrinazio estiloko eskultura garrantzitsuenetako bat da.
- Apaindura eta bao-gune gutxi ditu, garaiko espiritualtasunarekin bat datorrena.
- Santiagon, Frantziako estilo erromanikoaren eta arte musulmanaren eragina du.